96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lesakako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, 129/2012 PEFC egiaztagiria duten honako baso-lote hauen aprobetxamendua adjudikatzeko:

–Bi lote:

1. LOTEA

2. LOTEA

Alderdia

Akerregi

Intzinberri

Mairubaratze

Zuhaitz mota

Quercus rubra

P. menziesii

P. sitchensisi

L. kaemferi

Zuhaitz kopurua

1.702

2.726

Unadak

22c, 23e, 48df, 49d,116d

30be, 31bde, 32b, 33bcdf, 34acef, 35cef

Tratamendua

Bakantzea

Arraseko mozketa

Bakantzea

Enbor txiki m³

671,09

658,21

Zura m³

507,20

1.974,63

Denetara m³

1.178,28

2.632,84

Balorazioa

26.498,39 euro

60.555,24 euro

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera, prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiriko erantzukizunpeko adierazpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2004743