93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Lizarrako Udalak, 2020ko apirilaren 20an egin osoko bilkura berezian, alkatetzaren dedikazio esklusiboa eta dedikazio horrengatiko ordainsaria onetsi zituen, baita kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik zinegotziendako dietak eta karguan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina ere. Hauek dira:

–Alkatetza. Dedikazioa eta ordainsaria:

Alkatetzaren dedikazioa (lanaldiaren %100eko dedikazioa).

Urteko ordainsaria: 39.000 euro urtean.

–Dietak kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik:

Osoko bilkurak

300,00 euro

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak

100,00 euro

Informazio batzordeen bilkurak

100,00 euro

Kontratazio mahaiak

100,00 euro

–Zinegotzi bakoitzaren hileko muga:

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, gutxienez Gobernu Batzarraren hiru bilkuretara eta bi batzordetara joteagatik

800,00 euro

Gainerako udalkideak gutxienez bi batzordetara joateagatik

500,00 euro

–Bere karguetan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina:

Karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuen kalte-ordainari dagokionez, gastuok gastuaren frogagiria aurkeztuz justifikatu beharko dira, eta muga izanen da aplikatu beharreko legediak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren barnean zergatik salbuetsitako dietetarako ezartzen duena.

Lizarran, 2020ko apirilaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004617