91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Saneamenduaren ordenantza teknikoan.
Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa mankomunitate honen Saneamenduaren ordenantza teknikoan.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baita.

Garesen, 2020ko martxoaren 24an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

SANEAMENDU SAREEI BURUZKO ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Izarbeibarko Mankomunitateak (IM), toki erakundea denez, erregelamenduak egiteko ahala du, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. eta 47. artikuluekin, eta Izarbeibarko Mankomunitatearen Estatutuekin bat. Ondorioz, arauzko testuak eman ditzake bere titulartasuneko zerbitzuen prestazioa zehazteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozeduraren arabera.

Lehenengo ediziotik, ordenantza honen helburua izan da sareak diseinatzeko eta eraikitzeko oinarri komunak ezartzea, horrela ustiapen-lanak erraztuko zituen uniformetasuna ahalbidetuz eta gauzatzen diren sareen kalitatearekiko konpromisoari eutsiz beti.

Ondorengo edizioetan, alderdi batzuk eguneratu dira, eraikuntza-antolaera berriak egitearen eta sarea eraikitzeko erabilitako materialen bilakaeraren ondorioz sortutakoak.

Berrikuspen honetan, eraikuntza-antolaerak eta material batzuen ezaugarriak eguneratu nahi dira, eta, horrez gain, beste alderdi batzuk ere aipatu nahi dira, ziurrenik gerora garapen handiagoa izanen dutenak beste testu batzuen bidez. Alderdi horiek, ordenantzaren testuan beti esplizituki agertzen ez direnak, idazketaren azpian egon dira, eta aldaketa gehienen zergatiak argitzen dituzte.

Lehenik eta behin, azpiegituraren balio-bizitzaren kontzeptua. Dauden sareak kontserbatzeko eta, batik bat, berriz jartzeko kostua funtsezko parametroa da sarea egoki kudeatzeko. Azpiegitura berrien balio-bizitza luzatzeak printzipio gidaria izan behar du zeinahi azpiegitura eraikitzeko, kontserbatze kostuei eutsita edo, are gehiago, haiek murriztuta, ahalik eta balio-bizitza luzeena lortzeko helburuarekin. Eta hori bereziki hartu behar da kontuan zenbait instalaziotan, sareak, kasu; izan ere, instalazio batzuk berriz jartzeak eta haietako mantentze lanek, kostu ekonomikoaz gain, gainerako hiri-jardueretan eragin handia baitute. Alderdi horrekin lotuta beste xedapen batzuk ageri dira presio proben gaian, tradiziozko proba eguneratu eta egun presioa eta estankotasuna neurtzeko ohikoa dena eginarazteko.

Ingurumenarekiko errespetua eta ingurumenerako kostuak txikiagotzea ere oraingo idazketa honen azpian dago, eta lotura handia du aurrekoarekin. Inpaktu txikiko materialak eta eraikitze teknikak erabiltzea eta aldi berean azpiegituraren balio-bizitzaren alde egitea ez da beti konpromiso erraza. Baina, nolanahi ere, mantentze-premiak ahal den neurrian murrizten direla eta balio-bizitza luzatzen dela ziurtatzea, zalantzarik gabe, norabide zuzenean bideratuta dago ingurumenaren ikuspegitik.

Gainera, adierazi behar da asmoa zela ordenantza idaztean eraikitzeko produktuetan eta prozesuetan arrasto ekologikoa txikiagotzeko beste arlo batzuetan ohikoak diren kontzeptuak sartzea, baina, arlo honetan garapena hasi berria denez, iruditu zaigu ez zela egokia sartzea oraindik.

Horrez gain, kontuan hartu da, bai eraikitzeko fasean, bai eta ustiatzeko fasean ere, mota guztietako arriskuak saihestuko dituzten elementuak ezartzea, oso bereziki laneko arriskuak, eta eraikitzeko eta mantentze-lanak egiteko ardura duten pertsonen lan-baldintza onei eutsiko dietenak ezartzea.

Bukatzeko, adierazi behar da ez direla sartu berrikuspen honetan beste teknika batzuk erabiltzea, eta berariaz materialei eta estaldurei dagokienez eta nolabait aurreko ideiak biltzen dituztenak, gure ingurunean dugun esperientzia eskas samarrarengatik; baina, ezbairik gabe, ondoren eginen diren bertsioetan aintzat hartuko dira.

Horretan oinarrituta idatzi da ordenantza hau, eta helburua du saneamendu sareen materialei eta eraikuntzari buruzko aginduak ezartzea, proiektu eta eraikuntza irizpideak ezartzeko eta bateratzeko, eraikitzen denaren kalitatea bermatzeko, eta, homogeneotasunaren eta normalizazioaren bidetik, zerbitzua ematearen optimizazioa ahalbidetzeko, hartara, entitate sustatzaileen, proiektugileen, eraikuntzako enpresen, obra zuzendarien eta administrazioen lana errazteko.

Mankomunitatearen jabetzapean geldituko dira, Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL (SAV-AIZ) sozietatearen bidez, Izarbeibarko Mankomunitateak zerbitzua ematen duen udal-mugarteetan eraikitako sare guztiak (Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren 3.22 artikulua), eta erregelamenduzko testu honetan jasotako betebehar guztiak bete beharko dituzte. Era berean, IM/AIZk egiten dituen sareek baldintza berak bete beharko dituzte.

IM/AIZk izanen du ordenantza honetako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ardura.

Ordenantzaren egitura

Ordenantza honela dago garatuta: oinarrizko artikuluen multzo bat, eta landutako zenbait alderdi garatzen dituzten eranskin batzuk.

Eranskinak bi multzotan emanak daude.

Lehenbizikoan, ordenantzaren aginduzko alderdiak garatzen dituzten eranskinak daude. Erabili beharreko materialak eta eraikuntza-xedapenak deskribatzen dira, harguneen dimentsionatzea, estankotasun proben prozedurak, eremu landatuen eta hoditerien artean gorde beharreko distantzia eta erabilitako araudiaren zerrenda.

Bigarren multzoak, berriz, argibide izaera du, eta bertan sartu dira proiektugileentzat eta enpresa eraikitzaileentzat erabilgarriak izan daitezkeen alderdiak.

LEHENBIZIKO ZATIA. ARTIKULUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Ordenantza honen helburua da hauek ezartzea, aplikazio eremuan:

a) Ur beltzak saneatzeko sareen ezaugarriak eta antolaera.

b) Sareen kalkulu oinarriak eta diseinu irizpideak, oinarrizkoak eta sinplifikatuak.

c) Sareak osatzen dituzten eta Mankomunitateak onartzen dituen materialak.

d) Fabrika obren ohiko eraikuntza xehetasunak eta elementu desberdinen antolamendua haietan.

e) Saneamendu sareetarako hargune mota desberdinak gauzatzea.

Muntaketari buruzko jarraibideak eta egin beharreko probak.

Horren bidez lortu nahi dira ezaugarri homogeneoak dituzten azpiegiturak, baldintza funtzionalei eta balio-bizitza osoan ustiatzeko baldintzei dagokienez.

Ordenantza honen aplikazio eremuan honako hauek sartzen dira:

a) Tokiko edo eskualdeko sareen eta urbanizazioko edo antzekoetako sareen proiektu eta obra guztiak, baldin eta egitekoak badira bai Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten biztanle-entitateetan, bai gerora zerbitzua IM/AIZren bidez jasoko duten horietan, egun bertara sartzeko fasean daudenak.

b) IM/AIZk egindako saneamendu sareen proiektuak eta obrak.

c) Dauden sareen gaineko jarduketak.

d) Jarduketak edozein motatakoak, baldin eta jarduketa horiek gauzatu bitartean edo haien ondoko balio-bizitzan IMren saneamendu sareak edo haren zortasunak ukitzen badituzte.

Dagokion artikuluan ez bada espresuki desberdintzen, ordenantza modu berdinean aplikatuko da saneamendu sare guztietan, eramaten duten ur mota zein den ere (ur beltzak, bateratuak edo industriakoak).

Izarbeibarko Mankomunitatearen eskumenak dira, eta, horrenbestez, hemen xedatutakoaren araberakoak izan beharko dute, jabari publikoko eremuan kokatuta dauden ur beltzak saneatzeko sareetako elementu guztiak, sare bateratu zaharren hustubideak izan ezik.

Ordenantzan aurreikusten diren saneamendu sistemak grabitatearen bidezko hoditerienak dira (eramate errodatua), eta ez dira beste motatakoak jasotzen (bulkadakakoa eta abar). Entitate proiektugileak ez badu alderdi hau kontuan hartzen sistema diseinatzeko orduan, edo ordenantza honek jasotzen ez duen instalazio zehatz bat egin nahi badu, IM/AIZk baimena eman beharko du aldez aurretik, baita diseinuko irizpideak berariaz baliozkotu ere.

2. artikulua. Interpretazioa.

IM/AIZri dagokio ordenantza honen interpretazioa. Kasu berezietan, eta berariazko baldintzak aintzat hartuta, baimentzen edo proiektatzen ahalko dira ordenantza honetan jasotzen ez diren ezaugarrietako instalazioak. Era berean, IM/AIZk eskatzen ahalko du, arrazoiak emanda, baldintza gehigarri batzuk betetzeko, ordenantza honetan jasotako sareen diseinua onestearren eta horien harrera ontzat ematearren.

3. artikulua. Proiektuak egitea.

Entitate proiektugilearen egitekoa da gauzatu nahi den saneamendu sareko diseinuaren eta kalkuluaren garapen osoa, ordenantzaren irizpideen eta ezagutza egoeraren arabera, eta entitate proiektugilearen erantzukizuna da diseinu irizpideen, sarrera datuen, kalkuluaren eta sarearen dimentsionatzearen egokitasun teknikoa.

4. artikulua. IM/AIZk onartutako materialak.

Materialekin probak eta saiakerak egin eta fabrikazio eta hornidura prozesua onartu ondoren, IM/AIZk erabakiko du material horietako zein onartzen diren, bere eskumen eremuan egin eta berak ustiatu beharreko saneamendu sareetan ezartzeko, bai haien sustatzailea Mankomunitatea bera den obretan, bai beste sustatzaile publiko edo pribatu batzuk gauzatu behar dituztenetan.

Xede horretarako, IM/AIZk une bakoitzean ordenantza honetako kalitate betebeharrak betetzen dituzten material komertzialen zerrenda ezarri eta mantenduko du. Produktu berri baten egokitasuna egiaztatzeko, ezarritakoetatik desberdinak diren materialak edo eraikuntza-antolaerak erabiltzen dituzten proiektuak eta obrak egin ditzake IM/AIZk.

II. KAPITULUA

Sareen sailkapena eta irizpide orokorrak

5. artikulua. Saneamendu sare eta hodien sailkapena.

Hustu beharreko ur motaren arabera, honako hauek dira saneamendu sareak:

a) Sare bateratuak. Ur beltzak eta euri-urak batera eramaten ahal dituztenak.

b) Sare bereizleak. Bi sare independente ezartzen direnean; horietako batean ur beltzak bakarrik eta bestean euri-urak edo gainezkabideetatik etortzen diren ur beltz diluituak bakarrik joaten dira.

c) Sare bereizle bakunak. Bakarrik ur beltzen sarea eraikitzen da eta euri-urak galtzadetatik joaten uzten dira, ibilguetara eta urbanizatu gabeko guneetara, saneamendu sarean sartu gabe.

6. artikulua. Sare motari dagozkion baldintzak.

Saneamendu sareak, ezartze berrikoak zein berritzen direnak, bereizleak izan behar dira, adarkatuak.

Jarduketa horiek sare bateratu baten bilbaduran ezartzen badira, sare berria bereizle bakunetakoa izanen da, euri-urak ur beltzak saneatzeko sarean sar ez daitezen.

IM/AIZk ezarriko ditu, kasu bakoitzean, sare bereizle bakunak (ur beltzetakoak soilik) eraikitzeko irizpideak, tamaina txikia eta orografia direla-eta hala egitea posible den herrietan. Euri-uren jariatzeak husteko gainazaleko sistemek kasuan kasuko toki entitatearen baimena izan beharko dute.

7. artikulua. Koordinazioa beste zerbitzuekin eta hiri elementuekin.

Urbanizazio proiektuen azpiegiturak osatzen dituzten zerbitzu sareak koordinatu behar dira, ordenaturik kokatuta gelditzeko maneran, bai oinplanoan bai altxaeran, eta bien artean tarte aski izan beharko da ustiapen, mantentze eta berritze lanak egiteko.

Kasu bakoitzean, zerbitzuen kokapena zehaztuko da kanalizazioen arteko gurutzaduretan izan daitezkeen arazoak ekiditeko. Halakoetan, harguneak kontrol-putzuen hondoan egin daitezen utziko da, edo, egoki bada, zuzenak izan daitezen, hodiaren goiko erdian eginak eta tarteko erregistrorik erabili gabe.

Horrenbestez, urbanizatze proiektuak eta hiri altzariak kokatzeko ondorengo jarduketek aintzat hartu beharko dute errepideen zeharkako sekzioa, kontuan hartuta aurreikusten diren elementu guztiak, bai sareei, bai hiri errepideetako beste elementu batzuei dagokienez, finkoak edo aldi baterakoak izan.

Era berean, zuhaiztien diseinuak eta landaketak behar bezainbesteko tarteak gordeko dituzte saneamenduko hoditeriarekin, mantentze-lanetarako zangak egiten uzteko, baita konponketa eta aldaketa lanak egiten uzteko ere. Horretarako, aintzat hartuko dira zuhaitzen ezaugarriak (helduak direnetakoak) eta zuhaitzen eta zangen arteko tarteei buruzko eranskinean jasotako irizpideei jarraituko zaie.

8. artikulua. Gainazaleko ibilguak edo jariatzeak sareekin lotzea.

Debeku da gainazaleko ibilgu naturalak edo jariatzeak biltzekoak IMk kudeatzen dituen ur beltzen sareekin batzea.

9. artikulua. Lehendik dauden sareekiko loturak.

Proiektu bakoitzaren xede izanen dira hoditeria eta instalazio guztiak, proiektatutako sareak aurretik dauden sareetara gehitzeko beharrezkoak direnak.

Kasu bakoitzean, proiektuaren lizentzia eskatu edo hori onetsi baino lehen, IM/AIZk zehaztuko ditu lotuneak, proiektatutako sare berriak lehendik dauden hodiekin batzekoak. Orobat, proiektuan eta jarduketa eremuko hirigintzaren garapenean aurreikusitako beharren arabera, eta sare orokorraren ezaugarrien arabera, IM/AIZk luze-zabalei buruzko irizpideak eta husteko baldintzak ezarriko ditu, dagokion baimena emanez.

10. artikulua. Ibilgu publikoetara isurtzea eta gainezkabideak.

Gainezkabideetako isurtzeak edo sare bateratuen edo ur beltzetako sareen isurtzeak ibilgu publikoetara joaten badira, proiektuan hala aurreikusita baitago, isurtze horien diseinuak legeei jarraituko die, ingurumenari buruzko eta isurtzeen kontrolari eta baimenari buruzko legeei, hain zuzen ere. Entitate sustatzaileak isurketa egiteko baimena eskatu behar die organo eskudunei, baita hura horiengandik jaso ere.

Kasu horietan, ibilguen ertzetan hodi biltzaile gehiago eraikiko direlakoan, ahal diren isurtze-puntu gutxien jartzea izan behar da kontuan, horiek elkartuz ibilgu hartzailearekiko bateragarritasunari eusteko, hidraulikaren eta ingurumenaren ikuspuntuetatik. Halaber, isurketaren aurreko tratamendua ezartzeko beharra ere aztertuko da.

Horrela, IM/AIZk zehazten ahalko ditu kolektore horietako beheko tartearen kuota eta profila (horien instalazioa eta geroan izan daitezkeen jarduketak bateragarriak izan daitezen), baita instalazioetako kontrol, monitorizazio eta komunikazio sistemak ezarpena ere.

Sareen bidezko ibilgu-itzulerarik ez dela izanen bermatu beharko dute isurketa puntuen eraikuntza-antolaerek. Era berean, puntu horietatik sarerako sarbiderik ez izateko neurriak ezartzea eskatzen ahalko du IM/AIZk.

11. artikulua. Sareko deribazioak eta hustubideak.

Deribazioak eta hondakin uretako hustubideak ezartzeko agintzen ahalko da, hondakin uretako zirkulazioa moztu eta saneamenduko beste hodi edo arintze-puntu batzuetara desbideratzeko, betiere teknikoki justifikatuta, kalitate edo edukiera arrazoiak direla medio.

Mozteko edo deribatzeko elementuei dagokienez, IM/AIZk irizpide funtzionalak ezarriko ditu, baita maniobragarritasunari eta materialen kalitateari buruzkoak ere, honako hauek aintzat harturik: ustiatzeko erraztasuna, IM/AIZren gainerako sistemetan txertatzeko gaitasuna eta iraunkortasuna.

12. artikulua. IMren sareei eragitea.

Urbanizazio, bide, eraikin eta abarren proiektuetan, dauden saneamendu sareetako hoditeriei, harguneei eta elementuei eragiten bazaie, sustatzaileak izanen du zerbitzu horiek aldatzeko, desbideratzeko, berrezartzeko edo deuseztatzeko ardura, eta irispide libreko espazio publikoetan egin beharko ditu. Lan horiek sustatzaileak berak ordaindu beharko ditu.

Sareari aipatu moduan eragiten dion edozein obra egin baino lehen, IM/AIZren onespena eduki beharko da. Era berean, sarean egin beharreko jarduketen eta haien epeen gaineko informazioa emateko, entitate sustatzaileak eta/edo enpresa eraikitzaileak proposatutako informazio eta komunikazio protokoloa onartu beharko du IM/AIZk. Horrez gain, behar den denboraz jakinaraziko dira obra planaren aldaketak.

Zerbitzu horiek –jatorrizkoak halakoak ziren edo ez kontuan hartu gabe– ordenantza honetan ezartzen diren irizpideen eta materialen arabera berrezarriko dira, eta uneoro bermatuko dira berrezarritako zerbitzuaren funtzionaltasuna eta instalatutako hargune eta hodi berrien funtzionamendu baldintza egokiak. Era berean, mota bereko saneamendu sareen bikoizketa ekidin behar da diseinatzeko orduan.

Bidezkoa bada sareetako hodiak, harguneak eta elementuak deuseztatzea, haien sorburuan egin beharko da, nahiz eta sorburu hori obren eremuaren kanpoan izan.

Obrak egin bitartean, zerbitzua mantendu beharko da, dagozkion ingurumen, osasun eta zerbitzu bermeak beteta.

III. KAPITULUA

Sarearen diseinua

13. artikulua. Sarearen diseinua.

Saneamendu sareen diseinuak modu integralean hartu behar ditu kontuan hurrengo artikuluetan azaltzen diren baldintzak, eta hartutako irtenbidean bat egin behar dute ibilbidearen eskakizunek eta garraiatze-ahalmena kalkulatzetik eratorriek ere.

14. artikulua. Sareen kokapena.

Saneamendu sareak irispide libreko bide publikoen galtzadaren azpian jarri beharko dira, hodiaren luzetarako ardatzaren alde banatan 2 metroko gutxieneko zabalerarekin, eta ibilgailu astunak edozein eguralditan ibiltzeko egokiak izanen dira.

Irizpide funtzionalak kontuan hartuta, IM/AIZk saneamendu sareak espaloi azpian jartzeko baimena eman edo eska dezake.

Salbuespen gisa, eta IM/AIZk aldez aurretik berariazko eta idatzizko baimena emanez gero, saneamendu sareak legez erabil daitezkeen jabari publikoko lurretan jar daitezke, beti irisgarriak badira.

Debekatuta dago ur beltzak saneatzeko sareak kokatzea:

–Mantentze-lanak egiteko makinak sartzea zailtzen duen edozein oztopotatik 2 metro baino gutxiagora (eraikinak, hormak, harri-lubetak, hesiak, etab.).

–Espaloi estali edo arkupedunen azpian, behar-beharrezkoak diren tarteetan izan ezik, eta hondeaketa makinekin jarduteko behar besteko galiboarekin.

15. artikulua. Oinplanoko trazadura.

Saneamendu sareak kontrol-putzuen arteko lerrokadura zuzenetan jarriko dira, ahal dela kaleak berezko dituen lerrokadurei eutsiz.

Kolektore emaileen edo harguneen sarrerak ezin izanen dira egin uraren noranzkoaren aurka. Era berean, eraso-angelurako baldintza izanen da sarearen beharkizun hidraulikoei eta funtzionalei eustea. Antolamendu hori dagokion artikuluan garatzen da.

16. artikulua. Beste zerbitzu batzuetatik aldentzea.

Saneamendu sareetako hodien eta gainerako lurpeko zerbitzuen arteko tartea kanpoko sortzaileen artean neurtuko da eta honela izan behar da, gutxienez:

–0,50 m luzetarako proiekzio horizontalean.

–0,25 m plano bertikaleko gurutzagunean.

Nolanahi ere, beste zerbitzu batzuen hoditeriak behar adina aldenduko dira saneamenduko kontrol-putzuak jarri ahal izateko, bai eta mantentze- eta berritze-lanak egiteko ere, eragozpen gaindiezinik izan gabe. Beste zerbitzu bateko hoditeria bakar batek ere ezin izanen du saneamenduko kontrol-putzuren batean eragin.

17. artikulua. Maldaren uniformetasuna.

Kontrol-putzuen arteko kolektore tarteek malda uniforme eta konstantea izanen dute.

18. artikulua. Gutxieneko sakonera.

Saneamendu sareen gutxieneko sakonerak ahalbidetu behar du, ahal den neurrian eta gainerako baldintzak errespetatuz, zerbitzua jasotzen duten jabetzetako hondakin uren hustuketa, grabitatearen bidez. Eta ez du utziko ura konektatutako hargune-hodeietatik itzultzen, baldin eta itzulera horiek uholdeak sortzen ahal badituzte finka mugakideetan gehieneko emariko egoeretan.

Zerbitzatzen diren jabetzetan hondakin urak atzera-jotzeen ondorioz sar ez daitezen, jabetza horiek grabitatearen bidez husten badira, kolektorearen giltza gutxienez ere 50 cm-ra egon beharko da hondakin urak biltzeko kotaren azpitik (hargune-hodiaren sestra hidraulikoa instalazioaren zati publikoa hasten den tokian).

Ura itzultzeko arriskurik gabeko hustuketa bermatu ezin duten hargune-hodietan, behar den isurtze-kota adina ez duten horietan, eskatzaileak ekipo pribatu bat instalatu beharko du hondakin urak nahikoa den kotaraino goratzeko, eta ekipo horren mantentze-lanak ere egin beharko ditu. Hondakin urak goratzeko ekipo hori eremu pribatuan jarri beharko da beti, eta eskatzailearen ardura izanen dira horren mantentze-lanak, kontserbazioa, ustiaketa eta aldaketa, hala badagokio.

Honako baldintza hauek bete beharko ditu, batera, saneamendu sareen gutxieneko sakonerak, zoladuraren goiko aldeari dagokionez:

a) Beheko sortzailea gutxienez 1,50 m-ra egonen da ura garraiatzeko sareetatik, bateratuak, ur beltzekoak edo industrialak izan.

b) Hoditeriaren kanpoko inguratzailearen sakonera gutxienekoa (goiko sortzailerainokoa, kanpaiak barne) hodiaren kanpoko diametroa baino handiagoa izanen da. Baldintza hori noizbait, puntualki, bete ezin bada, babes elementu egokiak jarri beharko dira, hodiari kargarik eta bibraziorik ez eragiteko.

Obra egiten den unean hiri ezaugarririk ez duten zonetan, edo horien sestra aldatu behar denean, gutxieneko sakonera horiek handitu egin beharko dira, kontuan hartuta lursailak azkenean izanen duen antolaketa eta gainazaleko jarduerak hoditerian izan ditzakeen eraginak.

19. artikulua. Gehieneko sakonera.

Saneamendu sareen hoditeriaren beheko sortzaileari dagokion gehieneko sakonera ez da 3,00 m-tik gorakoa izanen hirigunean, ezta 4,00 m-tik gorakoa ere hiritik kanpoko eremuan.

IM/AIZk ahalmena izanen du sareen instalazioak onesteko sakonera handiagoan, irtenbidea teknikoki aproposa dela uste badu, proiektu edo obra jakin baten testuinguruan edo mantentze-baldintza batzuen arabera.

20. artikulua. Hodieterien aireztapena.

Proiektuak aintzak hartu beharko du hoditerien aireztapena, iraunkortasun eta segurtasun baldintzei eusteko. Horretarako, irtenbideak aurreikusi behar ditu hoditerien atmosfera berritzeko eta sareko baldintza aerobikoei eusteko.

IV. KAPITULUA

Eraikuntza-xedapenak eta erabili beharreko materialak

21. artikulua. Hodien estankotasuna.

Hoditerien estankotasuna funtsezko ezaugarria da saneamendu sareetan, edozein direla horien garrantzia eta mota.

Saneamendu sareen hoditeria, hargune-hodi, kontrol-putzu eta gainerako instalazio guztiek estankoak izan behar dute. Horretarako, juntura elastiko estankoekin egin beharko dira hodien arteko loturak, hodi eta putzuen arteko loturak eta putzuko moduluen arteko loturak.

22. artikulua. Hodien sekzioa.

Saneamendu sareak sekzio zirkularrekoak izanen dira, “oboideak” edo kanpoko oinarri laukoak ez dira ontzat emanen.

Kalkulu hidraulikoaren ondorioz lortutako diametroak diametro normalizatuen gama gainditzen badu, edo, exekuzio baldintza bereziak direla-eta, sekzio zirkularrak diseinatzerik ez badago, IM/AIZk zeharkako sekzio handiagoak baimentzen ahalko ditu, edota zirkularrak ez direnak ere. Kasu horietan, sekzio mota batetik besterako aldaketa egokiak aurreikusi beharko ditu proiektuak, hidraulikaren arloko ikuspuntutik.

Hemendik aurrera, hodien sekzioak izendatzeko horien diametro nominala (DN) aipatuko da, mm-ean adierazita, dagozkien UNE arauetan zehazten den moduan.

23. artikulua. Erabili beharreko materialak.

Orokorrean, hauek izanen dira saneamendu sarean erabiliko beharreko hodiak:

HODIEN MATERIALAK

APLIKAZIO EREMUA

PVC, gris kolorekoa. Horma trinkoa UNE EN ISO 1452-2

DN 160 mm-DN 500 mm

Hormigoi armatua. UNE EN 1916 eta horren osagarria, UNE 127916, A mota sailkapenaren arabera (ASTM C-76 M)

DN 300 mm-DN 500 mm

Hormigoizko hodiak B lodierakoak izanen dira, UNE EN 1916 eta UNE 127916 osagarrian adierazten denaren arabera. Aipatutako arauak armadura esplizituki B lodierarako zehazten ez duen diametroen eta mota erresistenteen kasuan, C lodiera erabiltzen ahalko da. Gainerako kasuetarako eta iltzatzeko hodi guztietarako, IM/AIZk baimendu beharko ditu hodi haien armadura eta neurriak.

Hirikoekin pareka daitezkeen uren erasokortasun baldintzetatik desberdinak dituzten urak garraiatu behar badira, entitate proiektugileak proposatzen ahalko du beste material batzuetako hodiak erabiltzea, edo barne estaldura espezifikoak dituztenak. IM/AIZk baimen espresua eman beharko du haiek erabiltzeko. Alderantziz, halakorik gertatzen bada, IM/AIZk eskatzen ahalko ditu isurketa haietarako egokiak diren materialak edo estaldurak.

Saneamendu putzuak in situ egindako hormigoi armatuan eraikiko dira, edo aurrefabrikatuak izanen dira. Harguneen erregistro kutxatilak hormigoi armatuan edo material plastikoan eraikiko dira. Erabili beharreko hormigoien ezaugarriak dagokien eranskinean daude.

24. artikulua. Hodien diametroa.

Kolektoreen gutxieneko diametroa DN 250 mm izanen da. IM/AIZk aurretik onetsiz gero, diametroa DN 200 mm izan daiteke adarrak hasten diren tokietan edo herri txikietako sareetan. Etxebizitzetako harguneen hoditerietan, erabili beharreko gutxieneko diametroa DN 160 mm izanen da.

Gehieneko diametroa DN 500 mm izanen da.

Hoditerien diametroak handituz joanen dira beti, uraren noranzkoan, eta, malda handitzearen ondorioz ere, diametroa ezin izanen da murriztu.

V. KAPITULUA

Kalkulurako oinarriak

25. artikulua. Erresistentzia kalkulua.

Dagokion kalkuluaren bidez, entitate proiektugileak ziurtatu beharko du diseinatutako hodiaren erresistentzia ahalmena, izanen dituen karga baldintzetan, bai martxan jartzeko prozesuan, bai proiektatutako hoditeriak izanen duen balio-bizitzan. Helburu horrekin aukeratuko du dagokion erresistentzia mota. Espezifikoki kontuan hartu beharko da hoditeriaren erresistentzia ahalmena trinkotze lanak egiten direnean estaldura gutxi izanik.

26. artikulua. Hoditeriak betetzea.

Hoditeriak kalkulatuko dira lamina libreko fluxurako, diseinuko gehieneko ur emarian, betetze portzentaje hauekin (kalatua, hoditeriaren diametroarekiko):

–Ur beltzen sareak (bereizleak edo bereizle bakunak): %70.

–Sare bateratuak: %80.

Irudiak fluxuaren ezaugarriak adierazten ditu (Q emaria eta V abiadura) sekzio zirkular batean, kalatuaren arabera (y).

Sarearen proiektuaren ezaugarrien arabera, IM/AIZk eskatzen ahalko du hori aztertzea, dimentsionatze zuzena bermatzeko metodo egokienaren bidez.

Iraunkorra ez den erregimenean kalkulatzeko, ereduak erabilita, dagozkion diseinuko datuen eta hipotesien txostenak aurkeztu beharko dira, baita emaitzenak ere, bereziki, lortutako kalatuak eta ur emariak grafikoki ikusteko moduan direla.

27. artikulua. Onartzen diren maldak eta abiadurak.

Saneamendu sareen kalkulua egiteko, muga hauek ezartzen dira maldetan:

DIAMETROA

MALDA

Gutxienekoa

Gehienekoa

Harguneak

1:100

10:100

DN 250 mm-DN 300 mm (315 PVC)

1:100

7:100

DN 400 mm-DN 500 mm

3:1.000

4:100

Instalatutako kolektorean muga horiek betetzen direla bermatzen duten exekuzio baldintzak aurreikusi beharko ditu proiektuak, bereziki gutxieneko maldei dagokienez.

PVCzko hodiez egindako hoditerien kasuan, gutxieneko malda %1 edo handiagoa izanen da. Salbuespenez, IM/AIZk aurretik emandako baimen espresua baldin badago, %0,5 eta %1 bitarteko maldako kolektoreak baimentzen ahalko dira, baldin eta zolata nibelatuen bidez eta kontrol topografiko zorrotzez egiten bada. Ez da inolaz ere onartuko %0,5 baino gutxiagoko maldako kolektoreak egitea.

Materialaren arabera, muga hauek ezartzen dira sare bateratuetarako eta ur beltzen sareetarako, abiadurari dagokionez.

MATERIALA

GEHIENEKO ABIADURA

GUTXIENEKO ABIADURA

HORMIGOIA

4 m/s

0,6 m/s

PVC

5 m/s

0,6 m/s

Onartutako gutxieneko abiadura ez da baldintza izanen ordenantza honetan ezarritako gutxieneko diametroen azpitik dagoen hoditeria bat hautatzeko. Luzetarako profilaren arrazoiak direla-eta, IM/AIZk baimentzen ahalko ditu aurrekoan zehaztutako abiadurak gainditzen dituzten instalazio tarteak.

28. artikulua. Kalkulu formula.

Saneamendu hoditerien kalkulu hidraulikoa egiteko Manningen formula erabiliko da:

L2004357_0.pdf

Hauek izanik:

i: karga galera unitarioa m/m

n: hoditeriaren zimurtasun koefizientea (Manningena)

v: uraren abiadura (emaria/bustitako sekzioa) m/s

RH: erradio hidraulikoa (bustitako sekzioa/bustitako perimetroa) m

Edozein materialetarako, Manningen zimurtasun koefizientea, n = 0,014.

Iraunkorra ez den erregimenean diseinatutako kolektoreetan izan ezik, fluxuaren simulazio hidraulikoko ereduekin egindako kalkuluaren bidez, kalkuluan hartutako malda lortuko da kolektorearen maldari aplikatuta taulan adierazitako “r” koefiziente murriztailea.

KOLEKTOREAREN MALDA GEOMETRIKOA

r

≤%0,5

0,60

%0,5<x≤%1

0,75

>%1

1,00

i (kalkuluko malda) = r x malda geometrikoa.

29. artikulua. Harguneen hoditeriak dimentsionatzea.

Horiek dimentsionatzean kontuan hartuko dira instalatutako emaria eta aldiberekotasun koefizienteak, ur beltzen edo industriako uren kasuetan. Harguneen hoditeriak dimentsionatzeko, kolektoreak kalkulatzeko ezarritako irizpideak berak erabiliko dira, honako muga gehigarri hauekin:

a) Hautatutako diametroa izanen da diametro normalizatuen segida kalkulatzetik ateratzen den eta hertsiki beharrezkoa den diametroaren ondo-ondoko goragokoa.

b) Emaitza den diametroaren arabera, ezin izanen dira gehieneko luzera hauek gainditu:

–160 mm-ko diametrorako, harguneko hodiaren gehieneko luzera 20 metro izanen da.

–200 mm-ko diametrorako, harguneko hodiaren gehieneko luzera 40 metro izanen da.

–250 mm-ko diametrorako, harguneko hodiaren gehieneko luzera 50 metro izanen da.

Luzera horiek gainditu behar badira, tarteko kontrol-putzu bat instalatu beharko da, eta aplikatzekoak izanen dira kolektoreen sareari dagozkion xedapen orokorrak.

“Saneamenduko harguneak dimentsionatzea” eranskinean, harguneen hoditeriak diseinatzean erabili beharreko ohiko balioak ageri dira.

VI. KAPITULUA

Saneamendu sareetako elementuak

30. artikulua. Kontrol-putzuak.

Helburu dute saneamendu sareetarako sarbidea ematea, ustiatze eta garbitze lanak egin daitezen. Horietan egiten dira kolektoreen lerrokatze eta malda aldaketak, kolektore adarrak nagusira eranstea eta harguneak.

30.1. artikulua. Erabilera eta kokapena.

Kontrol-putzuak erabiliko dira honako hauetan:

a) Adar hasieretan.

b) Malda edo lerrokatze aldaketetan.

c) Bi adar edo gehiagoko lotuneetan.

d) Hoditeriaren diametroa aldatzeko guneetan.

e) Sareko tarte zuzenetan, bataren eta bestearen artean 50 m baino gehiagoko distantzia utzi gabe (80 m landa eremuko kolektoreen kasuan).

f) Harguneak jartzean beharrezkoa denean, kolektoreak ez bezalako diametroa izateagatik.

Putzua osatzen duten elementu guztiek beren loturen arteko estankotasuna bermatu beharko dute (handitze moduluen eta konoen artean zein putzu-hodi loturetan), bai eta haien elastikotasuna ere. Aurrefabrikatutako putzuetako eraztunen arteko junturek juntura estanko bat izan behar dute.

Putzuen eta hodien arteko lotura elastikoa eta estankoa izanen da, eta diseinatu beharko da tentsiorik ez transmititzeko moduan, asentu diferentzialen kasuan.

30.2. artikulua. Materialak.

Kontrol-putzuak hormigoi armatuzkoak izanen dira. In situ eraikiak edo aurrefabrikatuak izan daitezke.

Altxaerak, lauzak eta murrizte konoak beti egiten ahal dira aurrefabrikatutako hormigoi armatuzko moduluen bidez.

30.3. artikulua. Kontrol-putzuak. Neurriak eta erabilera mugak.

Ondoko taula honetan putzuen neurriak ageri dira:

HODITERIA HANDIENAREN DIAMETROA

BARNEKO GUTXIENEKO DIAMETROA

HORMAREN LODIERA

UNE 127917

PVC

Hormigoi armatua

Oinarriak

Altxaerak

Oinarriak

Altxaerak

OinarriakZolatak

Altxaerak

250-400

300-400

1.000 mm

1.200 mm (1)

1.000 mm

1.200 mm (1)

12 cm

16 cm

12 cm

16 cm

12 cm

16 cm

500

500

1.200 mm

1.200 mm

16 cm

16 cm

16 cm

(1) nahitaezkoak, 5 metro baino gehiagoko altuera duten putzuetan.

In situ eraikitako kontrol-putzuen barneko neurriak, haien baliokide aurrefabrikatuei dagozkienak, halakoak izanen dira non aukera emanen duten horietarako taulan adierazitakoak barnean idazteko.

Zolatu gabeko eremuetan instalatutako putzuak gutxienez 30 cm aterako dira lurretik.

30.4. artikulua. Sehaskak oinarrietako hondoan.

Putzu guztietan, oinarriko hondoan, sehaska bat instalatuko da kolektorearen giltza kotaraino, isuriak emarietako edozeinetara bidera daitezen putzutik pasatu bitartean. Sehaska horiek HNE 25/B/20 masa hormigoian eginen dira, zirkuluerdi formakoak eta luzeak izanen dira bertikalki, kolektorearen giltza altuera handieneraino, eta bermatuko dute kolektore nagusiaren maldari eusten zaiola edo haren zati desberdinen artean malda aldatzen dela. Sehaskak eragindako erlaitzean %5eko malda jarriko da kolektorerantz.

Ezaugarri bereko sehaskak jarri beharko dira beste kolektore batzuk eta harguneak kolektorean sartzen diren tokietan ere.

30.5. artikulua. Kolektore eta harguneak putzuetan sartzea.

Sartzen diren hoditerien diametroa duten putzuetan, hoditerien sestra hidraulikoen (beheko sortzaileak) kotek bat etorri behar dute, hoditeriaren maldari eutsita. Diametroa desberdina bada, hodien giltzako kotek (goiko sortzaileak) bat etorri behar dute.

Ur beltzetako sareen eta sare bateratuen hargune-hodiak putzu batera sartzen direnean, bat etorri behar dute haien eta hartzen dituen kolektorearen goiko sortzaileek. Debekatuta dago hargune-hodiak kota altuagoetan sartzea.

Sarguneak diseinatu eta egiteko kontuan hartu behar dira, bereziki, hidraulikoki eraginkorrak diren akordioak ezartzea, eta inolako kasutan ez da onartuko fluxu nagusiaren kontrako fluxu noranzkoa duten kolektoreak edo harguneak eranstea. Beharrezkoa bada, baldintza horiek bermatzeko, fabrika-obra gehigarri bat eraiki beharko da.

Eransketaren gehieneko eraso-angeluak –eskemaren arabera fluxuek eratutakoa hartuko da halakotzat– egiaztatu beharko du:

–Iristen diren DN 160 mm-ko edo DN 200 mm-ko hodietarako: 90°.

–Gainerako diametroetarako:

  • Iristen den hodiaren diametroa irteten denarena baino txikiagoa bada, 60º.
  • Iristen den hodiaren diametroa irteten denaren berbera bada, 45º.

Baldintza horiek ezin badira egiaztatu, angelu-putzu bat kokatuko da eransketa aurretik.

Aurrefabrikatutako kontrol-putzuetan dagoen egitura sendoa babesteko eta aldi berean ahalbidetzeko sehaskek osatutako erlaitzean gutxieneko tarte bat izanen dela –mantentze lanetarako beharrezkoa baita–, putzuetan kolektoreak eta harguneak eransteko (aurreko artikuluan aipatu da) egindako zulaketak mugatuko dira, eta horien kopuruak eta diametroak bi baldintza hauek beteko dituzte:

P ≤ 0,5 · B

S ≥ 25 cm

Hauek izanik:

P: kontrol-putzuen oinarrian egindako zuloen diametroaren batuketa.

B: kontrol-putzuaren kanpoko perimetroa.

S: ondoan dauden zulaketen arteko tartea, kanpoko parametroan neurtuta.

Sartutako kolektoreen kopurua dela-eta sarearen diseinuak ez badu ematen aurreko mugak betetzeko aukerarik, kolektoreak erantsi baino lehen taldekatu beharko dira, kopurua murrizteko.

In situ eraikitako hormigoi armatuzko kontrol-putzuak diseinatzean, aurreikusi beharko dira dagozkien hutsuneak armadurak kokatzean eta haien errefortzua.

31. artikulua. Jauzi putzuak.

Saneamendu sareetako guneren batean kota hidraulikoaren galera bat kokatu behar bada, lotze putzuari atxikita eraikiko da erregistra daitekeen sarrera ganbera bat, beste putzu edo kutxatila batek osatua.

Ganbera horretatik bi hodi aterako dira. Lehena bertikala izanen da, zolata zeharkatuko du eta, beheko muturretik, ukondo baten bidez, delako putzuari erantsiko zaio, kolektoreen eta harguneen eransketei dagokien artikuluan deskribatu diren baldintza berberetan. Bigarrena gainezkabide moduan eraikiko da, nagusia buxatzen denerako.

Arrazoitutako kasuetan, IM/AIZk baimentzen ahalko du jauzi hidraulikoa putzuaren barruko partetik egitea. Horretarako, putzuaren neurriak handituko dira, sartzen den hodiaren diametroaren erdia gutxienez. Ganbera atxikiaren kasuko eskema berbera eginen da (hoditeria eta gainezkabidea). Kasu horretan, zorrotena altzairu herdoilgaitzezkoa izanen da, eta goiko aldean sarrera bat edukiko du, ikuskatu eta garbitu ahal izateko. Kontrol-putzuaren hormigoira finkatuko da, “spit”-ez ainguratutako zumitz herdoilgaitzekin. Diseinuak bermatu beharko du zorroten horren egonkortasuna, dardararik ez dagoela eta sarbide-baldintzei eusten zaiela.

32. artikulua. Sarbideak.

Saneamenduko putzuek pateak izanen dituzte. Normalizatuak izan beharko dute eta zuzenki lerrokatuta egon beharko dute. Haien arteko tartea erregularra izanen da, gehienez ere 300 mm-koa. Goiko maila taparen gailur kotatik 500 mm-ra egonen da.

33. artikulua. Erregistro tapak.

Putzuetako eta kutxatiletako tapak burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta UNE EN 124 Arauan ezarritakoa beteko dute. Erresistentzia ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak jasan beharreko karga moteetara egokitutakoak izanen dira.

Ahal dela, putzura sartzeko ahoa zirkularra izanen da, eta 600 mm edo gehiagoko igarobidea izanen du. Tapa burdinurtu nodular normalizatuzkoa izanen da.

Euskarri egokia emateko, horiek instalatzeko eta kokatzeko markoak azpian egonen den elementuaren neurriak eta forma, zirkularra edo karratua, eduki beharko ditu.

34. artikulua. Balbulak eta uhateak.

Sarean halakoak jartzea salbuespenezkoa izanen da, garrantzi handiagoko beste elementu batzuei lotuta normalean. Balbula horiek IM/AIZk zehazki eskatutako lekuetan kokatuko dira, eta berak aginduko ditu erabili beharreko materialak eta kokaerak.

35. artikulua. Deskarga ganberak.

Ordenantza honen eremuko sareetan ez dago baimenduta deskarga ganberak instalatzea.

36. artikulua. Sifoiak.

Ordenantza honen ondorioetarako, honako hau hartzen da sifoitzat: instalazio bat, aukera ematen duena, saneamendu sareko presiopeko tarte batean, energia gutxi galduz gurutzatzeko beste instalazio batzuk eta lurraren gorabeherak, oztopo direnak linea hidraulikoan, hots, oztopo direnak grabitateagatik saneamendu kolektoreak izanen zukeen linea hidraulikoan.

Justifikazioa dagoenean eta beste aukerarik ez dagoenean bakarrik erabili beharko dira sifoiak. Kasu horietan, IM/AIZk espresuki onartu beharko du instalazioa, eta sifoiaren proiektuan eta hori eraikitzean IM/AIZren arauak bete behar dira.

37. artikulua. Harguneak. Sailkapena.

Ordenantza honen ondorioetarako, hustutako ur motaren arabera sailkatuko dira saneamenduko harguneak. Beraz, hauek izan daitezke:

a) Ur beltzenak. Husten diren ur guztiak beltzak edo parekoak direnean.

b) Industriako uretakoak. Hustutako urak bakarrik edo nagusiki industrialak direnean (ur beltz edo antzekoekin nahasirik izan daitezke, baina horiek ezin dira nagusi izan).

c) Bateratuenak. Husten diren uretan nahasten ahal badira ur beltzak eta/edo industriako urak, eta euri-urak. Jada eginda dauden eraikuntzetan baino ezin izanen dira erabili.

Ulertzen da saneamendu hargune batek hustutako ur guztiek, bereziki industrialek, estolda sareak onartzeko moduko ezaugarriak dituztela, eta aldez aurretiko edozein tratamendu (koipeak bereiztea, hidrokarburoak bereiztea, solidoak bereiztea, arazketa eta abar) ez dela hargunearen parte eta, horrenbestez, jabari pribatuan instalatu behar dela.

Sare bereizle bakunetan, euri-uren harguneak ezin izanen dira ur beltzen sarera erantsi. Eremu publikora isuri beharko dira, (galtzadak, errekak edo beste edozein ubide publiko), baina aurretik aipatutako ubide horretan eskumena duen entitatearen edo erakundearen baimena jaso beharko da.

38. artikulua. Harguneak. Baldintza orokorrak.

Harguneak bete behar dituen baldintzak eta horren diseinua zehaztuko dira kontuan hartuz nolako jabetzari ematen dion zerbitzua, nolako hondakin ura bideratzen duen, zenbateko emaria den eta saneamendu sarearen zein lekutan lotzen den.

Eraikin edo higiezin bakoitzak (etxebizitzakoa edo industriakoa izan) gainerako eraikin edo lurzati mugakideetatik independenteak diren harguneak izanen ditu. Agindu hori nahitaez bete behar da etxeetatik ez datozen hondakin urak garraiatu ahal dituzten harguneen kasuan.

Ahal dela, finka bakoitzak bi hargune erabat independente izanen ditu: bata ur beltzetarako eta/edo industriako uretarako, eta bestea euri-uretarako. Sare bereizle bakunen kasuan (euri-uretarako saneamendu sarerik gabeak), dagozkien zorrotenak zolagainera isuriko dira.

39. artikulua. Hargunearen elementuak.

Ordenantza honen ondorioetarako, harguneek elementu hauek izanen dituzte:

a) Abiarazteko kutxatila: jabetzaren kanpoko mugaren ondoan kokatuko da, erabilera publikoko eta beti irisgarria den lursailean. Instalazio honek Izarbeibarko Mankomunitatearen esparrua mugarriztatzen du. Hargune industrialetan, abiarazteko kutxatilak laginak hartu eta emaria neurtzeko motakoak izanen dira.

b) Hargunearen hodia: abiarazteko kutxatiletik saneamendu sareraino doan hodi zatia da.

c) Sarerako lotura: hargunearen hodia eta saneamendu sarea lotzen dituen puntua da. Kontrol-putzu batean edo hodiaren beraren gainean egon daiteke, “click” motako txertatze baten bidez.

Aurrekoak alde batera utzirik, IMren esparruaren kanpoan, eta jabari pribatuan, gomendatzen da erregistra daitekeen eta hartara sartzen erraza den kutxatila bat jartzea eraikinaren beraren mantentze lanetarako.

40. artikulua. Harguneak. Abiarazteko kutxatila.

Bukatutako zolagainaren kotarekiko malda hidraulikoak duen sakoneraren arabera, neurri hauetako kutxatilak erabili beharko dira:

a) 70 cm baino txikiagoak diren sakoneretarako:

–Saneamendu harguneetarako berariazko den material plastikozko (PVC edo polipropilenoa) kutxatila, zirkulu formakoa eta laua (ertzik gabe), jariatzeko profil berezia duena hondoan.

–Sekzio karratuko hormigoi armatuzko kutxatila, in situ egina, barneko neurriak 40 x 40 cm dituena eta hormako gutxieneko lodiera 15 cm-koa duena.

b) 70 eta 120 cm bitarteko sakoneretarako: sekzio karratuko hormigoi armatuzko kutxatila, in situ egina, barneko neurriak 60 x 60 cm dituena eta hormako gutxieneko lodiera 20 cm-koa duena. Neurri horietako kutxatilak sakonera handiagoetan erabiltzeko, IM/AIZk baimena eman beharko du espresuki.

c) 120 cm baino handiagoak diren sakoneretarako: kontrol-putzua.

41. artikulua. Harguneak. Hoditeriaren trazadura.

Hargunearen oinplanoko trazadura beti lerro zuzenean eginen da, eta ez da onartuko, ez ukondorik, ez bihurgunerik ere. Zuzenean kolektorera konektatzen bada, harekiko ortogonala izan beharko du, edo ur-lasterrerantz apur bat.

Malda uniformea izan behar da, eta beheranzkoa, %1eko gutxieneko balioarekin, estolda sarerantz.

Abiarazteko kutxatilan harguneko hoditeriaren malda hidraulikoaren eta sareko kolektorearen giltzaren arteko kota diferentzia ezin da inoiz izan 50 cm baino txikiagoa. Alderdi hori espresuki jasoko da hargune bakoitzerako likidazio planoetan.

42. artikulua. Harguneak estolda sareari lotzea.

Gomendatzekoa da kontrol-putzuen bidez lotzea harguneak. Dena den, horrek ez du baldintzatu beharko sarerako putzuen kopurua handitzea ez eta hargunearen luzera gehiegi luzatzea ere.

Loturak egiteko, sarera batzeko estankotasun eta elastikotasun baldintzak betetzen dituzten elementuak erabiliko dira, lotzen duten elementua gorabehera. Hartara, harguneen hodiak sareari lotu ahal izanen zaizkio eraikuntza antolaera hauek erabilita:

a) In situ eraikitako putzuak:

  • Hormigoiztatu baino lehen:
  • Zorro hareaztatua.
  • Hormigoiztatu eta gero:
  • Zorro hareaztatua eta uzkurdurarik izaten ez duen motrailuz zigilatua edo
  • Daratulu-koroaz egindako zuloa eta juntura elastikoa.

b) Aurrefabrikatutako putzuak, gehienbat zuloak fabrikan eginda dituztenak eta bestela:

  • Zorro hareaztatua eta uzkurdurarik izaten ez duen motrailuz zigilatua edo
  • Daratulu zuloa gailurrarekin eta juntura elastikoarekin.

c) Hodira zuzenean doazen harguneak:

“Click” pieza, hodiaren materialaren eta erabilera eremuaren arabera:

KOLEKTOREAREN DIAMETROA

(mm)

KOLEKTORERA ZUZENEAN DOAZEN HARGUNEEN DIAMETRO ONARTUAK

(mm)

DN 250

DN 160

DN 300/315

DN 160/200

DN 400

DN 160/200

DN 500

DN 160/200

VII. KAPITULUA

Obren garapena, probak, martxan jartzea. Harrera

43. artikulua. Obren ikuskapena.

IM/AIZk ikuska dezake obren exekuzioa, ordenantza honetako xedapenak betetzen diren egiaztatzeko.

44. artikulua. Garbiketa.

Saneamendu sareak eraikitzeko lanak egin bitartean, ahalik eta kontu handiena jarriko da hodien barneko garbiketa baldintzei eusten, eta, beraz, haien barnean edozein motatako hondakinak sartzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.

Saneamendu sareak egiten eta zolatzen amaitu ondoren eta saneamendu sareak martxan jarri baino lehen, hoditeria eta sareko elementu guztiak garbituko dira: harguneak eta haien kutxatilak, kontrol-putzuak eta kolektoreak. Garbitzeko, goi-presioko arrasteko ekipoak erabiliko dira, jalkinak eta hondakinak xurgatu eta ateratzeko.

Ez da inolaz ere onartuko ateratako hondakinak saneamendu sarera bertara isurtzea edo arrastaka eramatea. Hodietatik ateratako hondakinak eraikuntza eta eraiste hondakinei dagokien legeriaren arabera kudeatuko dira.

45. artikulua. Estankotasun probak.

IM/AIZk zehaztuko du saneamendu sareen zein tarteetan egin behar diren estankotasun probak, sarea hartu baino lehen.

DN 1.500 mm baino gutxiagoko diametroa duten kolektoreen kasuan, dagokion eranskinean (ASTM) ageri den prozeduraren bidez eginen da proba. Tartea urik gabe dagoela eginen da proba.

Diametro handiagoa duten kolektoreen kasuan, proba junturaz juntura eginen da, UNE EN 1610 araberako prozedura (W mota).

Proba egin zaion tarte bakoitzeko probaren agiri bat idatziko da, eta bertan jasoko probaren emaitza eta probaren fase guztietan lortu diren balioak. Dokumentu horien kopiak gehituko zaizkio obraren zuzendaritzak jaulkitzen duen obra amaierako dokumentuari.

46. artikulua. Kanalizazioak bideokameraz ikuskatzea.

Kanalizazioak ikuskatzearen helburua da kolektoreetako eta haien harguneetako eraikitze eta garbitze baldintzak betetzen direla egiaztatzea. Zolatze lanak amaitutakoan eginen da, aurreko artikuluan deskribatu diren garbiketa lanen ondoren eta, edozein kasutan, obraren harrera baino lehen.

Sareak osatzen dituzten hoditeria guztiak, harguneak barne, ikuskatu ondorengo emaitzak emanen dizkiote obraren entitate sustatzaileak edo zuzendaritzak IM/AIZri.

46.1. artikulua. Grabaketa egiteko prozedura.

Ikuskatzeko, bideokamera robotizatua erabiliko da eta baldintza hauek hartuko dira aintzat:

1.–Lehenago azaldu diren garbiketa lanen ondoren eta berehalakoan eginen da ikuskatzea.

2.–Hoditeriak behin garbirik egonik, ura etengabe isuriko da, 0,25 l/s-ko emarian, salbu eta jada ur beltzen emaria jaisten bada kolektoretik.

3.–Grabazioa ur-lasterrerantz eginen da, ur beltzen fluxuaren noranzkoari jarraikiz.

4.–Grabazioa gehienez 0,1 m/s-ko abiaduran eginen da, eta abiadura horri eutsiko zaio grabazio-tarte osoan zehar.

5.–Kolektoreen eta harguneen juntura bakoitzean sekuentzia bat grabatuko da, juntura osoa grabatuz, zirkunferentzia erako mugimendua eginez.

46.2. artikulua. IM/AIZri eman beharreko informazioa.

Ikuskatzearen emaitza, osotasunean, euskarri digitalean emanen da (CD, DVD edo USB). Hoditeria tarte bakoitzari bideo artxibo independente bat egokituko zaio. Ikuskapeneko bideoko fitxategien artean korrespondentzia identifikatzeko aurkibide bat eta plano bat gehituko dira, eta tarte horien izenak sareen behin betiko planoen arabera.

Ikuskatutako hoditeria tarte bakoitzerako, bideoko irudian gaininprimatuta, datu hauek agertuko dira:

–Ikuskatutako tartearen identifikazioa hasierako eta amaierako kontrol-putzuen erreferentziaren bidez. Harguneen kasuan, harekiko erreferentziaren bidez.

–Hodiaren diametroa eta materiala.

–Kameraren kokapenetik ikuskatzearen hasierako kontrol-putzurako distantzia.

–Hodiaren luzetarako malda, kameraren sistema robotizatuak detektatutako horretatik abiatuta.

Grabazioa euskarri digitalean ematearekin batera, paperean egindako kopia bat emanen da, bertan adierazita:

–Ikuskatzearen txostena, bertan tarte guztien maldak eta detektaturiko gorabeheren laburpena agertzen direla.

–Ikuskatutako kolektoreen oinplanoa, bertan jasorik bideoa grabatzean erabilitako putzuen eta harguneen zenbakiak eta horien korrespondentziak sareen behin betiko planoekin.

46.3. artikulua. Onartzeko irizpidea.

Egin den obrari IM/AIZk oniritzia emateko, honako hau egiaztatu beharko da grabazioan: kolektoreetan anomaliarik ez dagoela, IM/AIZren iritziz kanalizazioan funtzionamendu hidrauliko kaxkarra ekar dezakeenetakoa.

Ikuskatzearen emaitzan anomaliaren bat ikusten bada, hura konpondu beharko da IM/AIZren zerbitzu teknikoek ematen dituzten oharrei jarraikiz.

Hura konpondu ondoren, beste ikuskatze bat egin beharko da ukitutako tartea zuzen egin dela ziurtatzeko.

47. artikulua. Zerbitzuan jartzea.

Aurreko garbiketa eta probak egin ondoren, eta emaitzak onak badira, zerbitzua behin-behinean jar daiteke martxan eta sareak hartu.

48. artikulua. Sarea hartzea.

IM/AIZk sareen harrerari aldeko irizpena eman bitartean, behin-behinean baino ezin izanen dira egin hondakin uren hustuketa jabetza mugakideetarako eta etxebizitzetako, industrietako eta abarretako eraikuntzako barne lanak. Sarearen behin betiko harrera egin aurretik, irisgarri diren elementu guztiak (kontrol-putzuak, kutxatilak eta abar) berrikusiko dira, ordenantza honen arabera instalatu direla egiaztatzeko.

Une horretan, entitate sustatzaileak edo ordezkaritza duten obra zuzendaritzako teknikariek sareetako behin betiko oinplanoak emanen dituzte, euskarri digitalean (dwg, dgn edo dxf), bertan agertuta hoditerien eta kontrolen trazadura. UTM koordenatuetan aurkeztuko dira, erreferentziazko sistema geodesiko ofizialaren arabera (ETRS89). Era berean, hoditerien luzetarako profilak eta zerrenda bat gehituko dira. Zerrenda horretan puntu berezi bakoitzerako (kontrol-putzuak, kutxatilak eta abar) koordenatuak adieraziko dira, elementura iristen diren hodien beheko sortzaileetako X, Y eta Z, eta puntu horretan zolatutako eremuarenak.

49. artikulua. Harreraren ondorioak.

Alderdi horiek egiaztatu eta gero, IM/AIZk sareen egokitasunaren aldeko irizpena emanen du eta kasu bakoitzean eskumena duen entitateari jakinaraziko dio, sareak har ditzan.

Obra hartu eta gero, IM/AIZ has daiteke saneamendu zerbitzua ematen sare horien bidez. Une horretatik aurrera, sareak Izarbeibarko Mankomunitatearenak izanen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Berrikustea

Ordenantza hau aldian behin berrikusiko da, eta une horretan egoki irizten diren aldaketak sartzen ahalko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza honi behin betiko onespena eman eta osoki indarrean sartu baino lehen, bitarteko aldi bat egonen da. Sei hilabetekoa izanen da ordenantza hau indarrean sartzean aldeko txostena ez duten proiektuetarako, eta urte batekoa obra hasi bitartean.

Epe horiek igaro ondoren, bai proiektuak, bai obrak, ordenantza honi egokituko zaizkio baldintza guztietan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

BIGARREN ZATIA. ERANSKINAK

Arauzko eranskinak

1. ERANSKINA

Onartutako materialak

1. Sarrera.

Jarraian ageri dira saneamendu sareetako proiektuak egitean eta horiek gauzatzean erabili beharreko elementuen ezaugarri tekniko orokorrak. Hemen bildutako ezaugarriak izateaz gain, produktu komertzialek Izarbeibarko Mankomunitatearen esparruan erabiltzeko onarpen prozesu bat gainditu beharko dute. Hartara, onarpen prozesu horretan, produktuaren egokitasuna egiaztatuko da, baita fabrikatzeko prozesua eta haien kalitatearen berariazko kontrolak ere. Era berean, une bakoitzean indarrean dauden xedapenek eta legeriak exijitzen ahal dieten produktuek CE marka eduki beharko dute.

2. Hormigoi armatuzko hodiak.

2.1. Erabilera baldintzak.

Saneamendu sareko kolektoreetako hoditerietan erabiliko dira. UNE-EN 1916 Arauaren A motako sailkapenaren arabera (ASTM C-76M) erabakiko da haien erresistentzia klasea. 90º edo 120º-rako hormigoia izanen dute euskarri beti, dagokien egitura kalkuluaren arabera. Euskarri hori lortzeko hormigoiaz gain, hodi azpiko hormigoiaren gutxieneko lodiera 10 cm izanen da.

Salbuespen moduan, %1etik gorako malden kasuan, zanga hondo sanoarekin, eta trinkotze kontrol espezifikoarekin, instalatu ahal izanen dira hodi bermatuak, ale materialaren gainean, 90º-ra, Proctor Normal balioaren %95eko trinkotze graduarekin gutxienez.

%1etik beherako malden kasuan, euskarrirako hormigoiaren azpian estaldura gehigarri bat jarriko da, erregularizatzeko eta berdintzeko, 10 cm-koa (HNE 15/B/20).

Nolanahi ere, hodiak zurezko altxagarrien gainean kokatuko dira, hormigoiztatu edo trinkotu bitartean mugitzea saihesteko.

Putzuen arteko tarteak lerro zuzenean kokatuko dira. Exekuzio akatsak direla eta, elkarren ondoko hodien artean gehienez ere onartzen den angelu desbideratzea gradu hirurogeitar batekoa izanen da, eta, gainera, altxaeran malda ezin da zentzuz aldatu.

2.2. Zehaztapenak.

Saneamendu sareetan erabiltzen diren hormigoi armatuzko hodi guztiak UNE EN 1916 Arauari eta horren osagarria den UNE 127916 Arauari jarraikiz egindakoak izanen dira, A motako sailkapenaren arabera (ASTM C-76M) zehaztuta.

Kanpai entxufe motakoak izanen dira.

Onartutako diametroen saila hau da: 300, 400 eta 500 mm.

Fabrikatzeko prozedura konpresio erradiala ez duten hodiak erabiltzeko IM/AIZren berariazko baimena beharko da.

Mutur arra (ziria) mekanizatuta duela emanen da hodia, juntura kokatu ahal izateko.

800 mm-ko diametroa edo handiagoa duten hodiek, gutxienez, bi buloi (arteoi) eduki beharko dituzte, deskargatzeko eta maneiatzeko. Fabrikatzailearen ziurtagiria eduki beharko dute eta hodiaren pisuari eutsi beharko diote, baita haietako batek huts egiten badu ere. Baldintza hori gomendioa izanen da diametro txikiagoen kasuan.

Hodien luzerak 2 eta 3 metro artekoak izanen dira.

Ez dira onartuko burbuilak edo hutsarteak dituzten hodiak, haiek diametroko 20 mm eta sakonerako 6 mm baino handiagoak badira, eta azalean 0,15 mm baino handiagoak diren arrakalak badituzte.

Nahasketan, ion kloroaren (Cf) edukia ez da izanen zementu kantitateak pisuan duenaren %0,3 baino handiagoa.

Alkalinotasuna 0,85 edo handiagoa izanen da.

Fabrikan, hodi guztiei estankotasun proba egin beharko zaie UNE-EN 1916 Arauaren zehaztapenekin bat. Helburu horrekin fabrikan egindako proba guztiak eskuragai egonen dira, eskatzen badira.

Dokumentu hau aplikatzekoa den esparruan hornitzekoak diren elementuak egiten diren fabrikatze prozesu bakoitzaren informazioa eman behar du fabrikatzaileak. Abisu hori faxez edo posta elektronikoz eginen da, IM/AIZri bidalita, eta, gutxienez, bi lanegun lehenago. Zehazki, hauek adieraziko dira:

–Fabrikatzekoa den materiala (dena delako elementua, mota, klasea, diametroa eta abar).

–Fabrikatze egunak eta trazabilitate kodeak.

–Obra.

–Eskatzailea (bezeroa).

2.3. Markatzea.

Obrara eraman aurretik, aurrefabrikatutako hormigoizko elementu guztiek eduki behar dute dagozkien araudiak betetzeko izan beharreko markatze osoa (fabrikatzailea, fabrikatu den eguna, fabrikatze sorta, fabrikatzeko araua, erresistentzia klasea eta diametro izendatua).

2.4. Loturak.

Hodien arteko lotura egiteko kautxu bulkanizatuzko juntura elastiko homogeneoa erabiliko da, kanpaian enbutitutako delta motakoa, UNE-EN 681-1 Arauaren arabera, eta hodiak fabrikatzen dituen enpresak hornitu beharko du.

3. Polibinil klorurozko (PVC-U) hodiak.

3.1. Erabilera baldintzak.

Diametro izendatua ≤ 500 mm, malda %1 baino handiagoa eta betetze altuera handiena giltza gainean 4 metrokoa duten hoditerietan baino ezin izanen da erabili.

10 cm-ko lodierako 3/5 mm-ko hartxintxar ohe gainean kokatuko dira hodiak, eta era berean estaliko dira hodiaren giltzaren gainetik beste 10 cm jarrita.

Salbuespen gisa, eta IM/AIZren baimen espresua izanda, %1 baino txikiagoak eta %0,5 baino handiagoak diren maldetan erabiltzea onartzen ahalko da. Kasu horretan, 3/5 mm-ko hartxintxar euskarriaren azpian 10 cm-ko geruza osagarri bat jarriko da, HNE 15/B/20koa.

Putzuen arteko tarteak lerro zuzenean kokatuko dira. Exekuzio akatsak direla eta, elkarren ondoko hodien artean gehienez ere onartzen den angelu desbideratzea gradu hirurogeitar batekoa izanen da, eta, gainera, altxaeran malda ezin da zentzuz aldatu.

3.2. Zehaztapenak.

Saneamendu sareetan erabiltzeko PVCzko hodi guztiak UNE EN ISO 1452-2 Arauaren arabera egindakoak izanen dira.

Onartutako diametroen saila hau da: DN 160, 200, 250, 315, 400, 500 mm.

Hodiek horma trinkoa izanen dute, 20 seriekoa (SDR 41), PN 6 presio izendatua eta gris kolorea. Hormaren gutxieneko lodiera izendatua taula honetan adierazitakoa izanen da.

20 SERIEA

DN (mm)

Lodiera (mm)

160

4,0

200

4,9

250

6,2

315

7,7

400

9,8

500

12,2

3.3. Markatzea.

Honako hauek adieraziko dira markatzean: fabrikatzeko araua, materiala, diametro izendatua, lodiera, presio izendatua eta fabrikatze sorta. Ziurtagiriak ematen dituen erakundearen kalitate marka ere eduki beharko da.

3.4. Loturak.

Hodien arteko lotura eta horien eta osagarrien arteko lotura egiteko, kautxuzko juntura elastiko homogeneoa (EPDM ezpainbiko delta motakoa) erabiliko da, UNE-EN 681-1 Arauaren arabera, UNE EN ISO 1452 Arauari jarraikiz.

Integratuak zein obran instalatzekoak izan daitezke. Ez dira inolaz ere onartuko juntura kolatua.

4. In situ hormigoiak.

In situ egindako elementuetan, erabili beharreko hormigoiek ondorengo taulako ezaugarriak bete beharko dituzte:

ELEMENTUA

MOTA

ZEMENTUA

ALTZAIRUA (UNE-EN-10080)

EKINTZEN MAIORAZIOKO KOEF.

EGITEKO MODUA

A/C ERLAZIO MAXIMOA

GAUZATZE KONTROLA

ESTALDURA IZENDATUA

Saneamendu kutxatila eta erregistro armatuak, arazte tangak, hobi septikoak

HA-35/B/20/IV+QC

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

B 500 S

1.5

Zentrala

0,45

Bizia

5

Saneamenduko erregistro kutxatila armatu gabeak

HM-25/B/20/I

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

-

1.5

Zentrala

0,50

Normala

-

Sehaskak/erdibiribilak

HNE-25/B/20

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

-

-

Zentrala

0,65

Normala

-

5. Aurrefabrikatutako kontrol putzuak.

5.1. Zehaztapenak.

Hormigoizko elementuek UNE EN 1917 Arauari eta UNE 127917 osagarriari jarraituko diete.

Ez dira onartuko burbuilak edo hutsarteak dituzten elementuak, haiek diametroko 20 mm eta sakonerako 6 mm baino handiagoak badira, eta azalean 0,15 mm baino handiagoak diren arrakalak badituzte.

Nahasketan, ion kloroaren edukia ez da izanen zementu kantitateak pisuan duenaren %0,3 baino handiagoa.

Alkalinotasuna 0,85 edo handiagoa izanen da.

Kontrol-putzuen elementuek (oinarriak, handitzeak, konoak eta lauzak) buloiak (arteoiak) eduki beharko dituzte, deskargatzeko eta maneiatzeko. Fabrikatzailearen ziurtagiria eduki beharko dute eta elementuaren pisuari eutsi beharko diote, baita haietako batek huts egiten badu ere.

5.2. Markatzea.

Obrara eraman aurretik, aurrefabrikatutako hormigoizko elementu guztiek eduki behar dute dagozkien araudiak betetzeko izan beharreko markatzea.

5.3. Junturak eta loturak.

Putzu baten moduluen arteko lotura eta oinarri modulu baten eta horren sartzeen arteko lotura egiteko, kautxu bulkanizatuzko juntura elastiko homogeneoa erabiliko da, UNE EN 681-1 Arauaren arabera, eta putzuak fabrikatzen dituen enpresak hornitu beharko du.

Junturak plano batean agertuko dira.

6. Pateak eta eskailerak.

Igarotzeko moduko saneamendu putzuek pateak izanen dituzte, guztira 4 m-ko sakonerako mugaraino. Goikoa bukatze kotatik 50 cm-ra kokatuko da, eta hurrengoak beren artean 30 cm-ko distantzian, zolatako kotara iritsi arte. UNE-EN 13101 Arauaren araberakoak izanen dira.

Euskarri zirkularren gainean, besteak beste, aurrefabrikatutako kontrol-putzuetako elementuen gainean, modelo makotua erabiliko da; eta euskarri zuzenen gainean, besteak beste, kutxatilen paramentuen gainean, dagokien modelo laua erabiliko da.

4 m-tik gorako altuera duten putzuetarako sarbideak UNE EN 14396 Arauak ezartzen dituen irizpideen eta diseinuen arabera arautuko dira. Kontrol-putzuetarako eskailera finkoak.

7. PVCzko osagarriak.

Injektatutako eta plastifikatu gabeko polibinil klorurozkoak (PVC-U) izanen dira eta lotura egiteko EPDM kautxuzko juntura elastiko homogeneoa erabiliko da, ezpainbiko delta motakoa, UNE EN 681-1 Arauaren arabera. Ez dira inolaz ere onartuko pieza kolatuak erabiltzea.

PVCzko kolektoreetara harguneak eransteko bakarrik erabiltzen ahalko dira (“click”). Egin beharreko daratulu zuloaren diametroa bat etorriko da eransketaren diametroarekin, eta ez da onartuko tarteko piezarik.

Izan daitezkeen diametro konbinazioak hauek dira:

KOLEKTOREA

DN (mm)

HARGUNEA

DN (mm)

250

160

315

160/200

400

160/200

500

160/200

Ezin dira erabili horiek ez diren osagarriak (ukondoak, teak eta abar).

8. Altzairu herdoilgaitza.

Galdaragintzako piezen, balbulen, konporten eta abarren kasuan, klororik gabeko giroetan kokatu behar badira, AISI 304-L kalitateko altzairu herdoilgaitza erabiliko da. Kloroa egon litekeen giroetan kokatu beharrekoetan, berriz, kalitatea AISI 316-L izanen da.

Ordenantza honen ondorioetarako, altzairu herdoilgaitzaren erabilera aginduta dago hondakin urekin kontaktuan egon daitezkeen metalezko elementuetarako, erregistro tapetarako izan ezik.

9. Erregistro tapak.

9.1. Erabilera baldintzak.

Estali beharreko elementuaren neurrien eta euskarriaren arabera erabiliko dira. Erresistentzia klasea hautatzea instalazio baldintzek erabakiko dute, hauekin bat:

–Galtzadan edo gora igo daitekeen espaloietan (oinezkoena ez den zirkulazioa) dauden 60 x 60-ko kontrol-putzu eta kutxatiletan, zirkularrak izanen dira, D400 klasekoak. Zirkulazio astuneko intentsitate ertaina edo handia duten galtzadetan, horretarako diseinatutako modeloak izanen dira.

–Galtzadan edo gora igo daitekeen espaloietan (oinezkoena ez den zirkulazioa) dauden 40 x 40-ko kutxatiletan, tapa karratuak erabiltzen ahalko dira, C250 klasekoak, igarobide libreko 400 x 400 mm-ko neurriekin.

–Soilik oinezkoek erabili beharreko espaloietan dauden kutxatiletan, tapa karratuak erabiltzen ahalko dira, C250 klasekoak, igarobide libreko 400 x 400 mm-ko neurriekin.

9.2. Zehaztapenak.

Burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta fabrikazioa eta ezaugarriak UNE EN 124 Arauari egokituko zaizkio.

9.3. Instalatzea.

Azpian duten elementuari “spits” izenekoen bidez ainguratuko zaizkio laukiak. Tapa zirkularrak norabidetuko dira halako moduan non gontzek aukera emanen duten tapa trafikoaren noranzkoan ixteko. Estali beharreko elementuaren formari egokituko zaizkio erabili beharreko markoak (taparen forma gorabehera).

9.4. Markatzea.

UNE EN 124 Arauaren arabera markatuta egonen dira tapak eta markoak. Horrez gain, azpian duten zerbitzuaren inskripzioa agertuko da.

2. ERANSKINA

Eraikuntzako xehetasunak

3. ERANSKINA

Saneamenduko harguneak dimentsionatzea

1. Sarrera.

Harguneen (eta sarearen gainerako elementuen) dimentsionatzea, eraikuntza proiektuari dagokio. Zenbait balio finkatzen dira honen jarraian, informazioa emateko helburuarekin: balio horiek bat datoz artikuluen multzoko xedapenekin eta, zehatzagoak diren kalkuluak izan ezean, erabil daitezke. Hemen adierazitako balioak gorabehera, harguneen hoditeriek artikuluen multzoan ezarritako gutxieneko maldak eta gehieneko luzerak gorde beharko dituzte betiere.

2. Etxebizitzetako harguneak dimentsionatzea.

Etxebizitzetako eraikin baten ur beltzetako hargunea dimentsionatzeko, zerbitzua jasoko duten etxebizitzen kopuruaren arabera jokatuko da, honako taula honi jarraikiz:

HARGUNEAREN DIAMETROA
(mm)

GEHIENEKO ETXEBIZITZA KOPURUA

160

5

200

29

250

57

300

100

3. Industriako edo zerbitzuetako harguneak dimentsionatzea.

Industriako, ikastetxeetako eta abarreko harguneak (euri-urak biltzen ez dituztenak) dagokien proiektuan dimentsionatuko dira, aurreikusten diren hustu beharreko gehieneko emarien arabera (kasuan kasuko punta-koefizienteak aintzat harturik, jarduera motaren arabera).

Artikuluen multzoan ezarritako irizpideei jarraikiz, taula honek ura husteko ahalmena jasotzen du, mota horretako harguneen diametroen eta %1eko malda baten kasuetarako.

HARGUNEAREN DIAMETROA

(mm)

HUSTU BEHARREKO GEHIENEKO EMARIA

(l/s)

160

8 l/s

200

14 l/s

250

25 l/s

300

40 l/s

4. ERANSKINA

Estankotasun probetarako prozedurak

1. Hoditerien proba.

Probak eginen dira IM/AIZren zerbitzu teknikoek agintzen duten hoditerietan, eta zangak beteta eta trinkotuta egon behar dira haiek baliozkotzeko. Jarraian deskribatzen den prozedura ASTM C-924 M izenekoan ezarritakoari dagokio. 1.000 mm-rainoko diametroko hodian erabiltzen ahal da. Muga hori merkatuan tradiziozko buxagailu sistemak eskuragarri egoteak ezartzen du. Beste sistema egoki batzuk erabilita (luzera handiko buxagailuak, tapak eta abar) 1.500 mm-raino handitu daiteke diametroa. Aurreko diametroetatik aurrera, hoditeriak junturaz juntura probatu beharko dira (UNE-EN 1610 Arauaren W metodoa).

Proba egin bitartean, eta segurtasun arrazoiengatik, arreta handiz eta osoz zaindu beharko dira buxagailuen finkatze eta zurkaizte baldintzak, eta, dagozkien segurtasun balbulen bidez, bermatu beharko da ez gainditzea erabilitako materialen presio maximoak ez eta hoditerian sartutakoa ere. Azken kasu horretarako, gomendatzen da segurtasun balbula jartzea tara zehaztuta 40 kPa inguruan.

Proba hoditeria hutsik dagoela egin behar da, urik gabe.

Proban erabiliko den konpresoreak gai izan behar du presiopeko ura emateko, emari batekin zeinak ahalbidetuko baitu, saioaren denbora baino gutxiagoan, saioko presioa , saioaren denbora baino gutxiagoan, saioko presioa lortzea ko aukera emanen duen emariaren presioan botatzeko airea emateko (saioan onartutako galera emaria gainditzea).

Probak pauso hauek ditu:

1. Airez bete behar da hodiaren barne presioa 27 kPa (0,27 kg/cm²) izatera iritsi arte. Presioa egonkortzen utzi behar da (normalean presioa gutxi jaitsiko da).

2. 24 kPa izatera iritsi arte gutxitu behar da presioa (une honetan hasiko da saioa).

3. Saioaren denbora igaro eta gero presioa neurtu behar da.

4. Baliozkotzat joko da 7 kPa edo gutxiago jaitsi bada.

100 metroko luzerako eta diametro bakarreko hodi baterako, saioaren denbora formula honen bidez kalkulatu behar da:

L2004357_1.pdf

Hauek izanik:

T: probaren denbora (s)

D: hoditeriaren barne diametroa (m)

L: proba egindako tartearen luzera (m)

Q: aire galera onargarriaren tasa (m3/min)

Aire galera onargarriaren balioak hauek dira, diametroaren arabera:

DN (mm)

160

200

250

300/315

400

500

600

800

1000

Q (mJ/min)

0,06

0,06

0,07

0,08

0,12

0,15

0,17

0,23

0,29

Aurrekoan oinarrituta, hoditeriaren luzeraren arabera, saioen denborak hauek izanen dira:

L

(m)

DN

160

200

250

300/315

400

500

600

800

1000

20

0’24”

0’42”

0’54”

1’12”

1’24”

1’48”

2’12”

2’54”

3’42”

40

0’48”

1’24”

1’54”

2’24”

2’48”

3’30”

4’30”

5’54”

7’18”

60

1’12”

2’06”

2’48”

3’36”

4’12”

5’18”

6’42”

8’48”

11’00”

80

1’36”

2’48”

3’48”

4’48”

5’42”

7’06”

9’00”

11’48”

14’36”

100

2’00”

3’30”

4’42”

6’00”

7’06”

8’48”

11’12”

14’42”

18’18”

Aldi berean proba daitezke, probaren balioak doituta, diametro desberdinak dituzten tarteak (adibidez, kolektoreko hoditeriak eta harguneak). Horretarako, harguneen luzera baliokidea jakin beharko da, honen arabera:

L2004357_2.pdf

Hauek izanik:

d: hargunearen hodiaren diametroa

l: hargunearen hodiaren luzera

D: hodi nagusiaren diametroa

Hartara, probaren denbora jakiteko luzera erabiliko da.

2. Putzuen proba.

Instalatutako putzuaren gaineko proba egiteko metodo normalizatu bat erabilera hedatukoa ez den bitartean (ziur asko hemen proposatutakoa baino zorrotzagoa), jarraibide hauen arabera egin beharko dira probak.

4 unitate edo putzuen %10 probatuko dira (handiena). Ausazko laginaren arabera aukeratuko dira. Putzuak elementu guztiak (putzuaren garapena eta pateak) eta konexioak dituela eginen da proba, eta estradosa beteta eta trinkotuta egonen da.

Proba egiteko prozedura hau izanen da:

1. Putzura iristen diren hodi guztiak buxatuko dira.

2. Urez betetzen da, aurrefabrikatutako azken moduluarekin (lauza edo konoa) berdindu arte.

3. Inpregnatzeko denbora itxaron beharko da: hamabost minutu.

4. Urez betetzen da, berriz berdindu arte.

Baliozkotzat joko da proba, hurrengo hamabost minutuetan ez bada jaisten balio hauek baino gehiago:

PUTZUAREN BARNE DIAMETROA

(mm)

PUTZUAREN ALTUERA LIBREKO METRO BAKOITZEKO ONAR DAITEKEEN GEHIENEKO JAITSIERA

(mm/m)

1.000

5,0

1.200

6,0

1.500

7,5

5. ERANSKINA

Sareen eta zuhaitzen landaketen arteko distantzia

1. Zurezko sustraien gunearen erradioa.

Landare elementuak landatzean edo ordezkatzean, dauden hornidura edo saneamendu hoditerietara gutxieneko distantzia batzuk errespetatu beharko dira. Distantzia hori ezartzeko, dagokion espeziearen neurriak hartuko dira kontuan garapen heldua duenean (50 urte).

Zurezko sustraien gunearen neurrietatik abiatuta lortuko da segurtasun distantzia (enborraren neurrien arabera), eta horri %20ko babesleku bat gehituko zaio. Hartara, sustraien segurtasun gunearen erradioa izanen dugu.

ENBORRAREN PERIMETROA

(cm)

ENBORRAREN ERRADIOA

(cm)

r: ZUREZKO SUSTRAIEN GUNEAREN ERRADIOA

(cm)

SUSTRAIEN SEGURTASUN GUNEAREN ERRADIOA

(cm)

< 60

< 10

150

180

60-100

10-15

200

240

100-150

15-25

250

300

150-250

25-40

300

360

250-350

40-55

350

420

> 350

> 55

400

480

2. Distantzia hoditerietara.

Hala lortutako balioa dagokio, lerrokatze eta diametro berari eutsita, hoditeria berritzeko egin beharko litzatekeen zangaren ertzaren eta arbolaren artean egon beharreko gutxieneko distantziari. Hartara, landatzetik hodiaren ardatzera distantzia bat gordeko da, hauek kontuan hartuko dituena: hodiaren diametroa, zangaren gainzabalera eta zangaren ezpondaren proiekzio horizontala.

6. ERANSKINA

Erreferentziako legeen eta arauen zerrenda

1. Legeria.

–Izarbeibarko Mankomunitateko Estatutuak. 1999ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa; 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3koa; eta 2014ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa.

–Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen Erregelamendua. –2000ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa; 2003ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa; eta 2015eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 5ekoa.

–Egiturazko hormigoiari buruzko zuzentaraua (EHE08). 1247/2008 Errege Dekretua.

2. UNE araudia eta beste batzuk.

ARAUA

ARAUAREN IZENBURUA

UNE 127916

Masa hormigoizko, hormigoi armatuzko eta altzairu-zuntzezko hormigoizko hodiak eta piezak. UNE EN 1916 Arauaren osagarria

UNE 127917

Masa hormigoizko, hormigoi armatuzko eta altzairu-zuntzezko hormigoizko kontrol-putzuak eta ikuskatze-ganberak. UNE EN 1917 Arauaren osagarria

UNE EN 124

Oinezkoek eta ibilgailuek erabilitako zirkulazio eremuak estaltzeko eta ixteko gailuak. Eraikitzeko oinarriak, tipo-saiakuntzak, markatzea, kalitate kontrola

UNE EN 681-1

Elastomero junturak. Ur hoditerian eta drainatzean erabilitako hodien estankotasun junturetarako materialen betebeharrak. 1. zatia: Kautxu bulkanizatua

UNE EN 1610

Saneamendu sareak eta harguneak instalatzea eta probak egitea

UNE EN 1916

Masa hormigoizko, hormigoi armatuzko eta altzairu-zuntzezko hormigoizko hodiak eta piezak

UNE EN 1917

Masa hormigoizko, hormigoi armatuzko eta altzairu-zuntzezko hormigoizko kontrol-putzuak eta ikuskatze-ganberak

UNE EN 10088-1

Altzairu herdoilgaitzak. 1. zatia Altzairu herdoilgaitzen zerrenda

UNE EN 13101

Lurpeko kontrol-putzuetarako pateak. Betebeharrak, markatzea, saiakuntzak eta onespen ebaluazioa

UNE EN ISO 1452-2

Ura eramateko eta presio bidezko lurpeko edo aireko saneamendurako plastikozko kanalizazio sistemak. Plastifikatu gabeko polibinil kloruroa (PVC-U). 2. zatia: Hodiak

AISI

American Iron and Steel Institute

ASTM C 76M-02

Standard specification for reinforced concrete culvert, storm drain, and sewer pipe

ASTM C924-02

Standard practice fortesting concrete pipe sewer lines by low-pressure airtest method

Iragarkiaren kodea: L2004357