93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2020rako karga-tasak

Torres del Rioko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, 2020rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2020ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 13an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga-Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak. Muga hori mantendu eginen da, nahiz eta urtero eguneratu, Foru Legearen 175.2 artikuluarekin bat. Oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa: %15.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2020ko apirilaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2004664