97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Akats zuzenketa, Taxi lizentzia baterako deialdian

Taxi lizentzia baterako deialdiaren iragarkian, 2020ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 7an, akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen lekuan: “Ebazpenaren berri eman zion Udalbatzari 2020ko martxoaren 17ko bilkura arruntean”, honako hau jarri behar du: “Ebazpenaren berri eman zion Udalbatzari 2020ko apirilaren 17ko bilkura arruntean”.

Cabanillasen, 2020ko apirilaren 29an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2004714