97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Garesen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2004754