93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Arangurengo Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arangurengo Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aldaketa hori, bada, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Mutiloan, 2020ko apirilaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, ARANGURENGO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean (martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu egin zuen lege hori).

2. artikulua. Arangurengo udal kiroldegiko instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalek ordaindu behar dituzte ordainarazpen hauek.

3. artikulua. Instalazio horietara sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

4. artikulua. Instalazioetako abonatuak izan ahalko dira Aranguren ibarrean erroldaturiko bizilagun guztiak eta Udaleko plantilla organikoan agertzen diren langileak, baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere.

Ordenantza hau argitaratzen den egunean abonatuta dauden erroldatu gabeko pertsonek jarraitu ahalko dute erroldatu gabeko abonatu gisa, horretarako ezarritako tasekin, non eta ez duten beraien borondatez baja eskatzen, edo Udalak abonatu izaera kentzea erabakitzen badu, instalazioaren saturazioa dela eta.

Erroldatu gabeko pertsonak abonatzeko eskaera berriei erantzunen zaie kontuan hartuz ordenantza honen 9. artikuluan ezarritakoa.

14 urtetik beherakoak ezin izanen dira abonatu, gurasoetariko bat gutxienez abonatua ez bada.

Salbuespenez, Udalak aztertuko ditu Arangurenen bizi arren bertan arrazoi bereziengatik erroldaturik ez daudenen kasuak.

Udal kiroldegiko instalazioak erabiltzeko abonatuei egiten zaien herritar txartela pertsonala eta besterenezina da, eta haren titularrari baizik ez dio ematen instalazioak erabiltzeko eskubidea.

5. artikulua. Arangurengo klubek eskatu ahalko dute erroldatu gabeko pertsonak abonatu ahal izatea erroldatuen tasak ordainduta, Udalarekin sinatutako hitzarmenean ezarritako baldintzetan. Horretarako baimena ematea Arangurengo Udaleko Kirol Zerbitzuari dagokio. Nolanahi ere, urtero berritu beharko da baimena.

6. artikulua. Erroldatuek inskripzio kuota ordaindu beharko dute instalazioetako abonamendua eskatzen dutenean, eta ez dute berriz pagatu beharko abonatuak diren bitartean. Abonatu batek baja eskatzen badu eta, geroago, berriz alta eskatzen badu, inskripzio kuota ordaindu beharko du berriro ere. Gurasoak abonatuak dituzten 4 urtetik beherako haurrak abonatu ahalko dira inskripzio kuota ordaindu gabe. Horretarako, haurrak lau urte bete baino lehen alta eskatu beharko dute.

7. artikulua. Urteko erabilera kuota.

Urteko erabilera kuota hiruhilekotan zatiturik kobratuko da; hiruhileko bakoitzean besterik gabe berrituko da abonamendua, salbu abonatu gisa baja egiteko nahia adierazten bada hiruhileko naturala bukatu baino lehen (hiruhileko horretako azken hilabetearen 20a baino lehen, zehazki), edo, erroldatu gabeendako abonamenduen kasuan, Udalaren iritziz abonatu izaera berritzea posible ez bada, instalazioen saturazioa dela eta.

Erroldatuek urteko erabilera kuotaren zati proportzionala ordainduko dute instalazioetako abonamendua eskatzen dutenean, hau da, hiruhileko naturala bukatzeko gelditzen diren hilabete osoei dagokiena, abian den hilabetea barne.

8. artikulua. Instalazioetara abonaturik egonik Arangurenen erroldaturik daudenek udako abonamendua eskatu ahalko dute Iruñerritik kanpora bizi diren ahaideendako, harreran edo trukean dauden adingabeendako, etxeetako langile edo zaindariendako eta behar bezala justifikaturik dagoen beste edozein kasutarako. Idatziz egin beharko da eskaera eta Kirol Zerbitzuan aurkeztuko da, eta kasu bakoitzean aztertuko da udako tasa bereziak aplikatzea bidezkoa ote den.

Eskatu ahalko dira 15 eguneko abonamenduak, hilabetekoak, hilabete eta erdikoak, bi hilabetekoak eta bi hilabete eta erdikoak; kasu bakoitzean dagokion kuota aplikatuko da.

9. artikulua. Erroldatu gabeko pertsonak abonatzeko eskaera berriei erantzunen zaie eta haien tramitazioa eginen da baldintza hauek kontuan hartuz:

–Ezin izanen dira altak eskatu urteko abonamenduetarako.

–Urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako alten eskaeretan, nahitaez baja hartuko da maiatzaren 31n.

–Urritik abendura bitarteko denboraldirako alten eskaeretan, nahitaez baja hartuko da abenduaren 31n.

–Kasu horietako bakoitzean ordaindu beharko da altan emandako hilabeteei dagokien kuota osoa, eskaeraren hilabetekoa barne.

–Erroldatu gabeko pertsonendako ezarri den neguko abonamendu berezi honen hileko kuota jasota dago tarifen eranskinean.

–Ezin izanen da alta eskatu gimnasioa erabiltzeko.

–Udalak erabakiko du, une bakoitzean, zenbat alta eskaerari erantzunen zaion.

10. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Honako hauek ezarri dira:

–4 urtetik beherakoek doako sarrera izanen dute, baldin eta gurasoetako bat instalazioetako abonatua bada.

–Alargun-pentsioa baizik kobratzen ez duten emakume alargun erroldatuak kuota ordaintzetik salbuetsirik egonen dira, baldin eta hura lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago ez bada.

–65 urtetik gorako erroldatuek urteko kuota murriztua ordainduko dute, baldin eta, eskabide baten bitartez, instalazioa neguan goizez soilik 17:00ak arte erabiltzeko konpromisoa hartzen badute. Orobat, kuota bera aplikatuko zaie 65 urtetik gorakoei, erroldaturik ez egonda ere, beren seme-alabetako bat erroldaturik badago.

–Familia ugarietan, 4 urtetik 17ra bitarteko seme-alaben kuotek %25eko murriztapena izanen dute, baldin eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarria ez baldin bada lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago, familia unitateko kide bakoitzeko.

11. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean emanen dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek emanen dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

12. artikulua. Instalazioak abonamenduaren bitartez erabili nahi dituztenek, Udalak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan eskuratuko dute.

13. artikulua. Kiroldegiko instalazioetako jardueren erabiltzaileek (abonatuak ez badira) eta haien laguntzaileek txartel berezia eskatu beharko dute instalazioetan sartzeko. Txartela lehenbizikoz jasotzen dutenek tasa bat ordaindu beharko dute, bai eta fidantza bat ere, txartela Udaleko Kirol Zerbitzuari bueltatzean itzuliko dena. Txartel hori erabili ahal izateko, jarduera baten erabiltzailea izan behar da.

14. artikulua. Igerilekuen erabilerari dagokionez, Udalak urtero zehaztuko du udako eta neguko denboraldiak noiz hasiko eta noiz amaituko diren, baita zer ordutegi izanen den urtaro bakoitzean irekitzeko eta ixteko, eta instalazioa zer egunetan egonen den itxirik.

15. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta bertako arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

16. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek aldiro errespetatuko dituzte instalazioak erabiltzeko arauak; horiek instalazioak erabiltzeko erregelamenduan bildurik daude eta ikusgai daude haien esparru bakoitzean.

17. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

18. artikulua. Udalaren kiroldegian sarrerarik edo erabiltzeko baimenik gabe sartze hutsa iruzurtzat joko da.

19. artikulua. Urteko erabilera kuotek KPIaren gorakada izanen dute urtero, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez.

20. artikulua. Taldeek, bai bertakoek bai kanpokoek, instalazioak erreserbatzeko egin nahi dituzten eskaerak Udaleko Kirol Zerbitzuan aurkeztuko dituzte, erreserbarako eskaeraren edo horretarako prestatutako eskabidearen bitartez. Ezarritako kuota ordaindu beharko da, kirol motaren batean ofizialki lehiatzeko antolaturiko abonatuen taldeen kasuan izan ezik, haiendako Udalak kuota berezi murriztuak ezarri ahalko baititu.

21. artikulua. Ordenantza honetan arautu gabeko orotan, instalazioak erabiltzeko dagoen araudiari jarraituko zaio.

22. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan agindutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

TARIFEN ERANSKINA

Urteko erabilera kuota (erroldatuak):

Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 80,00 euro.

Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 119,00 euro.

Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 159,00 euro.

65 urtetik gorakoen kuota (9. artikuluaren arabera): 119,00 euro.

Gimnasioko kuota, abonatuendako: 56,00 euro.

Urteko erabilera kuota (erroldatu gabeak):

Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 160,00 euro.

Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 240,00 euro.

Helduen urteko kuota (18 urtetik gora): 320,00 euro.

Gimnasioko kuota, abonatuendako: 300,00 euro.

Inskripzio kuota (erroldatuak):

Haurren kuota (4 -13 urte): 12,00 euro.

Gazteen kuota (14 -17 urte): 36,00 euro.

Helduen kuota (18 urtetik gora): 72,00 euro.

Neguko abonamendu berezia erroldatu gabeendako:

Haurren kuota (4 -13 urte): 14,00 euro hilean.

Gazteen kuota (14 -17 urte): 21,00 euro hilean.

Helduen kuota (18 urtetik gora): 28,00 euro hilean.

Udarako kuota bereziak (ordenantza honen 8. artikuluaren arabera), 30 egunetarako:

Udako abonamenduaren kuota, haurrendako (4 -13 urte): 52,00 euro.

Udako abonamenduaren kuota, gazteendako (14 -17 urte): 76,00 euro.

Udako abonamenduaren kuota, helduendako (18 urtetik gora): 102,00 euro.

Eguneko sarrera, neguko denboraldian (abonatu gabeak):

Haurren sarrera (4 - 13 urte): 4,00 euro.

Gazteen sarrera (14 -17 urte): 6,50 euro.

Helduen sarrera (18 urtetik gora): 10,50 euro.

Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), lanegunetan:

Haurren sarrera (4 - 13 urte): 5,50 euro.

Gazteen sarrera (14 -17 urte): 7,50 euro.

Helduen sarrera (18 urtetik gora): 11,00 euro.

Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), jaiegunetan:

Haurren sarrera (4 - 13 urte): 6,50 euro.

Gazteen sarrera (14 -17 urte): 8,50 euro.

Helduen sarrera (18 urtetik gora): 12,00 euro.

Abonatu gabeek instalazioak erabiltzea:

Pilotalekua (ordu 1): 6,00 euro.

Tenisa (ordu 1): 6,00 euro.

Squasha (ordu 1): 6,00 euro.

Squasha (ordu erdia): 3,00 euro.

Padela (ordu 1): 6,00 euro.

Rokodromoa: 6,00 euro.

Sauna lehorra: 7,00 euro.

Instalazioen alokairua (Kirol Zerbitzuak baimena eman ondoan):

Pilotalekua, elkarteendako eta 4 pertsona baino gehiagoko taldeendako, kideen %50a baino gehiago abonatuak ez direnean

27,50 euro

Kirol pistak (ordu 1), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

Erreserbarik egiten ez bada, pistak irekiak egonen dira nahi duten abonatu guztiek erabiltzeko

27,50 euro

Pabilioia (pista osoa) (ordu 1)

52,50 euro

Pabilioia (pista erdia) (ordu 1)

36,75 euro

Futbol zelaia (2.a, kiroldegiko sarreraren ondokoa) jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako

110,25 euro

(ordu 1, zelai osoa)

162,75 euro

(partida, zelai osoan)

55,25 euro

(ordu 1, zelai erdia)

Futbol zelaia (1.a, instalazioen goialdekoa)

110,25 euro (ordu 1)

162,75 euro (partida)

Salak (jarduera, bilera)

27,50 euro (ordu 1)

Bestelako tasak:

Argia frontoi, tenis, padel, squash (ordubeterako) edo kanpoko pistan

2,70 euro

Argia squash-ean (ordu erdirako)

1,50 euro

Argia pabiloian (osoa, ordu baterako)

7,50 euro

Argia pabiloian (erdia, ordu baterako)

4,00 euro

Argia futbol zelaian (osoa, ordu baterako)

10,50 euro

Argia futbol zelaian (erdia, ordu baterako)

6,50 euro

Sauna lehorra (abonatuak)

1,05 euro

Igerilekuko kale bakoitzeko (ordu 1), gehienez ere 10 pertsona

36,75 euro

Herritar txartela egitea (galdu edo hondatzeagatik)

6,00 euro

Kirolari txartela egitea

Tramitazioa: 4,00 euro

Fidantza: 6,00 euro

Ordubeteko 10 alokairutik edo 10 partidatik gora futbol zelaian, %30eko deskontua aplikatuko zaie ezarritako tasei, argiaren tasari izan ezik.

Urtebetetze ospakizunera gonbidatua, abonatua izan gabe

1,50 euro lagun bakoitzeko

10-15 lagun: 15,00 euro

15-20 lagun: 23,00 euro

20 lagunetik gora, 23 euro horiei gehituko zaie lagun bakoitzeko ezarritako tasa.

Iragarkiaren kodea: L2004608