91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Horniduraren ordenantza teknikoan.
Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Mankomunitate honetako horniduraren ordenantza teknikoan.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Alabaina, aldaketa bat sartu da hasiera batez onetsitako testuan, zerbitzu teknikoek aholkatuta: material plastikoez egindako eta garaiera handiagoko kontagailuen kaxa berriak gehitu dira, etorkizunean kontsumo-kontagailuak jarri ahal izateko, teleirakurketaz hornituak, merkatuaren errealitatera egokitzeko, joera baita orain arte jartzen ziren kontagailu-kaxa metalikoak ez fabrikatzea.

Ordenantza behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, salbu Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen diren kasuetan, halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Garesen, 2020ko martxoaren 24an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

HORNIDURA SAREEN GAINEKO ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Izarbeibarko Mankomunitateak (IM), toki erakundea denez, erregelamenduak egiteko ahala du, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. eta 47. artikuluekin, eta Izarbeibarko Mankomunitatearen Estatutuekin. Ondorioz, arauzko testuak eman ditzake bere titulartasuneko zerbitzuen prestazioa definitzeko, honako hauetan ezarritako prozeduraren arabera: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoak.

Lehenengo ediziotik, ordenantza honen helburua izan da sareak diseinatzeko eta eraikitzeko oinarri komunak ezartzea, horrela ahalbidetuz ustiapen-lanak erraztuko zituen uniformetasuna eta beti mantenduz gauzatutako sareen kalitatearekiko konpromisoa.

Ondorengo edizioetan, eraikuntza-antolaera berriak hartzetik eta sarea eraikitzeko erabilitako materialen bilakaeratik sortutako alderdi batzuk eguneratu dira.

Berrikuspen honetan, gainera, eguneratu nahi dira eraikuntza-antolaerak eta material batzuen ezaugarriak, eta, horrez gain, beste alderdi batzuk ere aipatu nahi dira, gerora idazteko orduan garapen handiagoa izanen dutenak. Alderdi horiek, ez beti ordenantzaren testuan esplizituak, idazketaren oinarrian egon dira, eta aldaketa gehienak azaltzen dituzte.

Lehenik eta behin, azpiegituraren balio-bizitzaren kontzeptua. Dauden sareak kontserbatzeko eta, batik bat, berriz jartzeko kostua funtsezko parametroa da sarea egoki kudeatzeko. Azpiegitura berrien balio-bizitza luzatzeak printzipio gidaria izan behar du zeinahi azpiegitura eraikitzeko, kontserbatze kostuei eutsita edo, are gehiago, haiek murriztuta, ahalik eta balio-bizitza luzeena lortzeko helburuarekin. Eta hori bereziki hartu behar da kontuan zenbait instalaziotan, sareetan, esaterako; izan ere, instalazio batzuk berriz jartzeak eta haietako mantentze-lanek, kostu ekonomikoaz gain, eragin handia baitute hiriko gainerako jardueretan. Alderdi horrekin lotuta beste xedapen batzuk ageri dira presio probari dagokionez: eguneratu egiten da betiko proba, eta egun ohikoagoa den probara pasatzen gara, zeinak presioa eta estankotasuna neurtzen baititu.

Ingurumenarekiko errespetua eta ingurumenerako kostuak minimizatzea ere oraingo idazketa honen azpian dago, eta lotura handia du aurrekoarekin. Inpaktu txikiko materialak eta eraikitze teknikak erabiltzea eta aldi berean azpiegituraren balio-bizitzaren alde egitea ez da beti konpromiso erraza. Baina, nolanahi ere, mantentze-premiak murriztea ziurtatzea eta ahal den neurrian balio-bizitza luzatzea, zalantzarik gabe, norabide zuzenean bideratuta dago ingurumenaren ikuspegitik.

Gainera, adierazi behar da asmoa zela ordenantza idaztean eraikitzeko produktuetan eta prozesuetan arrasto ekologikoa minimizatzeko beste arlo batzuetan ohikoak diren kontzeptuak sartzea, baina, arlo honetan garapena hasi berria denez, iruditu zaigu ez zela egokia sartzea oraindik.

Horrez gain, kontuan hartu da, bai eraikitzeko fasean, bai eta ustiatzeko fasean ere, mota guztietako arriskuak saihestuko dituzten elementuak ezartzea, oso bereziki laneko arriskuak, eta eraikitzeko eta mantentze-lanak egiteko ardura duten pertsonen lan-baldintza onei eutsiko dietenak ezartzea.

Bukatzeko, adierazi behar da ez direla sartu berrikuspen honetan beste teknika batzuk erabiltzea, berariaz materialei eta estaldurei dagokienez, zeinek nolabait aurreko ideiak biltzen baitituzte, gure ingurunean dugun esperientzia eskas samarrarengatik; baina, ezbairik gabe, ondoren eginen diren bertsioetan aintzat hartuko dira.

Horretan oinarrituta idatzi da ordenantza hau, eta helburua du hornidura sareen materialei eta eraikuntzari buruzko aginduak ezartzea, proiektu eta eraikuntza irizpideak ezartzeko eta bateratzeko, eraikitako horren kalitatea bermatzeko, eta, homogeneotasunaren eta normalizazioaren bidetik, zerbitzua optimizatzea ahalbidetzeko; hartara, sustatzaileen, proiektugileen, eraikitzaileen, obra zuzendarien eta administrazioen lana erraztuko da.

Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL (SAV-AIZ) sozietatearen bidez Mankomunitatearen jabetzapean geldituko dira Izarbeibarko Mankomunitateak zerbitzua ematen duen udal-mugarteetan eraikitako sare guztiak (Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren 3.22 artikulua), eta bete beharko dituzte erregelamenduzko testu honetan jasotako betebehar guztiak. Era berean, IM/SAV-AIZek egiten dituen sareek baldintza berak bete beharko dituzte.

IM/SAV-AIZek izanen du ordenantza honetako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ardura.

Ordenantzaren egitura

Ordenantza honela dago garatuta: oinarrizko artikuluen multzo bat, eta landutako zenbait alderdi garatzen dituzten eranskin batzuk.

Eranskinak bi multzotan emanak daude.

Lehenbizikoan, ordenantzaren aginduzko alderdiak garatzen dituzten eranskinak daude. Erabili beharreko materialak eta eraikuntza-antolaerak deskribatzen dira, harguneen dimentsionatzea, presio proben prozedurak, kontagailuen zehaztapen teknikoak, eremu landatuen eta hoditerien artean gorde beharreko distantzia, substantzia toxikoekin egiten diren jarduketetan erabili beharreko gailuak eta erabilitako araudiaren zerrenda.

Bigarren multzoak, berriz, argibide izaera du, eta bertan sartu dira proiektugileentzat eta eraikitzaileentzat erabilgarriak izan daitezkeen alderdiak. Zehazki, hartzen ditu suteetarako barne sareetarako gomendioak, kontagailuen baterietako ebakitze balbulen ezaugarriak eta kale baten eta haren zerbitzuen ereduzko ebakidura bat.

LEHENBIZIKO ZATIA. ARTIKULUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Ordenantza honen helburua da hauek ezartzea, aplikazio eremuan:

a) Edateko urez hornitzeko sareen ezaugarriak eta antolaera.

b) Sareen kalkulu oinarriak eta diseinu irizpideak, oinarrizkoak eta sinplifikatuak.

c) Sareak osatzen dituzten eta Mankomunitateak onartzen dituen materialak.

d) Fabrika obren ohiko eraikuntza xehetasunak eta elementu desberdinen antolamendua haietan.

e) Hornidura sareetarako hargune mota desberdinak gauzatzea.

f) Muntaketari buruzko jarraibideak eta egin beharreko probak.

Horren bidez lortu nahi dira ezaugarri homogeneoak dituzten azpiegiturak, baldintza funtzionalei eta balio-bizitza osoan ustiatzeko baldintzei dagokienez.

Ordenantza honen aplikazio eremuan honako hauek sartzen dira:

a) Tokiko edo eskualdeko eta urbanizatzeko edo antzekoetako sareen proiektu eta obra guztiak, hornidura sareak barne hartzen dituztenak, biztanleria entitateen esparruaren barnean gauzatu behar direnak –bai Izarbeibarko Mankomunitatearen barnean integratuta dauden entitateak, bai eta integratzeko fasean daudenak eta IM/SAV-AIZen bidez zerbitzua benetan hartuko dutenak ere–.

b) IM/SAV-AIZek egindako hornidura sareen proiektuak eta obrak.

c) Dauden sareen gaineko jarduketak.

d) Edozein motatako jarduketak, baldin eta jarduketa horiek gauzatu bitartean edo haien ondoko balio-bizitzan IZren hornidura sareak edo haren zortasunak ukitzen badituzte.

Izarbeibarko Mankomunitatearen eskumenak dira, eta, horrenbestez, hemen xedatutakoaren araberakoak izan beharko dute, jabari publikoko eremuan kokatuta dauden hornidura sareetako elementu guztiak.

Berariaz eta sakontasun handiagoarekin, hornidura sareei dagokiena garatzen du ordenantzak, eta haien barnean hiri ezaugarriak dituzten inguruetan garatutakoak. Ez ditu barne hartzen beste instalazio batzuk, hala nola ponpatzeak edo biltegiak. Proiektatutako sarea hirikoa ez den esparru batean garatzen denean, aldi baterako bada ere, proiektuak aintzat hartu beharko du alderdi hori egintza horri dagozkion xedapenen sarreran. Kasu batzuetan ordenantzak adierazten ditu alderdi horri dagozkion gutxieneko xedapenak.

2. artikulua. Interpretazioa.

IM/SAV-AIZi dagokio ordenantza honen interpretazioa. Kasu berezietan eta berariazko baldintzak aintzat hartuta, ordenantza honetan bildutakoetatik desberdinak diren ezaugarriak dituzten instalazioak baimendu edo diseinatu ahal izanen dira. Era berean, IM/SAV-AIZek eska dezake, arrazoiak emanda, baldintza gehigarri batzuk bete daitezela, ordenantza honetan kontuan hartutako sareak diseinatzea eta hartzea onesteko.

3. artikulua. Proiektuak egitea.

Proiektugilearen egitekoa da diseinatutako hornidura sarearen diseinu eta kalkuluaren garapen osoa, ordenantzaren irizpideen eta ezagutza egoeraren arabera, eta proiektugilearen erantzukizuna da diseinu irizpideen, sarrera datuen, kalkuluaren eta sarearen dimentsionatzearen egokitasun teknikoa.

4. artikulua. IM/SAV-AIZek onartutako materialak.

Materialekin probak eta saiakerak egin eta fabrikazio eta hornidura prozesua onartu ondoren, IM/SAV-AIZek ezarriko du material horietako zein onartzen diren, bere eskumen eremuan egin beharreko hornidura sareetan ezartzeko, bai haien sustatzailea Mankomunitatea bera den obretan, bai eta beste sustatzaile publiko edo pribatu batzuk gauzatu behar dituztenetan ere, eta IM/SAV-AIZek ustiatuko dituenetan.

Xede horretarako, IM/SAV-AIZek une bakoitzean ordenantza honetako kalitate betebeharrak betetzen dituzten material komertzialen zerrenda ezarri eta mantenduko du. Produktu berri baten egokitasuna egiaztatzeko, ezarritakoetatik desberdinak diren materialak edo eraikuntza-antolaerak erabiltzen dituzten proiektuak eta obrak egin ditzake IM/SAV-AIZek.

II. KAPITULUA

Sareen sailkapena eta irizpide orokorrak

5. artikulua. Hornidura sareen eta hoditerien sailkapena.

Sarearen topologia aintzat hartuta, eta, horrenbestez, ur emariak har dezakeen noranzkoa, sareak honela sailka daitezke:

a) Erretikulatuak: sare edo erretikula egitura duten sareak dira, eta haietan ura edozein noranzkotan ibil daiteke.

b) Adarkatuak: zuhaitz itxurako egitura duten sareak dira, eta haietan ura noranzko bakar batean ibil daiteke.

6. artikulua. Sare motari dagozkion baldintzak.

Presioa hobeki banatzea lortzeko, zerbitzua bermatzeko eta uraren kalitatean arazoak egon daitezkeen sare muturrak saihesteko, banaketa hodiak erretikulatuak izanen dira.

7. artikulua. Koordinazioa beste zerbitzuekin eta hiri elementuekin.

Urbanizazio proiektuen azpiegiturak osatzen dituzten zerbitzu sareak koordinatu behar dira, ordenaturik kokatuta gelditzeko moduan, bai oinplanoan bai altxaeran, eta bien artean tarte aski izan beharko da ustiapen, mantentze eta berritze lanak egiteko.

Kasu bakoitzean zerbitzu desberdinen kokapena zehaztu beharko da. Hartara, saihestuko dira kanalizazio desberdinen gurutzaduretan izan daitezkeen arazoak.

Horrenbestez, urbanizatzeko proiektuak eta hiri altzariak kokatzeko ondorengo jarduketek aintzat hartu beharko dute errepideen zeharkako sekzioa, kontuan hartuta aurreikusten diren elementu guztiak, bai sareei dagokienez, bai eta hiri errepideetako beste elementu batzuei dagokienez ere, finkoak edo aldi baterakoak izan.

Era berean, arboladiak diseinatzeak eta landatzeak hornidurako hoditeriarako distantziak gordeko ditu, eta distantzia horiek mantentzerako, konpontzerako edo ordezkatzerako zanga egin ahal izateko bidea ematen dutenen baliokideak izanen dira, arbolek helduaroan edukiko dituzten ezaugarriak kontuan hartuta, eta arboladien eta zangen arteko tarteari dagokion eranskinean bilduta dauden irizpideen arabera.

8. artikulua. Lehendik dauden sareekiko loturak.

Proiektu bakoitzaren xede izanen dira hauek: diseinatutako sareak aurretik dauden sareetara gehitzeko beharrezkoak diren hoditeria eta instalazio guztiak.

Lizentziaren eskariaren edo proiektua onartzearen aurreko nahitaezko txostenean, IM/SAV-AIZek zehaztuko ditu kasuan-kasuan sare berrien eta diseinatutako sareak hartu behar dituzten aurretiazko hoditerien arteko lotuneak. Orobat, proiektuan eta jarduketa eremuko hirigintzaren garapenean aurreikusitako beharren arabera, eta sare orokorraren ezaugarrien arabera, IM/SAV-AIZek luze-zabalei buruzko irizpideak eta hornidurako baldintzak ezarriko ditu, dagokion baimena emanez.

Ura berritzeko irizpidea kontuan hartuta, IM/SAV-AIZek agindu ahal izanen ditu dagokion proiektuan proiektatutakoen gehigarri diren loturak, dauden edo gerta litezkeen sare amaierak kentzeko.

Lotuneak IM/SAV-AIZaren esku-hartzearekin gauzatu beharko dira beti eta kostua sustatzaileak ordaindu beharko du. Espresuki debekatuta du loturak egitea, balbulak manipulatzea edo edozein motatako esku-hartze egitea martxan dauden hornidura sareetan IM/SAV-AIZetik kanpoko edozeinek.

9. artikulua. IMko sareei kalte egitea.

Urbanizazio, bide, eraikin eta abarren proiektuetan, dauden hornidura sareetako hoditeriek, harguneek eta elementuek kalterik izaten badute, sustatzaileak izanen du zerbitzu horiek ordezkatzeko, desbideratzeko, berrezartzeko edo baliogabetzeko ardura, eta sarrera librea duten gune publikoetan ezarri beharko ditu. Lan horiek guztiak sustatzaileak berak ordaindu beharko ditu.

Deskribatu diren baldintzetan sareari kalte egin diezaiokeen edozein obra mota gauzatu baino lehen IM/SAV-AIZen onespena eduki beharko da. Era berean, sarean egin beharreko jarduketen eta haien epeen gaineko informazioa emateko, sustatzaileak eta/edo eraikitzaileak proposatutako informazio eta komunikazio protokoloa onartu beharko du IM/SAV-AIZek. Horrez gain, aurretik eta beharrezkoa den denborarekin, bere obra planaren aldaketak jakinaraziko ditu.

Zerbitzu horiek –jatorrizkoak halakoak ziren edo ez kontuan hartu gabe– ordenantza honetan ezartzen diren irizpideen eta materialen arabera berrezarriko dira, eta beti bermatuko dira berrezarritako zerbitzuaren funtzionaltasuna eta instalatutako hargune eta hodi berrien funtzionamendu baldintza egokiak.

Bidezkoa bada sareetako hodiak, harguneak eta elementuak baliogabetzea, haien sorburuan egin beharko da, nahiz eta sorburu hori obren eremuaren kanpoan izan.

Obrak egin bitartean, zerbitzua mantendu beharko da, dagozkion ingurumen, osasun eta zerbitzu bermeak beteta.

III. KAPITULUA

Sarearen diseinua

10. artikulua. Sarearen diseinua.

Hornidura sareen diseinuak modu integralean edo osoan hartu behar ditu kontuan hurrengo artikuluetan azalduko diren baldintzak, eta hartutako irtenbidean bat egin behar dute, bai ibilbidearen eskakizunek, bai eta kalkulu funtzionaletatik eta ahalmenekoetatik eratorri baldintzek ere.

Delako sare motak berezkoak dituen ezaugarriak aintzat hartu beharko dira: hiriko sarea den edo ez. Hirigintzako sailkapena gorabehera, hirikoa ez den inguruneko ezaugarriak dituzten tarteetan, aldi baterakoak izan arren, hoditeria mota horrek berezkoak dituen parametroak hartu beharko dira. Berariaz gogoraraziko dira mugak, gutxieneko maldei dagokienez (airea ateratzeko) eta bentosen presentziari dagokionez.

Era berean, dagoen sareko adar guztiak osatu beharko dira, bakar bat ere ez gelditzeko sarearen bukaeran, baizik eta dagokien poligonoko edo unitateko proiektatutako sareari lotuta geldituko dira, sareak eta zirkuituak itxiaz.

11. artikulua. Sareen kokapena.

Hornidura sareak sarbide libreko bide publikoen galtzadaren azpian jarri beharko dira, hodiaren luzetarako ardatzaren alde banatan 2 metroko gutxieneko zabalerarekin, eta ibilgailu astunak edozein eguralditan ibiltzeko egokiak izanen dira.

Irizpide funtzionalak kontuan hartuta, IM/SAV-AIZek espaloi azpian hornidura sareak jartzeko baimena eman edo eska dezake.

Salbuespen gisa, eta IM/-SAV-AIZek aldez aurretik berariazko eta idatzizko baimena emanez gero, hornidura sareak legez erabil daitezkeen jabari publikoko lurretan jar daitezke, beti irisgarriak badira.

Debekatuta dago ur hornidurako sareak kokatzea:

–Mantentze-lanak egiteko makinak sartzea zailtzen duen edozein oztopotatik 2 metro baino gutxiagora (eraikinak, hormak, harri-lubetak, hesiak, etab.).

–Espaloi estali edo arkupedunen azpian, behar-beharrezkoak diren tarteetan izan ezik, eta hondeaketa makinekin jarduteko behar besteko galiboarekin.

12. artikulua. Oinplanoko trazadura.

Hiri eremuan, sareak eta hargune adarrak bideen trazadurari jarraituz diseinatuko dira, lerrokadurak mantenduz eta, ahal den neurrian, zuzentasuna eta ortogonaltasuna mantenduz, ahalik eta diseinu xumeena eginez eta luzerak minimizatuz, batez ere gurutzaguneetakoak.

13. artikulua. Beste zerbitzu batzuekiko bereizketa.

Hornidura sareetako hodien eta gainerako lurpeko zerbitzuen arteko tartea, gutxienez, kanpoko sortzaileen artean neurtuko da:

–0,50 m luzetarako proiekzio horizontalean.

–0,25 m plano bertikaleko gurutzagunean.

Nolanahi ere, beste zerbitzu batzuen hoditeriek bereizketa nahikoa izan beharko dute, erregistratzeko eta maniobratzeko kutxatilak kokatzeko, bai eta mantentze-lanak eta are berritze-lanak interferentzia gaindiezinik gabe egin ahal izateko ere. Beste zerbitzu bateko hodiek ez dezakete hornidura kutxatila batean eragin.

14. artikulua. Trazadura altxaeran.

Hiriguneetan garatutako sareetan ez da beharrezkoa hoditeriaren sestrari buruzko baldintza berariazkoak betetzea, eta, beraz, sakonera konstanteari eutsi beharko zaio. Landaguneetan, edo berez hiri garapena osatu gabe dagoenetan, eta airea ateratzeko arrazoiengatik, hodia egin beharko da milako bosteko gutxieneko maldarekin (milako bi, ura noranzko bakar batean ibil badaiteke eta hori goranzkoa bada, hau da, airea ateratzeko aldera).

15. artikulua. Gutxieneko sakonera.

Gutxieneko sakonera, goiko sortzailearen eta zoladuraren gailurraren artean neurtua, hodiaren diametroaren eta 80 edo 100 zentimetroren arteko handiena izanen da, kontuan hartuta oinezkoentzako eremuak diren edo trafikoa duten, hurrenez hurren. Baldintza hori unean-unean bete ezin bada, babes elementu egokiak jarri beharko dira, hodiari kargarik eta bibraziorik ez eragiteko.

Obra egiten den unean hiri ezaugarririk ez duten zonetan, edo horien sestra aldatu behar denean, gutxieneko sakonera horiek handitu egin beharko dira, kontuan hartuta lursailak azkenean izanen duen antolaera eta gainazaleko jarduerak gidatzean izan ditzakeen eraginak.

16. artikulua. Gehieneko sakonera.

Hornidura sareen hoditeriaren beheko sortzaileari dagokion gehieneko sakonera ez da 2 m-tik gorakoa izanen hirigunean, ezta 3 m-tik gorakoa ere hiritik kanpoko eremuan.

IM/SAV-AIZek ahalmena du sareen instalazioak onesteko sakonera handiagoan, proiektu edo obra jakin baten testuinguruan edo mantentze-baldintza batzuen arabera, irtenbidea teknikoki aproposa dela uste badu.

IV. KAPITULUA

Eraikuntza-antolaerak eta erabili beharreko materialak

17. artikulua. Hodien diametroa.

Barne diametroa, gutxienez, 80 mm-koa izanen da hornidurako hodietan, eta 25 mm-koa hargune adarretan.

Hemendik aurrera, ordenantza honetan hodiei beren diametro nominalaren arabera deituko zaie, material bakoitzak berezkoak dituen zehaztapenekin (burdinurtuetan nabarmen dagokio barne diametroari, eta material plastikoetan, kanpokoari).

18. artikulua. Hodietan erabili beharreko materialak.

HODIEN MATERIALAK

APLIKAZIO EREMUA

Burdinurtu nodularra K9 klasearen baliokidea den gutxieneko lodierarekin, UNE EN 545:2007 eta antzekoen arabera

DN 80 mm-DN 500 mm

Dentsitate txikiko edo handiko polietilenoa PN10 atm

PE 40 /PE80 / PE100 SDR 9/11rekin, hurrenez hurren UNE EN 12201-2

DN 32 mm-DN 63 mm

19. artikulua. Burdinurtuko hodien estaldurak.

Oro har, burdinurtu nodularreko hodien barne estaldura zementuzko morteroz eginen da.

Kanpoko estaldura, berriz, izan daiteke zink-aluminiozkoa eta epoxi margokoa edo ur-oinarriko margo akrilikokoa, edo zinkeztatua eta margo bituminosokoa, polietilenozko mahuka jarrita duela.

20. artikulua. Balbulak.

80 mm-tik beherako diametroetarako, burdinurtuzkoak, brontzezkoak edo letoizkoak izanen dira, aplikazio eremuaren arabera.

80 mm-ko diametroen edo hortik gorakoen kasuan, burdinurtu nodularrekoak izanen dira.

21. artikulua. Pieza bereziak eta osagarriak.

Burdinurtuzko hoditerietarako osagarriak burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta juntura bridatua edo mekanikoa jarriko zaie.

Polietilenozko hoditerietarako osagarriak letoizkoak edo polipropilenozkoak izanen dira, PN 16 presiokoak, eta presio, estankotasun eta erauzte saioak bete beharko dituzte, laguntzeko piezarik behar izan gabe (linerrak edo antzekoak). Hodietarako loturetan zorroa azetalezkoa izanen da.

Pieza plastikoetan, lotura hariztatuak dituztenetan, haria letoizkoa izanen da.

22. artikulua. Torlojuak eta buloiak.

Torloju eta buloi guztiak, salbu aireztatzea dutenak eta ikuskatzeko ganberetan daudenak, zinta koipetsu baten bidez babestuko dira.

Bridetan erabili beharreko torlojuak karbono-altzairuzkoak izan daitezke, bikromatozko tratamendua dutenak, edo altzairu herdoilgaitzezkoak. Estutze-momentua eta ordena fabrikatzaileak agindutakoa izanen da.

Piezaren fabrikatzaileak emanen ditu juntura mekanikoa duten piezen buloiak.

23. artikulua. Elastomero maskorra.

Polietilenozko hargune hodi guztien gainean jarriko da. Elastomero aparrezkoa izanen da, kautxuz edo polietilenoz egina; 9 mm-ko lodiera izanen du, eta barne diametroa hodiaren kanpoaldearen berdin-berdina izanen da.

V. KAPITULUA

Kalkulurako oinarriak

24. artikulua. Kalkulu formula.

Nahiz eta oso hedatuta dagoen Manning formula erabiltzea kalkuluan, ez da aplikagarria presioko hoditerietan.

Karga galera jarraituak kalkulatzeko, gomendatzen da Darcy-Weisbach formula erabiltzea.

Marruskadura faktorea kalkulatzeko, Colebrook-White formula erabiliko da, eta aplikazio eremu horren barneko formula esplizituen bidez hurbildu daiteke (adibidez, PSAK Swamee eta Jainena).

Hodiaren materiala gorabehera, 0,3 mm-ko zimurtasun balioa hartuko da kontuan.

Karga galera bereziak hurbildu daitezke, %10eko luzera baliokidea edo handiagoa erabilita. Hoditeriaren presioaren kalkulu zehatza instalazioaren funtzionamendurako erabakigarria den kasuetan, funtsean ponpatzeetako xurgatzeak, karga galera bereziak sinplifikaziorik gabe kalkulatu beharko dira.

25. artikulua. Kalkulurako hipotesiak.

Presioen eta ur emarien kalkuluarekin lotuta, kalkulurako hiru hipotesi aztertuko dira:

1. Zero ur emaria:

–Hipotesi honetan ez dago inolako kontsumorik ur horniduaren sarean.

–Gehieneko presio estatikoa: ez du gaindituko 0,8 MPa balioa eta gomendagarria da 0,6 MPa ez gainditzea.

–Gutxieneko presio estatikoa: kontrako justifikaziorik ez bada, ez da 0,15 MPa baino gutxiago izanen etxe bateko goieneko solairuan.

2. Hipotesi arrunta:

–Kontsumoko puntako ur emaria hartuko da kontuan. Horri gehituko zaizkio istanteko ur emariak, sareko puntu desegokienetan dauden ur-harguneen erabileratik datozenak.

BIZTANLEAK

(Izatezkoa muga urtea)

ALDIBEREAN DIHARDUTEN UR-HARGUNEEN KOPURUA

UR EMARIA

UR-HARGUNEKO

(litroak segundoan)

500 biztanle baino gutxiago

1

2 litro segundoan

500 biztanletik 5.000ra bitarte

3

3 litro segundoan

–Bermatu beharko da funtzionamenduan ari diren ur-harguneetako presioa ez dela izanen 0,2 MPa baino txikiagoa, salbuespenezko kasuetan izan ezik, biltegiko kota kontuan hartuta, behar bezala justifikatuta.

3. Suteen ondoriozko eskariaren hipotesia:

–Kontuan hartuko da batez besteko kontsumo emaria gehi suteen aurkako emaria, sareko puntu desegokienetan dauden sute-ahoetan:

HERRIA

(Izatezkoa muga urtea)

ALDIBEREAN DIHARDUTEN SUTE-AHOEN KOPURUA

UR EMARIA

SUTE-AHOKO

(litroak segundoan)

500 biztanle baino gutxiago

1

8,33 litro segundoan

500 biztanletik 5.000ra bitarte

2

16,66 litro segundoan

–Bermatu beharko da funtzionamenduan ari diren sute-ahoetako presioa ez dela izanen 0,1 MPa baino txikiagoa.

26. artikulua. Erresistentzia kalkulua.

Dagokion kalkuluaren bidez, proiektugileak ziurtatu beharko du diseinatutako hodiaren erresistentzia ahalmena prozesua martxan jartzen denean eta diseinatutako hoditeriak izanen duen balio-bizitzan. Eskuarki 600 mm-rainoko diametroen kasuan eta ordenantza honetan ezarritako sakonera mailarekin, aski izanen da K9 klaseari dagozkion lodierak erabiltzea.

Diametro handiagoen kasuan, kalkuluak justifikatu beharko du aukeratutako lodiera eta berariaz hartu beharko da kontuan hoditeriaren erresistentzia ahalmena trinkotze lanetan, azaleko estalki edo geruzekin, eta barne presiorik gabe hodian.

VI. KAPITULUA

Hornidura sareetako elementuak

1. ATALA

Sare komuneko elementuak

27. artikulua. Ebakitze balbulak.

Erabiliko dira bai sareko tarteak eta sektoreak ebakitzeko, eta bai sareko elementuak isolatzeko ere, haien garrantziarengatik beharrezkoa bada.

Aplikazio eremua honako hau da:

a) Burdinurtu nodularreko hoditeriak:

Diametroa ≥ 200 mm: tximeleta balbula.

Diametroa < 200 mm: uhate balbula.

Uhate balbulen barnean, eredu luzea erabiliko da soil-soilik aldeetan harguneak antolatzeko, eta eredu laburra gainerako kasuetan. IM/SAV-AIZen baimenik ez bada, aldeetako harguneak ez daitezke erabil kontsumoko elementuak jartzeko. Hartara, aldeetako harguneak sareak kontrolatzeko, ustiatzeko eta mantentzeko instalazioetara baizik ez dira erabiliko.

b) Polietilenozko hoditeriak.

Burdinurtu nodularreko uhate balbula edo esfera balbula, letoizkoa edo brontzezkoa, erabilera baldintzen arabera.

28. artikulua. Balbula automatikoak.

28.1. artikulua. Balbula automatikoen erabilera aurreikusiak.

Ordenantza honen ondorioetarako, balbula horiek erabiliko dira presioa murrizteko, presioari eusteko edo bietarako. Ez da aurreikusi sarean balbula automatikoak erabiltzea beste ezaugarri batzuekin, eta erabiltzeak horren premiaren beste justifikazio bat eskatuko luke.

28.2. artikulua. Baldintza orokorrak.

Balbula automatikoen luze-zabalak eta instalazioa fabrikatzaileak adierazitako zehaztapenekin eta erabilera mailarekin bat egin beharko da, eta IM/SAV-AIZek onetsi beharko du.

Balbula automatiko bakoitzaren urari goiti iragazki bat jarri beharko da, hondakinak ez daitezen sisteman pilatu eta hondakin horiek ez dezaten sistemaren funtzionamendu egokia eragotz. Iragazkiaren aurrean, berriz, ebakitze balbula bat jarri beharko da, iragazkia isolatzeko mantentze- lanak egin behar direnerako.

Sistemak by-pass bat eduki beharko du, kontrol kontagailu batekin, gutxieneko ur emarien araberako diametrokoa, eta dagokion balbula sortaduna, beharrezkoa izanez gero, saretik isolatzeko.

28.3. artikulua. Presio erreduktoreen berariazko baldintzak.

IM/SAV-AIZek emanen ditu tara-presioaren balioak.

Horien instalazioa bat badator sektoreko konexio nagusiarekin, zirkuitu bikoitz erredundantean instalatuko dira, beharrezkoak diren mantentze- eta ustiatze-lanak errazteko. Ur emariaren aldaketek hala justifikatzen badute, aurreko balbuletako bat ordezka daiteke diametro txikiagoko bat jarrita.

Instalazioa sektoreko bigarren mailako konexio bati badagokio, berriz, balbula erreduktore bakarra jar daiteke, eta era berean eutsi beharko zaio by-passari.

By-passak, modu berean, presio erreduktore bat edukiko du, gutxieneko ur emarien kontrolarekin bat.

Balbula erreduktorearen urari goitiko presioak 0,8 MPa gainditzen duen sareetan, edo urari beheitiko instalazioak urari goitikoari eutsi ezin dionetan, sistemaren urari beheiti egonkortze balbula bat jarri beharko da.

29. artikulua. Sareko hustubideak.

Sarea zatitu daitekeen sektore guztiek urez husteko puntu bat eduki beharko dute punturik baxuenean, eta kokatu beharko da urez husteko sektorea guztiz husten dela bermatzeko moduan.

Adar moduan diseinatuko dira, eta gutxieneko diametroa 50 mm-koa izanen da. Hustubide horien isurtze puntua erregistragarria izanen da, eta ezin izanen zaizkie zuzenean lotu beste hoditeria batzuei.

Euri uretarako saneamendu sareko erregistro putzu bati lotuko zaizkio edo, halakorik ez badago, ibilgu naturalei. Salbuespen gisa, ur beltzetarako sareko putzu bati lot dakizkioke, baina isuriko dira kalatu gailena baino goragoko kota batean, eta bermatu beharko da edozein kasutan ezinezkoa dela itzultzea, eta sifoi bat egin beharko da, sareko lurrunek hustubide balbulan eraginik ez dutela bermatzeko.

30. artikulua. Sarean seinaleak jartzea.

Hornidurako hoditeria guztietan, baita harguneetan ere, seinale moduan xingola normalizatu bat jarri beharko da, polietilenozkoa, urdina, 25 cm zabal dena, “EDATEKO URA” inskripzioa daramana. Hodiaren goiko sortzailearen gainetik, 40 cm-ra jarriko da, dagokion betetze estaldura trinkotu eta gero.

31. artikulua. Sute-ahoak.

Suteak itzaltzeko zerbitzuek baizik ez dituzte erabiliko.

Koadrikula baten arabera kokatuko dira sute-ahoak sarean, eta elkarren ondoan dauden sute-ahoen artean gehienez ere 200 m-ko distantzia utziko da espazio publikoetan. Sute-ahoak suhiltzaileen kamioiak aise heltzeko lekuan jarri beharko dira, ibilgailuak ibiltzeko eta aparkatzeko eremuetatik kanpo.

Oro har, aireko sute-ahoak jarriko dira. Sarerako hargunea 100 mm-ko hodi batekin eginen da. Aurretik mozketa orokorreko balbula bat izanen du, hornidura saretik independizatu ahal izateko; horrela, sute-ahoan konponketa- edo mantentze-lanak egin ahal izanen dira, zerbitzua eten beharrik gabe. “Storz” motako suhiltzaileen 100 mm-ko irteera izanen dute, eta bi irteera “Barcelona” motako errakoredunak, aluminiozkoak, eta 70 mm-ko diametrokoak, errakoreak babesteko fanal batek babestuta.

IM/SAV-AIZek berariaz baimendutako kasuetan bakarrik jar daitezke lurpeko sute-ahoak (kale edo espaloi estuak, ibilgailuen trafikoa edo pertsonen zirkulazioa oztopa dezaketen lekuak, etab.). Lurpeko sute-ahoek 100 mm-ko sareko lotura hargunea izanen dute, itxitura elastikoa duen balbula batekin. 50 mm-ko bi adar beharko ditu, eta bakoitzak burdinurtu nodularreko uhate balbulak, eta irteerak aluminiozko “Barcelona” errakoreduna izan behar du, 70 mm-ko diametrokoa.

Lurpeko sute-ahoak gutxienez 60 x 60 cm-ko hormigoi armatuzko erregistro kutxatiletan sartu behar dira (barneko neurriak), eta estalkiak burdinurtu nodularrekoa izan behar du, D 400 motakoa. “SUTEAK” jarriko du bertan. Sute-ahoen goiko aldea, goiko sestratik 30 cm-ra, gehienez, egoteko moduan jarriko da.

32. artikulua. Ur-harguneak.

Banaketa sarean instalaturiko aho horiek kaleak garbitzeko baino ez dira erabiliko, eta horretarako, behar diren gutxienekoak baino ez dira diseinatuko. Horiek erabiltzeko IM/SAV-AIZen berariazko baimena beharko da.

Ezin izanen dira jarri 200 mm-tik gorako diametroa duten hodien gainean. Harguneen diametroa 40 mm-koa izanen da, eta hodiak TE erako piezen bidez adarkatu beharko dira.

Berariaz debekatuta dago berdeguneak ureztatzeko erabiltzea.

33. artikulua. Bentosak eta purgagailuak.

Hiri ingurunean ahalik eta gutxienak proiektatuko dira (beharrezkoak direnak betiere), sarean airea sartzea, ateratzea eta purgatzea ziurtatzeko, eta aintzat hartuta dagokion tartean dauden gainerako elementuak.

Bentosen dimentsionatzea diseinatutako hoditeriaren ezaugarrien, sarearen egoeraren eta aukeratzen den bentosa motaren arabera ezarri behar da. Hartarako, hipotesi hauek hartuko dira aintzat:

a) Airea onartzea: dimentsionatzeko, diseinuko ur emaritzat joko da erabateko hausturaren ondoriozko huste bati dagokionaren erdia.

b) Airea egoztea hoditeriak betetzean: ebakuatu beharreko ur emaria kalkulatuko da betetzeko abiadura handienarekin bat, horretarako aurreikusitako diametroen eta presioen arabera.

c) Purgatzeko zuloa: sarearen lan presioaren arabera dimentsionatuko da.

Zenbait neurri dituen erregistroko kutxatila batean jarriko dira, erabiltzen den motaren arabera. Kutxatilaren estalkiak zuloak izanen ditu, airea sartzeko edo irteteko. Kutxatilek hustubide bat eduki beharko dute, zangetako betegarri granularrari lotua.

Presio atmosferikoan airea onartzeko eta ateratzeko funtzioak ez badira beharrezkoak, purgagailuak jar daitezke.

TE erako adarkadura bertikaletan instalatuko dira, eta ebakitze balbula independentea jarri beharko da adarkadura bertikalaren eta bentosaren edo purgagailuaren artean. DN 200 diametroko edo txikiagoko hoditerien gainean instalatutako bentosen kasuan, eta isolatze balbula berekin daramaten bentosa modeloen kasuan, balbula independentea jarri gabe utz daiteke.

34. artikulua. Kutxatilak eta erregistroak.

Sareko elementuak hormigoi armatuzko erregistro kutxatiletan jarriko dira. Estankoak izanen dira, maila freatikoaren azpian badaude, eta hustubide bat izanen dute zangaren betegarri granularrera, zangaren sestrak husteko aukera ematen badu. Betegarri granularrak jarraipena izan beharko du kutxatilen inguruan eta hustubide naturaletaraino, ura atxikitzeko tokia ez izateko.

Gutxienez 60 x 60 cm-ko barne tamaina izan beharko dute, eta, betiere, tamaina hori nahikoa izanen da haien gainean dauden elementuak desmuntatzea eta kentzea errazteko. Landa ingurunean dauden kutxatilak, gutxienez, 30 cm gailenduko dira lursailean, goiko lauzak 15 cm-ko hegala izanen du, tantakinarekin, eta ertz guztiak alakatu beharko dira listoi triangeluarrak jarrita.

35. artikulua. Sarbideak.

100 cm-ko sakonera baino handiagoa duten hornidura kutxatilek pateak edukiko dituzte. Normalizatuak izan beharko dute eta erabat lerrokatuta egon beharko dute. Haien arteko tartea erregularra izanen da, gehienez ere 30 cm-koa. Goiko patea taparen gailur kotatik 50 cm-ra egonen da. Landa ingurunean dauden kutxatilek laguntza pate bat izanen dute goiko lauzaren gainean.

36. artikulua. Erregistro tapak.

Kutxatiletako tapak burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta UNE EN 124 Arauan ezarritakoa beteko dute. Erresistentzia ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak jasan beharreko karga moten araberakoak izanen dira. Hornidura sareetako kutxatilen gainean kokatu beharreko tapak izanen dira:

a) 60 × 60 cm-tik beherako erregistroetarako: tapa karratuak, 400 × 400 mm-koak, gutxienez C-250 motakoak ibilgailuen zirkulazio-eremuetan, eta gutxienez B-125 motakoak oinezkoentzako guneetan edo espaloietan.

b) 60 × 60 cm edo gehiagoko kutxatiletarako: tapa zirkularrak, 600 mm-ko diametrokoak D-400 motakoak, eta “HORNIDURA” hitza, edo sute-ahoen kasuan “SUTEAK” eduki beharko dute jarrita. Pieza handiak ateratzeko tapa handiagoak behar dituzten kutxatilen kasuan, IM/SAV-AIZek adieraziko du erabili beharreko modelo eta tamainak.

Euskarri egokia emateko, horiek instalatzeko eta kokatzeko laukiak azpian egonen den elementuaren neurriak eta forma eduki beharko ditu, zirkularra edo karratua.

37. artikulua. Ainguraketak eta kontrarrestoak.

Bultzada hidrostatikoen mende dauden elementuetan, dagozkien ainguraketak eta kontrarrestoak proiektatuko dira. Hoditeriaren proba presioak (STP) eragindako bultzadetarako diseinatuko dira, ordenantza honetan horretarako idatzitako definizioaren arabera.

Presio proba egiten den ohiko baldintzak aintzat hartuta –elementu konplexuenak estali gabe–, kalkuluak kontuan hartu beharko du hori lursailaren laguntzari dagokionez.

Dagokion kalkuluarekin eta justifikazioarekin, utz daitezke kontrarrestoak jarri gabe, baldin eta dagozkien ainguraketa luzeretan juntura morroilodunak jartzen badira.

2. ATALA

Harguneak

38. artikulua. Definizioa eta elementuak.

Ordenantza honen ondorioetarako, hargunetzat joko dira saretik kontsumo puntu pribatiboetaraino doazen hoditeriak eta elementuak, eta, betiere, jabari publikoko eremuaren mugaraino doazenak.

Horiei dagokienez, elementu hauek definitu behar dira:

a) Adarkadura: sare komuneko hoditeria eta harguneen hoditeria lotzeko elementuak.

b) Hargunearen hoditeria: sare komunaren eta jabari publikoko eremuaren mugaren arteko hodiak.

c) Ebakitze balbula: kontsumoko puntua saretik bereiztera bideratuta dago. Neurtzeko elementuari (kontagailua) lotuta joan daiteke edo ez.

Aurrekoen gehigarri moduan beharrezkoa balitz elementuak instalatzea zerbitzua ematen den finken erabilerei dagozkien araudiek hala erabakitzen dutelako, dagokien finkaren barnean kokatuko dira eta ez dira IM/SAV-AIZen ardura izanen.

39. artikulua. Dimentsionatzea.

Harguneen dimentsionatzeak ordenantza honetan ezarritako gutxieneko irizpideak beteko ditu eta, aplikatzekoa denean, Eraikingintzaren Kode Teknikoan ezarrita daudenak hartuko ditu kontuan. Hartara, hargunearen dimentsionatzeak aintzat hartu beharko ditu instalatutako ur emaria eta dagozkien aldiberekotasun koefizienteak.

“Etxebizitzetarako harguneen dimentsionatzea” eranskinean azalduta daude mota horretako dimentsionatzerako gutxieneko irizpideak eta antolaerak.

Berdeguneak ureztatzeko, industriarako edo eranskinean aurreikusi ez den beste hornidura baterako harguneak badira, dimentsionatuko dira kontuan hartuta bai aurreikusitako kontsumoa, ur emaria eta aldiberekotasuna, bai eta sarearen baldintza hidraulikoak ere.

40. artikulua. Adarkadura elementuak.

Burdinurtuko hoditerien gaineko 63 mm-ko diametroko edo txikiagoko harguneak (2”), hargune-lepokoa erabilita eginen dira, direla konbentzionalak edo karga-hargunekoak. 63 mm-tik gorako harguneen kasuan, TE erako adarkaduraren bidez eginen da hargunea.

Ezin izanen zaizkio lotu harguneak sare komuneko ebakitze balbuletako aldeetako harguneei.

41. artikulua. Ebakitze balbulak.

Hargune guztiek ebakitze balbula izanen dute bide publikoan.

42. artikulua. Izotzaren kontrako babesa.

Hargune edo adarkadura guztietan izotzaren kontrako babesa jarri beharko da elastomero maskor baten bidez, sare nagusiko hargunetik kontagailuraino eta kontagailutik jabetzaren mugaraino.

Zati pribatuan, aire zabalean dauden tokietan baldin badago hoditeria, gutxienez 50 cm-ko sakoneran jarri beharko da, maskorrari eutsita.

43. artikulua. Hornidura berme gehigarria harguneetan.

Beren ezaugarriengatik horniduran jarraitasun berme handiagoa behar duten eraikinetan (herritarrak sartzen diren eraikinak, funtsean, ospitaleak, ikastetxeak, laguntzarako zentroak...) eta sare erretikulatua dagoen kasuetan, hargunea diseinatu beharko da abiaraztean bi balbula kokatuta lotzen zaion hoditeriaren gainean, hartara, bidea izanen baita hornidura independentea izateko haren alde batetik edo bestetik.

44. artikulua. Harpidedunaren giltza.

Bai suteetarako harguneetan, bai eta zerbitzuetarako harguneetan ere, ebakitze balbula bat jarri behar da jabetza pribatuaren barnean, “harpidedunaren giltza” izenekoa. Jabetza pribatuaren mugatik ahal bezain hurbilen jarri behar dira, sarbidea dagoen lekuan.

45. artikulua. Barneko sarearen diseinua.

Ezin izanen da karga edo presio hausturako barne biltegirik jarri gizakion kontsumorako ur-harguneetan.

Instalazio partikularretan gainpresioko ekipoak instalatzeko IM/SAV-AIZi jakinarazi beharko zaio eta dagokion baimena beharko da. Horretarako, IM/SAV-AIZek baloratuko ditu gainpresioko ekipoaren ezaugarriak, sarearen ezaugarriak eta egoera, eta sareari egin dakiokeen kaltea, eta horretan guztian oinarrituta baimenduko du edo ez erabiltzea. Gainera, baldintzatu ahal izanen du kanpoko sarea egokitzera edo beste batzuei kalte egitea mugatzen duten neurriak hartzera.

Barneko instalazioen erresistentzia ezaugarriak ezartzeko, kontuan hartuko da 1 MPako presioa hargune puntuan.

46. artikulua. Suteen kontrako sareetarako harguneak. Alderdi orokorrak.

Suteen kontrako sareetarako harguneak suteen kontrako sareen atal bat dira, eta haien neurriak izanen dira ondoko arautegiek xedatzen dituztenak: Eraikingintzaren Kode Teknikoak, Suteetatik Babesteko Instalazioen Erregelamenduak, Industriaguneetan suteen aurkako segurtasun Erregelamenduak, xedapen gehigarriek eta une bakoitzean indarrean dauden eta aplikatzekoak diren gainerako berariazko erregelamenduek. Suteen kontra urez hornitzeko sistema eta haren ezaugarri eta zehaztapenak UNE 23500 Arauan ezarritakoaren araberakoak izanen dira, gutxienez.

Teknikari proiektugilearen eta suteen kontrako sareak instalatzeko baimena duen enpresaren ardura dira suteen kontrako sarearen diseinua, dimentsionamendua eta tipologia. Izan ere, dagoen sarearen ezaugarriak kontuan hartuta egin beharko dute diseinua, eta IM/SAV-AIZ ez da baldintzatuta egonen haren ezaugarriak aldatzera interes partikular bat aintzat hartuta.

Hornidurako eta suteen aurkako zerbitzua bermatzeko, IM/SAV-AIZek beharrezko jotzen badu sare erretikulatua banatzea, agindu dezake sarea diseinatzerakoan ebakitze balbulak instalatzeko, ebakitze balbulen arteko zatien luzera mugatzeko.

47. artikulua. Suteen kontrako sareetarako harguneak. Eremu publikoko zatia.

Eremu publikoko zatietan, dauden sareen gainean, suteetarako harguneak IM/SAV-AIZek eginen ditu, bat etorriz proiektugileak zehaztutako eta erakunde eskudunak onetsitako ezaugarriekin, dimentsionatzearekin eta hargune motarekin.

Suteetarako eta zerbitzuetarako harguneetan (kanpoko kontagailuetan), baldin badagokio, zerbitzuetarako adarkadura harguneko balbulatik bertatik abia daiteke. Urak zein norabidetan zirkulatzen duen, balbulan urari goiti lotu behar da, metalezko piezak eta ebakitze balbula gehigarri bat paratuz irteeran.

Kasu guztietan, suteetarako hargunearen balbulak bi hargune libre eduki beharko ditu, by-pass eran, 1” distantziara, zerbitzuetarako adarkaduran aurreikusi eta erabili direnez gain. Hargune horiek IM/SAV-AIZek baino ezin izanen ditu erabili, ur ihesen kontrola ezartzeko aukera izateko.

Uraren presioari, emariari eta erreserbari dagokienez ezartzen diren baldintzak behar bezala bermatu behar dira.

Kasu bakoitzean, IM/SAV-AIZek sare publikoaren baldintzei buruzko egiaztagiria emanen dio proiektugileari, hark eskatzen badu:

SAREAREN BALDINTZAK

SUSTATZAILEAK BETE BEHARREKOAK UNE 23500 ARAUAREN ARABERA

Sare publikoaren diametroa

> Suteetarako hargunea

Biltegiaren edukiera

> 5 bider, eraikinetan izan litezkeela kalkulatzen diren suteen bolumena

Sarearen presioa

Beharrezkoa dena, proiektatzen den suteen aurkako sistemarekin bat

Sare mota: erretikulatua edo adarkatua

Araudiko eskemen araberako instalazioa

UNE 23500 Arauak ezartzen duen balioren bat betetzen ez bada, instalazioaren sustatzailearen ardura izanen da araua betetzea bermatzeko beharrezko sistemak ezartzea. Hori sustatzailearen kargura eginen da.

48. artikulua. Suteen kontrako sareetarako harguneak. Eremu pribatuko zatia (barnealdea).

Barneko instalazioaren multzoa ez da IM/SAV-AIZen eskumena. Nolanahi ere, gerta litezkeen itzuleren ondorioz sareko ura kutsatzeko arriskua kontrolatzeko helburuarekin, honako xedapen hauek ezartzen dira:

a) IM/SAV-AIZek ez die zerbitzurik emanen altzairu beltzarekin edo ura kutsa dezaketen beste material batzuekin egindako instalazioei. Horrenbestez, edateko urarekin kontaktuan egoteko material egokiak erabili beharko dira eraikitzeko.

b) Jabetza pribatuaren hasieran, UNE 23500 Arauaren eskemekin bat, suteetarako hargune guztiek ebakitze eta eusteko balbulak izan behar dituzte, kutsatutako urak sare publikora itzultzea eragozteko. Xedapen hauek ezartzen dira, halaber, barneko sarean karga haustura bat badago, suteetarako erreserba biltegi bat betetzeko.

3. ATALA

Kontagailuak

49. artikulua. Kontagailuak paratzeko betebeharra.

Kontsumo guztiak, baita behin-behineko edo aldi baterako instalazioetan ere, kontrolatu egin beharko dira dagokien kontagailua edo emari-neurgailua instalatuta, salbuespen hauekin:

–Suteen kontrako sareetarako hargune independenteak, erreserba biltegi gabeak, barneko instalazioa eraikinaren barnean erabat agerian dutenak. Dena dela, IM/SAV-AIZek exijitu dezake instalatzea, kontuan hartuta barneko sarearen konplexutasuna, lurpean edo iristea ezinezkoa den tokian dauden, edo aldian behingo proben protokoloa duten instalazioetan dauden.

–Kaleak garbitzeko ur-harguneak.

–Suteak itzaltzeko sute-ahoak.

Hortaz, gainerako kontsumoak dagokien kontagailuaren bidez kontrolatu beharko dira. Batzuetan, kontagailua jarriko da eraikinaren kanpoaldean (kale publikoan) eta gainerakoetan, aurkako erabakiren bat ez bada, eraikinaren barnealdean (bateriak) edo kanpotik zuzenean sartzeko moduko toki batean.

Hargune mistoei dagokienez (suteak eta zerbitzuak), sareko hargune bakarra eginen da. Horretatik desbideratuko dira suteen kontrako hargunea (kontagailuarekin edo kontagailurik gabe) eta zerbitzuetarako hargunea (kontagailu batekin edo behar besterekin).

50. artikulua. Kanpoko kontagailuen kokalekua.

Diametroen arabera (kalibreak), hauetan sartu beharko dira kanpoko kontagailuak:

a) 13, 15 eta 20 mm-ko diametroko kontagailuak. Erregistro kaxa normalizatuan, eremu publikoko zoladuran kokatuan, eta jabetza pribatuaren kanpoko itxituratik ahalik hurbilena. Barreiaturik dauden etxeetan, erregistro kaxa herrigunearen barnean eta hargunearen abiapuntutik ahalik hurbilena jarri beharko da.

Kontagailura heldu artean eremu pribatuak zeharkatzen dituzten hargune zatiak (hormak, eraikinen fatxadak eta abar) barneko instalaziotzat hartu behar dira eta, hortaz, ez da IM/SAV-AIZen eskumena izanen zati horiek kontserbatu, mantendu, konpondu eta ordezkatzea.

b) Gainerako kontagailuak eta emari-neurgailuak hormigoizko erregistro kutxatiletan, gutxienez, 60 x 60 cm-ko tamainakoetan, eta, betiere, mantentze eta ordezkatze lanak behar bezala egiteko neurriak dituztenetan.

Deskribatu diren kasu guztietan kontagailua ongi ibiltzeko beharrezko elementuak jarriko dira, ordenantza honen eraikuntza xehetasunei jarraikiz.

Neurketa-doitasunari eragiten dioten turbulentziak kentzeko, inguruan fluxua alda dezaketen elementuak daudelako (balbulak, murriztapen piezak, iragazkiak, eta abar), enpresa fabrikatzaileen gomendioei jarraitu beharko zaie, kontagailuen urari goiti eta beheiti tarte zuzenak jartzeari dagokionez. Zehaztapen horiekin bat eginez, fluxua egonkortzeko gailuak jar daitezke, dagokien tarte zuzenetako luzerak murrizteko.

51. artikulua. Kontagailuen bateriak.

Bateriako barne kontagailuak zentralizatzeko, gelaren bat egokitu behar da beheko solairuan, iristen erraza den toki batean, eraikineko eremu komun batean, ahal dela, atarian edo atariaren ondoan, kaletik zuzenean sar daitekeen toki batean. Gela horrek izan behar ditu argiztapen elektrikoa, korronte hargunea, komunikazioa telekomunikazioetako beheko gelarekin edo armairuarekin, eta saneamendura zuzenean ematen duen isurbidea.

Kontagailuaren eta pareko hormaren artean metro bateko tartea izatea bermatu behar da konpontze, ordezkatze eta irakurtze lanak egiteko.

Kontagailuaren gelen eta RITI telekomunikazioetako beheko gelaren arteko komunikazioa, gutxienez, 50 milimetroko diametroa duen PVCzko hodia instalatuta eginen da, barnean altzairuzko gidaria duena.

Edonola ere, ur hotzeko kontagailuetako bateriak hartzeko egokitzen diren gelek behar adina urrun egon behar dute ur bero, berogailu, gas eta/edo elektrizitate kontagailuak zentralizatzeko geletatik, eta ezin dituzte irteera eta aireztapen sistema berberak erabili.

Izozteen kontra babesteko, gertakari horien ondorioz arazoak izan ditzaketen eta kontagailuak hartzen dituzten armairuak edo gelak hornitu beharko dira beharrezko isolamendu termikoaz eta estankotasunez, kanpoko airerik ez sartzeko.

Ur hotzeko kontagailuak IM/SAV-AIZek onartutako baterietan jarriko dira. Gutxienez elementu hauek izanen dituzte: mozketa orokorreko balbula, euste orokorreko balbula, instalazioaren iragazkia eta, kontagailu postu bakoitzean, aurreko eta atzeko ebakitze balbulak eta eusteko beste balbula bat. Azken horrek hargune bat beharko du egiaztatzeko.

Neurketa ekipoen geletako ateetan IM/SAV-AIZek onartutako sarrailak jarriko dira.

VII. KAPITULUA

Obren garapena, probak, abian jartzea. Harrera

52. artikulua. Obren ikuskapena.

IM/SAV-AIZek ikuska dezake obren exekuzioa, ordenantza honetako xedapenak betetzen diren egiaztatzeko.

53. artikulua. Hodiak eta piezak paratzean hartu beharreko neurriak.

Estaldura duten metalezko hodiak eta piezak instalatzean, neurriak hartu beharko dira estaldura hori ez askatzeko edo desitsasteko.

Kasu horretan, eta bai hodien ebakiduretan eta torlojuetan ere, estaldura berriz jarri beharko da, fabrikatzailearen zehaztapenekin bat edo, halakorik ez badago, hotzean zinkeztatutako espraia erabilita, eta epoxi margoa.

Gizakiok kontsumitzeko urarekin kontaktuan dauden estalduren kasuan, jarri beharko dira berriz erabilera horretarako egokiak direla deklaratu diren produktuekin.

54. artikulua. Hoditeria betetzea.

Hoditeria urez betetzean, hartatik airea ateratzeko bidea utzi beharko da, ezusteko behin-behineko fenomenoak sortzea eragozteko abiaduran. Puntu baxu batetik eginen da, bentosetan eta beste elementu batzuetan aurreikusitako baldintzen araberako betetzeko ur emariarekin, sareko puntu garaietatik hondar airea purgatuz.

55. artikulua. Garbiketa.

Obrak egin bitartean, ahalik eta arreta handiena jarri beharko da hodiak garbi edukitzeko, eta haietan sartu diren hondakinak kendu beharko dira. Hodietako eta piezetako muturrak babestu egin beharko dira, bai pilatzen direnean, bai muntatu bitartean ere, elementu arrotzik sar ez dadin.

Sarea martxan jarri aurretik, sarea bera sektoreka garbitu beharko da, dagozkion ebakitze balbulak itxiz eta erabilitako ur emariak kontrolatuz.

Isolatutako sektoreko deskargak irekiko dira, eta ura pasaraziko da garbitzen ari den sektoreak sare orokorrarekin dituen konexioetako bakoitzetik, hurrenez hurren. Komeni da uraren abiadura ez izatea 1 m/s baino handiagoa.

56. artikulua. Presio proba.

Behin instalatu eta gero, presio proba bat eginen zaie hornidura sareko hoditeria eta elementu guztiei, baita hargune adarrei ere, balbuletaraino.

Presio proban hoditeriaren eskaera handiena eraginen denez, proba egiteko unean kontrarrestoek bukatuta egon beharko dute (behin-behinekoak edo behin betikoak).

Proba gauzatzeko definizio hauek hartu behar dira kontuan:

–DP: instalazioaren diseinu presioa (ariete kolperik gabe). Eskuarki bat dator presio hidrostatikoarekin.

–MDP: diseinu presio maximoa (barne hartzen du ariete kolpea). MDPc eta MDPa balioen arteko bereizkuntza ezartzen da, kontuan hartuta ariete kolpearen gainpresioen kalkulua kalkulatua den edo estimatua, hurrenez hurren.

–STP: sarearen proba presioa.

DP diseinu presio gisa presio hidrostatikoaren eta 0,8M Pa-ren arteko balio maximoa hartuko da.

Gainpresioen kalkulua proiektugileak justifikatu beharko du. Hornidura sare erretikulatuetan, gainpresio maximoak kalkulatzeak duen zailtasuna aintzat hartuta, kalkulu sinplifikatua egin daiteke, edo bestela, gainpresioaren balio estimatu bat har daiteke eta ez da 0,2 MPa baino txikiagoa izanen (kasu horretan MDPren balioa bat etorriko da MDPa-rekin).

Hori oinarri hartuta, hauen arabera ezarri behar da proba presioa:

MDPC-ren arabera (ariete kolpea kalkulatuta):

STP = MDPc + 0,1 MPa

MDPa-ren arabera (ariete kolpea kalkulatu gabe), balio hauen arteko txikiena:

STP = MDPax 1,5

STP = MDPa + 0,5 MPa

Proiektuan zehaztuta etorriko da STP balioa, aurreko irizpideekin bat, eta proba gauzatuko da UNE EN 805 Arauaren zehaztapenen arabera.

IM/SAV-AIZek erabakiko du presio proba egin aurretik sarea purgatzeko proba bat egin behar izateko betebeharra.

Presio proban onartutako presio gutxitzea 0,02 MPa-koa izanen da.

Dagokion eranskinean garatzen da proba egiteko prozedura.

Proba egin zaion tarte bakoitzeko probaren agiri bat idatziko da, eta bertan jasoko probaren emaitza eta probaren fase guztietan lortu diren balioak. Gero, dokumentu horien kopiak gehituko zaizkio obraren zuzendariek jaulkitako obra amaierako dokumentuari.

57. artikulua. Desinfekzioa.

Martxan jarri baino lehen, edozein motatako sareak, baita behin-behinekoak ere, desinfektatu egin beharko dira. Dagokion analitikaren bidez egiaztatuko da desinfekzioa nahikoa izan den.

Desinfektatzeko prozeduran, produktu oxidatzaile bat sartuko da, hodian egon daitekeen materia organikoa oxidatzeko nahikoa den kontzentrazioan. Desinfektatzeko prozeduran bermatu behar da soluzio desinfektatzailea ez dela kontaktuan jartzen sarearen gainerakoarekin. Era berean, prozesuan barne elementuei eta balbulei eragin behar zaie, horiek ere desinfektatzeko.

“Hiperklorazio” bidez egiten bada, sodio hipokloritoa (NaClO) erabiliko da, soluzio moduan (lixiba) merkaturatua jeneralean, eta egokia izan beharko du ur tratamendurako.

Hasteko, urez hutsik edukiko da sarea eta ur hiperkloratuz beteko da hoditeria. Bete bitartean, dagokien artikuluan aipatutako neurriak betetzen direla zaindu beharko da. Sartutako diluzioak eduki beharreko gutxieneko kloro kontzentrazioa 20 mg/l izanen da, eta ez da inolaz ere 100 mg/l gaindituko.

Behin hoditeria bete denean 24 ordu itxaron beharko da, eta 24 ordu horien buruan, kloroa sartu den gunetik urrunen dagoen guneko hondar-kloro kantitateak 10 mg/l baino handiagoa izan beharko du. Hala ez bada, berriro ere sartu beharko da kloroa.

Desinfekzioa egin ondoren, ura berriro zirkularaziko da (bi eta hiru bider arteko bolumena), hondar-kloro librearen eta hondar-kloro konbinatuaren kontzentrazioek 1 eta 2 mg/l balioak gainditu gabe, hurrenez hurren.

Kontuan hartu beharko da desinfektatzaile kontzentrazio handiko ura isurtzen bada ingurumenari kalte egin diezaiokeela eta, beraz, kasu horretan, erabilitako produktu oxidatzailea neutralizatzeko sistema bat eduki beharko da. Sodio hipokloritoa erabiltzen bada, sodio tiosulfatoa (Na2S2O3) erabilita neutralizatu daiteke.

58. artikulua. Zerbitzuan jartzea.

Aurreko probak egin ondoren, eta emaitzak onak badira, zerbitzua behin-behinean jar daiteke martxan eta sareak hartu.

59. artikulua. Onarpena.

IM/SAV-AIZek sareen harrerari aldeko irizpena eman bitartean, jabetza mugakideetarako hornidura eta etxebizitzak, industriak eta abar eraikitzeko barne lanak, behin-behinean baino ezin izanen dira egin. Sarearen behin betiko harrera egin aurretik, sartzeko elementu guztiak (kutxatilak eta erregistroak, balbulak, bentosak, sute-ahoak...) berrikusiko dira, ordenantza honen arabera instalatu direla egiaztatzeko. Une horretan, sustatzaileak edo ordezkaritza duten obra zuzendaritzako teknikariek hauek emanen dituzte:

a) Sareen behin betiko oinplanta planoak, euskarri digitalean (dwg, dgn edo dxf eta shape formatuan). Haietan hoditerien trazadura eta erregistroak irudikatuko dira. UTM koordenatuetan aurkeztuko dira, erreferentziazko sistema geodesiko ofizialaren arabera (ETRS-89). Era berean, hoditerien luzetarako profilak eta zerrenda bat gehituko dira. Zerrenda horretan puntu berezi bakoitzerako (erregistro putzuak, kutxatilak...) koordenatuak adieraziko dira, elementura iristen diren hoditerien beheko sortzaileetako X, Y eta Z, eta puntu horretan zolatutako eremuarenak.

b) Ziurtagiria, sareak eraikuntza proiektuan eta ordenantza honetan xedatutakoaren araberakoak direla jasotzen duena.

60. artikulua. Harreraren eraginak.

Alderdi horiek egiaztatu eta gero, IM/SAV-AIZek sareen egokitasunaren aldeko irizpena emanen du eta kasu bakoitzean eskumena duen erakundeari jakinaraziko dio, har ditzan.

Obra hartu eta gero, IM/SAV-AIZ has daiteke hornidura zerbitzua ematen sare horien bidez. Une horretatik aurrera, Izarbeibarko Mankomunitatearenak izanen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Berrikustea

Ordenantza hau aldian behin berrikusiko da, eta une horretan egoki irizten diren aldaketak sartzen ahalko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza honi behin betiko onespena eman eta osoki indarrean sartu baino lehen bitarteko aldi bat egonen da. Sei hilabetekoa izanen da ordenantza hau indarrean sartzean aldeko irizpena ez duten proiektuetarako, eta urte batekoa obra hasi bitartean.

Epe horiek igaro ondoren, bai proiektuak, bai obrak, ordenantza honi egokituko zaizkio baldintza guztietan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

BIGARREN ZATIA. ERANSKINAK

Arauzko eranskinak

I. ERANSKINA

Onartutako materialak

1. Sarrera.

Jarraian ageri dira hornidura sareetako proiektuak egitean eta horiek gauzatzean erabili beharreko elementuen ezaugarri tekniko orokorrak. Hemen bildutako ezaugarriez gain, produktu komertzialek Izarbeibarko Mankomunitatearen esparruan erabiltzeko onarpen prozesu bat gainditu beharko dute. Hartara, onarpen prozesu horretan, egiaztatuko dira produktuaren egokitasuna, fabrikatzeko prozesua eta haien kalitatearen berariazko kontrolak.

Gainera, une bakoitzean indarrean dauden xedapenek eta legeriak exijitzen ahal dieten produktuen kasuan, CE marka eduki beharko dute, eta, legeriak biltzen duen neurrian, gizakiok kontsumitzeko urarekin kontaktuan erabili ahal izateko egokitasun ziurtagiriak.

Elementu guztien eta haien osagaien estaldurek jarraituak edo etengabeak izan behar dute, eta, horrenbestez, fabrikatzean baldintza hori betetzen ez duten elementuak ez dira onartuko.

Material manufakturatuetan ez dira onartuko markan fabrikatzailearen identifikazioa ez duten elementuak.

2. Burdinurtu nodularreko hodiak eta osagarriak.

2.1. Erabilera baldintzak.

80 mm-ko edo gehiagoko diametroa duten hornidura sareko hoditerietan eta hargune adarretan baliatuko dira.

3/5 mm hartxintxarrezko 15 cm-ko ohe baten gainean jarriko dira eta material horrek berak estalita, beren giltzaren gainetik 15 cm-raino.

2.2. Zehaztapenak.

Onartutako diametroen saila hau da: 80, 100, 125, 150, 200, 250, 300, 350, 400 eta 500 mm.

UNE EN 545 Arauaren zehaztapenak beteko dituzte. Hala ere, lodiera hautatzean, K9 klasearen lodiera berdina edo handiagoa eduki beharko dute hodiek, UNE EN 545:2007 Arauaren eta aurrekoen arabera, honako taula honi jarraikiz:

DIAMETROA

(mm)

LODIERA NOMINALA METALA (mm)

C MOTAKO

BALIOKIDETASUNA

80

6,00

C 100

100

6,00

C 100

125

6,00

C 64

150

6,00

C 64

200

6,30

C 64

250

6,80

C 50

300

7,20

C 50

350

7,70

C 50

400

8,10

C 40

500

9,00

C 40

Barneko estaldura labe garaiko zementuzko morteroz eginen da. Berariazko aplikazioetan –uraren jatorriarengatik hala egitea komeni bada– erabil daitezke edo, areago, IM/SAV-AIZek agindu dezake, barneko estaldura desberdinak (poliuretanoa) erabiltzea.

Kanpoko estaldura egiteko hauek erabil daitezke:

–Aluminiozko-zinkezko aleazio metalikodun tratamendua (%85 Zn,%15 Al), eta, batzuetan, beste metal batzuk, gutxienez 400 gr/m²-ko dosifikazioarekin eta 70 µm-ko gutxieneko lodierako epoxi pinturarekin edo ur-oinarriko akrilikoarekin, lodiera berberari eutsiz betiere.

Zinkeztatze tratamendua, 200 gr/m²-ko gutxieneko dosifikazioarekin, eta margo bituminosoa, 70 µm-ko gutxieneko lodiera duena. Polietilenozko mahuka jarrita dutela jarriko dira soil-soilik, babesteko, eta IM/SAV-AIZek baimendutako kasuetan baizik ez.

–Poliuretanoa. IM/SAV-AIZek baimendutako kasuetan baizik ez.

Muturretan tapoiak dituela hornituko da hodia.

2.3. Marka.

Erabiliko diren burdinurtuzko hodi guztiek marka edukiko dute, UNE EN 545 Arauaren arabera, eta, gainera, hodiaren lodiera nominala erakutsi beharko dute, ezin ezabatuzko eran, eta/edo presio mota ere.

2.4. Junturak eta loturak.

Hodien arteko junturak egiteko, hauek balia daitezke:

–Juntura automatiko malgua.

–Juntura morroilodunak. Izendapen hau izanda soldadura kordoia ez duten junturak erabiltzeko (beren lana bermatzeko trakzioan), IM/SAV-AIZen berariazko baimena eduki beharko da.

Juntura bridatuak.

Hodien eta beste pieza eta osagarri batzuen arteko loturak juntura mekanikoa erabiltzea eskatuko du.

3. Proiektuan, muntatzean eta paratzean aintzat eduki beharrekoak.

Proiektuan ez dira diseinatuko kurbadura erradioak, baldin fabrikatzaileak onartutako %50etik goragoko desbideratze angeluarrak eragiten badituzte. Behin hoditeria muntaturik, ez dira onartuko elkarren ondoan dauden hodien artean desbideratze angeluarrak baldin, proiektuari dagokionez, fabrikatzaileak onartutako desbideratze angeluarraren %25 gainditzen badute.

Fabrikatzailearen zehaztapenen arabera ebaki beharko dira hodiak. Hartara, sortzen den mutur berria alakatu egin beharko da eta estaldura berriro jarri.

Kalibratu gabeko hodietan ebakitzea egiteko gehieneko distantziari dagokionez, mugak bete beharko dira, eta bai kanpaian ziria kokatzeko gehieneko eta gutxieneko luzerak ere.

3/5 mm hartxintxarrezko 15 cm-ko ohe baten gainean jarriko dira eta material horrek berak estalita, beren giltzaren gainetik 15 cm-raino.

3.1. Burdinurtu nodularreko osagarriak.

Loturak bridatuak edo mekanikoak izan daitezke.

Burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta UNE EN 545, UNE EN 14901 eta UNE EN ISO 8501-1 Arauak beteko dituzte eta estaldurari dagokionez.

Estaldurarekiko itsaspena %100ekoa izanen da (UNE EN ISO 2409).

Juntura bridatuak lotzeko, torloju eta azkoin bikromatatuak erabiliko dira, 6.8 edo 8.8 kalitatekoak, bridaren DN eta PNren arabera neurri egokiak eta bi aldeetan zirrindolak dituztela.

Osagarri mekanikoak dagokien juntura “kit”arekin hornitu beharko dira (kontrabrida, EPDM elastomero eraztuna eta buloiak).

Torlojuak eta buloiak estutzeko giltza dinamometrikoa erabiliko da, eta fabrikatzaileak zehaztutako estutze-momentuaren eta ordenaren arabera egin beharko da.

Bridak beren artean lotzeko junturak PVCzkoak edo etileno-propilenozkoak izanen dira.

4. Polietilenozko hodiak eta osagarriak.

4.1. Erabilera baldintzak.

80 mm-ko diametroa baino txikiagoa duten hargune adarretan erabiliko dira.

3/5 mm hartxintxarrezko 15 cm-ko ohe baten gainean jarriko dira eta material horrek berak estalita, beren giltzaren gainetik 15 cm-raino.

4.2. Zehaztapenak.

Onartutako diametroen saila hau da: 32, 40, 50 eta 63 mm (1”, 1 1/4”, 1 1/2” eta 2” hurrenez hurren).

Egiteko erabiliko den polietilenoa dentsitate txikikoa edo handikoa izanen da, eta hodien zigilatzea, 10 edo 16 atmosferakoa.

Beltzak izanen dira, zeharkako zerrenda urdinekin, eta UNE EN 12201 Araua beteko dute.

4.3. Marka.

UNE EN 12201 Arauak exijitutako marka eduki beharko dute eta egiaztatze erakundearen marka, ENACek egiaztatua.

4.4. Loturak eta osagarriak.

Loturak, adarkadurak eta abar egiteko osagarri mekanikoak erabiliko dira, polipropilenozkoak edo letoizkoak, presio, estankotasun eta erauzte saioak bete beharko dituztenak laguntzeko piezarik gabe (linerrak edo antzekoak):

–UNE EN 715 Barne presio hidraulikoko estankotasunaren saiakuntza, ahalegin axialarekin.

–UNE EN 911 Estankotasunaren saiakuntza kanpoko presio hidrostatikopean.

–UNE EN 713 Kurbadura jasaten duten loturen barne presioko estankotasunaren saiakuntza.

–UNE EN 712 Urradurarekiko erresistentzia indar konstantean saiatzeko metodoa.

Pieza plastikoetan, lotura hariztatuak dituztenetan, haria letoizkoa izanen da.

Kontuan hartutako letoizko elementuetan, deszinkatze bidezko korrosioa jasaten duen letoia izanen da (ADZ/DZR).

Hodietarako loturetan, zorroa erretxina azetalikozkoa izanen da.

Dagokien araudiaren araberako marka eta fabrikatzailearen identifikazioa eduki beharko dituzten elementu guztiek.

5. Tximeleta balbulak.

5.1. Erabilera baldintzak.

Ebakitze balbula gisa funtzionatzera mugatuko da erabilera, eta guztiz irekita edo guztiz itxita erabiliko da, inoiz ez erregulatzeko.

Diametro normalizatuen sorta hau da: 200, 250, 300, 400 eta 500 mm. Diametro txikiagoetan, motorizazio premia badago edo egonen dela aurreikusten bada.

5.2. Zehaztapenak.

Elementu osagarriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

–Gorputza: burdinurtu nodularra, ENGJS 400 15.

–Tximeleta: altzairu herdoilgaitza, AISI 316.

–Ardatza: altzairu herdoilgaitz martensitikoa, AISI 420.

–Eraztuna: EPDM, edateko urarekin erabili ahal izateko.

–Lan presioa: 16 atm edo handiagoa.

–Eragingailua: desmultiplikagailu eskuzkoa, elektrikoa, hidraulikoa edo pneumatikoa, momentu egokikoa, murgildu daitekeena eta posizioa ikusteko seinalea duena.

5.3. Marka.

UNE EN 593 eta UNE EN 19 Arauen arabera, aplikatzekoa zaion erreferentziako araudiak exijitzen duenarekin bat etorriko da. Gorputzean markatuta egonen da DN diametro nominala (mm), PN presio nominala (bar), eta gorputzaren, ardatzaren, tximeletaren eta junturaren materiala.

6. Uhate balbulak.

6.1. Erabilera baldintzak.

Ebakitze balbula gisa funtzionatzera mugatuko da erabilera, eta guztiz irekita edo guztiz itxita erabiliko da, inoiz ez erregulatzeko.

Diametro normalizatuen sorta hau da: 50, 60, 65, 125 eta 150 mm.

80 mm-ko diametroko edo handiagoko balbulak bridatuak izanen dira.

Balbulak muntatzean eragite karratutxoa jarriko da, baldin eta IM/SAV-AIZek ez badu berariaz eskatzen bolantea muntatzeko.

DN > 80 mm balbulak eredu laburrekoak izan daitezke (briden arteko distantzia, UNE EN 558 Arauaren arabera, 14 seriea), edo eredu luzekoak (briden arteko distantzia, UNE EN 558 Arauaren arabera, 15 seriea). Eredu luzea alboko harguneekin erabil daiteke, 25 edo 50 mm dituztenak gorputzaren gainean.

6.2. Zehaztapenak.

–Gorputza, tapa eta uhatea: burdinurtu nodularra, ENGJS 500 7.

–Ardatza: altzairu herdoilgaitza, AISI 420.

–Gorputza eta ardatza lotzeko azkoina: letoia.

–Lan presioa: 16 atm edo handiagoa.

–Luzerak: 14 eta 15 sorten araberakoak.

–Barne eta kanpo estaldura: epoxi, gutxienez 250 pm-ko lodierakoa.

6.3. Marka.

UNE EN 1074-1 eta UNE EN 19 Arauen arabera, aplikatzekoa zaion erreferentziako araudiak exijitzen duenarekin bat etorriko da.

Gorputzean markatuta egonen da DN diametro nominala (mm), PN presio nominala (bar), eta gorputzaren materiala, fabrikatzailea eta, eskatuz gero, fluxuaren noranzkoa.

7. Esfera balbulak.

7.1. Erabilera baldintzak.

Ebakitze balbula gisa funtzionatzera mugatuko da erabilera, eta guztiz irekita edo guztiz itxita erabiliko da, inoiz ez erregulatzeko.

Diametro normalizatuen sorta hau da: 1/2”, 3/4”, 1”, 1 1/4”, 1 1/2” eta 2”.

Lurpeko balbulak brontzezkoak izanen dira.

Irekitzeko eta ixteko mekanismoa karratutxo bidezkoa izanen da. Dena den, laguntzeko instalazioetan, helduleku bidezkoa izan daiteke.

Kontagailu kutxetan instalatutakoek izotzaren aurkako gailua eduki beharko dute.

7.2. Zehaztapenak.

Balbulen %100 fabrikan probatu beharko dira.

Brontzezko balbulen ezaugarriak:

–Gorputza: CC491K kalitateko brontzea.

–Esfera: letoia, CW617N, beroan estanpatua eta kromatua, gutxienez, 8 mikrako lodierarekin. Karratutxoa: letoia, CW617N, estanpatua.

–Fitting-a: letoizko eraztuna eta erretxina azetalikozko zorroa (baraila).

–Juntura torikoa: kautxua, NBR.

Latoizko balbulen ezaugarriak:

–Gorputza eta azkoina: letoia, CW617N, beroan estanpatua eta nikelaztatua.

–Esfera: letoia, CW617N, beroan estanpatua eta kromatua, gutxienez, 8 mikrako lodierarekin.

–Karratutxoa: letoia, CW617N, estanpatua.

–Fitting-a: letoizko eraztuna eta erretxina azetalikozko zorroa (baraila).

–Juntura torikoa: kautxua, NBR.

7.3. Marka.

Erreferentziako araudiak exijitzen duenarekin bat etorriko da. Gutxienez, DN diametro nominala (hazbeteak edo mm-ak), PN presio nominala eta fabrikatzailearen identifikazioa izanen ditu markatuta.

8. Bentosak eta purgagailuak.

8.1. Erabilera baldintzak.

Airearen adukzio, kanporatze eta purgatze kalkuluaren araberako premiei erantzunen die instalatzeak. Bentosa trifuntzionalak erabil daitezke, edo, purgatze funtzioa baino ez bada eskatzen, purgagailuak.

Instalatzeko, bentosa edo purgagailuaren eta hoditeriaren artean ebakitze balbula bat erabili beharko da beti.

Kanalizazioaren itxitura hermetikoa bermatu beharko dute baldintza hidrauliko kaltegarrienetan, eta, hala badagokio, barneko elementuak egokituko dituzte presio baxuko (0,1 MPa baino txikiagoak) edo presio handiko (1 MPa baino handiagoak) lanetarako.

9. Atzeraezeko balbulak.

9.1. Erabilera baldintzak.

Banaketa sareetan erabiltzea ia ohiz kanpokoa bada ere, kontrako noranzkoan fluxurik ez izateko erabiliko dira.

Erabilera diametroen tartea DN 50 eta DN 400 artekoa izanen da.

9.2. Zehaztapenak.

Disko zatitukoak izanen dira. Hona materialen ezaugarriak:

–Gorputza PN 25: burdinurtu nodularra.

–PN 50: altzairu herdoilgaitza, AISI 316.

–Platerak: altzairu herdoilgaitza, AISI 316.

–Eraztuna: EPDM, edateko urarekin erabili ahal izateko.

–Presioen tartea: 25 eta 50 atm.

9.3. Marka.

UNE EN 1074-1 eta UNE EN 19 Arauen arabera, aplikatzekoa zaion erreferentziako araudiak exijitzen duenarekin bat etorriko da.

Gorputzean markatuta egonen dira DN diametro nominala (hazbeteak edo milimetroak), PN presio nominala, gorputzaren, plateren eta bermatzeko eraztunaren materiala eta fabrikatzailearen identifikazioa.

9.4. Instalatzea.

Hodi horizontaletan, lanerako posizio normala da gontzaren ardatza posizio bertikalean izatea. Hodi bertikaletan funtzionamendua berma daiteke soil-soilik fluxua goranzkoa bada. Fabrikatzaileak gomendatutako muntatze distantziak gorde beharko dira.

10. Lepokoak.

10.1. Erabilera baldintzak.

300 mm arterainoko burdinurtuzko hodi gaineko harguneetan erabiliko dira, 32 eta 63 mm arteko diametroko polietilenozko hargune adarrak konektatzeko. Ohikoak izan daitezke collet irteera (CA), hariztatutako irteera (CAR) edo polietilenorako irteera (CAP) dutenak.

Polietilenozko hodiarekin lotzeko, hargunearen buruaren edo karga-hargunearen buruaren gainean nahitaez lotura ukondotu bat jarriko da, letoizko hari arra, 45 gradura.

10.2. Zehaztapenak.

Collet irteerako (CA) ohiko lepokoak. 1” (32 mm) edo 1 1/4” (40 mm) dituzten harguneetarako:

–Burua: burdinurtu nodularra, epoxi poliamida margoko estaldura duena, gutxienez 100 mikrako lodierakoa, urdina (egokia elikagai erabilerarako). FGE 42-12.

–Besarkagailua edo lepokoa: altzairu herdoilgaitzezko xaflazkoa, AISI 304.

–Torlojuak: altzairu herdoilgaitza, A2 DIN 993 kalitatea.

–Besarkagailuaren errefortzua: PPVDF.

–Gorputzaren juntura: EPDM (egokia elikagai erabilerarako).

–Collet: HDPE.

Hariztatutako irteera (CAR) duten lepokoak. 1 1/2” (50 mm) edo 2” (63 mm) dituzten harguneetarako:

–Burua: burdinurtu nodularra, epoxi poliamida margoko estaldura duena, gutxienez 100 mikrako lodierakoa, urdina (egokia elikagai erabilerarako). FGE 42-12.

–Besarkagailua edo lepokoa: altzairu herdoilgaitzezko xaflazkoa, AISI 304. DIN 17006ren arabera 1,5 mm-ko lodiera eta 64 mm-ko zabalera.

–Torlojuak: M-16 tamaina, altzairu herdoilgaitza St. 4301 DIN 17006.

–Azkoinak: M-16 tamaina, altzairu herdoilgaitza St. 4301 DIN 17006.

–Besarkagailuaren errefortzua: PPVDF.

–Gorputzaren juntura: Nitrilo goma, 90º shore (egokia elikagai erabilerarako).

–Zerrendaren juntura: Nitrilo goma, 72º shore

Polietilenorako lepoko bereziak (CAP). Polietilenozko hodien gaineko harguneetarako:

–Burua: burdinurtu nodularra, epoxi poliamida margoko estaldura duena, gutxienez 150 mikrako lodierakoa, urdina (egokia elikagai erabilerarako). GGG-40.

–Besarkagailua edo lepokoa: altzairu herdoilgaitzezko xaflazkoa, AISI 304.

–Torlojuak: altzairu herdoilgaitza, A2 DIN 993 kalitatea.

–Zirrindolak: altzairu herdoilgaitza, A2 DIN 993 kalitatea.

–Itxitura estankoko junta: EPDM (egokia elikagai erabilerarako). UNE 681/1.

10.3. Marka.

Buruak galdaketa inskripzio hauek izanen ditu: Erreferentzia zenbakia, fabrikatzeko sortaren zenbakia, moldearen hutsunearen zenbakia (halakorik badago) eta fabrikatzailearen identifikazioa. Finkatze zerrendak adieraziko du erreferentzia zenbakia, DNa eta estaltzen dituen diametroen tartea.

11. Desmuntatzeko txirrikak.

11.1. Erabilera baldintzak.

Instalatuko dira baldin eta uhate edo tximeleta balbulen instalazioaren muntatze baldintzek ez badute aukerarik ematen haiek desmuntatzeko.

Diametroaren arabera, erabili beharreko txirriken ezaugarriak hauek izanen dira:

–DN 50 eta DN 250 artean, altzairu herdoilgaitzezko gorputza.

–DN 300 eta DN 600 artean, altzairu herdoilgaitzezko gorputza edo mistoa.

Beste material baterako loturen kasuan, muntatze dielektrikoa egin beharko da.

11.2. Zehaztapenak.

Altzairu herdoilgaitzezkoa baino ez den txirrika:

–Presio nominala: PN 16 edo PN 25.

–Dena altzairu herdoilgaitzezkoa, CF3M edo CF8, aintzat hartuta giroan kloroa badagoen edo ez.

–Torloju ateragailuak: altzairu herdoilgaitza.

–Haria emandako ziriak, azkoinak eta zirrindolak: altzairu herdoilgaitza, A2 edo A4.

–Beste material baterako loturen kasuan, muntatze dielektrikoa egin beharko da.

–Lau ezpaineko ixte juntura: NBR QUAD RING N7004.

Txirrika mistoa:

–Presio nominala: PN-16 edo PN-25.

–Galandak edo zati irristagarria: altzairu herdoilgaitza, AISI 304.

–Bridak: karbono-altzairua, S235JR, epoxi margoarekin.

–Torloju ateragailuak: altzairu herdoilgaitza.

–Haria emandako ziriak, azkoinak eta zirrindolak: altzairua, 6.8 klasekoa, zinkeztatze tratamenduarekin eta ondoren pasibazio-bainuarekin, kromo tribalentearekin.

–Lau ezpaineko ixte juntura: NBR QUAD RING N7004.

11.3. Marka.

Txirrikek marka hauek eduki beharko dituzte: fabrikatzailearen identifikazioa, diametro eta presio nominalak, altzairu herdoilgaitzaren kalitatea eta isurketaren trazabilitate kodea.

12. Iragazkiak.

12.1. Erabilera baldintzak.

Solidoak ibiltzeko aukera edo arriskua duten elementuak babesteko erabiliko dira (kontagailuak eta balbula automatikoak).

12.2. Zehaztapenak.

–Goiko hargunekoak izanen dira.

–Gorputza eta tapa: burdinurtu nodularra, ENGJS 400 15.

–Iragazteko azala, altzairu herdoilgaitzezko oihal batek osatua, AlSI 316, burdinurtu nodularreko sareta batean bermatua.

–Torlojuak: altzairu herdoilgaitza, A2.

–Epoxi margoarekin margotuak (urdina).

–Iragazteko sarearen neurriak: galbahearen neurriak erabileraren araberakoak izanen dira, baina, aurkako justifikaziorik ez badago, 2 x 2 mm izanen dira.

–Iragazkia goiko aldetik garbitzeak instalatzea errazten du, ez baitu baldintzatzen gutxieneko beheko altuera librea.

–Bridak zulatzea: PN 16, aukera dago PN 25 egiteko.

Alboetan irekierak edo sarrerak (tapoiarekin), purgatze sistema instalatzeko.

12.3. Marka.

Gorputzean markatuta egonen dira DN diametro nominala (hazbeteak edo milimetroak), PN presio nominala, uraren fluxuaren noranzkoa eta fabrikatzailearen logotipoa edo identifikazioa.

13. Torlojuak.

13.1. Erabilera baldintzak.

Batzen dituen elementuen kalitatearekin bat etorriko da erabili beharreko materiala.

Karbono-altzairuzko torlojuak, 6.8 edo 8.8 kalitatekoak, erabiliko dira burdinurtuzko piezen briden gaineko muntatzeetan, eta estaldura bikromatatua jarriko zaie babesteko.

Altzairu herdoilgaitzezko torlojuak, A4 70 klasea (AISI 316), A2 70 klasea (AISI 304), erabiliko dira altzairu herdoilgaitzezko briden gaineko muntatzeetan. Kasu horietan pasta antigripantea baliatuko da fenomenoa saihesteko.

Beste material batzuekin kontaktuan egon daitezkeen instalazioetan nahitaezkoa izanen da babes dielektrikoarekin muntatzea.

13.2. Marka.

Torlojuaren buruan estanpatuta egonen dira torlojuaren kalitatea eta fabrikatzailearen identifikazioa.

14. PVCzko junturak.

14.1. Erabilera baldintzak.

Lotura bridatu guztietan.

14.2. Zehaztapenak.

–PVCzko junturak: 600 mm-ko diametroak edo txikiagoak.

  • Kolorea: urdina.
  • Junturaren lodierak taula honen arabera ezarriko dira:

DN

(mm)

LODIERA

(mm)

20-80

4

100-150

6

200-250

8

300-600

10

–EPDMzko junturak.

  • Kolorea: urdina edo beltza.
  • Junturaren lodierak taula honen arabera ezarriko dira:

DN

(mm)

LODIERA

(mm)

40-200

3

250-350

3,8

400-450

4

500-600

5

700-900

6

1.000

7

15. Izotzaren aurka babesteko maskorra.

15.1. Erabilera baldintzak.

Polietilenozko hoditerien gainean instalatuko da, sare nagusiko hargunetik jabetza pribatuaren hasieraraino (lursailaren muga, fatxada...). Elastomero aparrezkoa izanen da, kautxuak edo polietilenoak osaturikoa, ebakidura zirkularrekoa, 9 mm-ko lodierakoa, eta barne diametroa bat etorriko da zehatz isolatu beharreko hodiaren diametroarekin.

15.2. Zehaztapenak.

Ezaugarri hauek izanen ditu:

–Eroankortasun termikoa: A 0ºC-tan 0,038 W/m.K UNE EN 12667 Arauaren arabera.

–Iragazkortasuna: p > 3.000 UNE EN 13469 Arauaren arabera.

–Fabrikazio sistema: C.F.C. gas hedakorrik gabe.

16. Altzairu herdoilgaitza.

Galdaragintzako piezen, balbula berezien eta abarren kasuan, klororik gabeko giroetan kokatu behar badira, AISI 304L kalitateko altzairu herdoilgaitza erabiliko da. Kloroa egon litekeen giroetan kokatu beharrekoetan, berriz, kalitatea AISI 316L izanen da.

Ordenantza honen ondorioetarako, altzairu herdoilgaitzaren erabilera aginduta dago metalezko elementu berezietarako, beste kategoria batean sartzen ez direnetarako, baldin eta edateko urarekin kontaktuan egon behar badute.

17. Hormigoiak.

Hornidura sarean, hormigoiz egindako elementuetan, kutxatila eta kontrarrestoetan, erabili beharreko hormigoiek ondorengo taulako ezaugarriak bete beharko dituzte:

ELEMENTUA

MOTA

ZEMENTUA

ALTZAIRUA

(UNE EN 10080)

EKINTZEN MAIORAZIOKO KOEFIZIENTEA

EGITEKO MODUA

A/C ERLAZIO MAXIMOA

GAUZATZE KONTROLA

ESTALDURA NOMINALA

Biltegiak; lauzak, hormak, zolatak (kloruroak)

HA-30/B/20/IV+Qb

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

B 500 S

1.5

Zentrala

0,5

Bizia

5,0

Hornidurako erregistro kutxatila armatuak

HA-25/B/20/lla

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

B 500 S

1.5

Eremu Zentrala

0,5

Normala

4,5

Hornidurako erregistro kutxatila armatu gabeak

HM-25/B/20/I

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

1.5

Eremu Zentrala

0,5

Normala

Kontrarresto armatuak

HA-25/B/20/lla

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

B 500 S

1.5

Eremu Zentrala

0,5

Normala

4,5

Armatu gabeko kontrarrestoak

HM-25/B/20/I

Gomendatutako erabileren arabera

RC-08

1.5

Eremu Zentrala

0,5

Normala

18. Pateak eta eskailerak.

Igarotzeko moduko hornidura kutxatilek pateak izanen dituzte, guztira 3 m-ko sakonerako mugaraino. Goikoa bukatze kotatik 50 cm-ra kokatuko da, eta hurrengoak beren artean 30 cm-ko distantzian, zolatako kotara iritsi arte. UNE-EN 13101 Arauaren araberakoak izanen dira.

3 m-tik gorako altuera duten erregistroetarako sarbideak UNE EN 14396 Arauak ezartzen dituen irizpideen eta diseinuen arabera arautuko dira. Erregistro putzuetarako eskailera finkoak.

19. Erregistro tapak.

19.1. Erabilera baldintzak.

Estali beharreko elementuaren neurrien eta sostenguaren arabera erabiliko dira.

Hornidura kutxatiletan, kontagailuak kokatzeko kutxa normalizatua izan ezik, zirkularrak izanen dira, 600 mm-ko diametrokoak, eta D400 erresistentzia klasekoak. Salbuespen gisa, elementu hauek zirkulazio

astuneko intentsitate handiko edo ertaineko galtzadetan jarri beharko balira, helburu horretarako diseinatutako modeloak izanen lirateke.

Piezak berriz jartzeko edo ateratzeko funtzioetarako erabiltzeko, baldin eta haien tamainarengatik bideraezina bada aipatutako tapa erabiltzea, IM/SAV-AIZek erabakiko du instalatu beharreko tapa gehigarriaren mota.

19.2. Zehaztapenak.

Burdinurtu nodularrekoak izanen dira, eta fabrikatzea eta ezaugarriak UNE EN 124 Arauari egokituko zaizkio.

19.3. Marka.

UNE EN 124 Arauaren arabera markatuta egonen dira tapak eta laukiak. Gainera, agertuko dira Izarbeibarko Mankomunitatearen logotipoa eta azpian duten zerbitzuaren inskripzioa: “HORNIDURA” edo “SUTEAK”.

19.4. Instalatzea.

Azpian duten elementuari “spiten” bidez ainguratuko zaizkio laukiak. Egoki bada, tapa zirkularrak norabidetuko dira halako moduan non gontzak ahalbidetuko duen tapa trafikoaren norabidean ixtea. Estali beharreko elementuaren formari egokituko zaizkio erabili beharreko laukiak (taparen forma gorabehera).

2. ERANSKINA

Eraikuntzako elementu eta xehetasunak

[Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen ez den informazio grafikoa].

3. ERANSKINA

Hornidurarako harguneen dimentsionatzea

1. Irizpide orokorra.

Diametroa hautatzeari dagokionez, etxebizitza moduan erabiltzeko eraikinetarako harguneen dimentsionatzeak kontuan hartu beharko du hargunearen hoditeriak eta laguntzeko elementuek duten karga galera, eraikinaren barneko instalazioarekin osotasunean.

Horretarako, kalkuluak aintzat hartu beharko du instalatutako ur emaria eta dagokion aldiberekotasun koefizientea.

Hargune adarraren zati publikoan diseinatzeko irizpidetzat hartuko da karga galerek horretan ez gainditzea 0,05 MPa.

2. Etxebizitzen hornidurarako harguneen dimentsionatzea.

Informazioa emateko helburu hutsarekin, ondoren transkribatuta daude ordenantza honen aurreko bertsioetan zeuden sailkapenak eta dimentsionatze irizpideak (horiek, halaber, oinarrituta zeuden “Urez hornitzeko barne instalazioetarako oinarrizko arauetan” 1975ekoak baitziren). Kontuan hartuta etxebizitzen egungo tipologia, proiektugileak egiaztatu beharko du egokitzen diren edo ez, instalazioaren arabera.

2.1. Hargunearen diametroaren kalkulua, segun eta zein den hornitu beharreko eraikinaren emari nominala.

Etxebizitza bat edo bizitegi eraikin bat hornitzeko hargunea dimentsionatzeko oinarria izanen da etxebizitza edo bizitegi horretan instalatutako emaria, hau da, etxebizitzako aparatu guztien berehalako gutxieneko emarien batura. Berehalako gutxieneko emaria izanen da kontsumo elementu bakoitzaren funtzionamendu egokia ahalbidetzen duena, adierazia baitago Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HS 4ko 2.1 taulan.

Sei metro bitarteko luzerako harguneen kasuan, honako hau izanen da harguneen eta ebakitze balbulen diametroa, segun eta emari nominala zenbatekoa den (etxebizitza motaren eta kopuruaren arabera):

DIAMETRO NOMINALA

(mm)

HORNITU BEHARREKO

INSTALAZIOAREN EMARI NOMINALA

ADIBID. HORNITUTAKO

ETXEBIZITZA MOTAREN KOPURUA (1)

FD

PEBD

-

32

QN < 1,11 l/s

1

-

40

QN < 1,75 l/s

2

-

50

QN < 2,78 l/s

3

-

63

QN < 13,89 l/s

14

-

75

QN < 18,06 l/s

18

80

-

QN < 33,33 l/s

33

(1) Hau da kontuan hartzen den etxebizitza mota: 10 ur-puntu dituena, 2,40 l/s-ko emari instalatua eta 0,97 l/s-ko emari nominalarekin. Honako hauek dituen etxebizitza bati dagokio: sukaldeko ur-zerbitzua (3 ur-puntu: harraska, garbigailua eta ontzi-garbigailua), bainugela oso bat (4 ur-puntu: konketa, komuna zisternarekin, bideta eta bainuontzia 1,4 metrotik gorakoa) eta bainugela txiki edo komun bat (3 ur-puntu: konketa, komuna zisternarekin eta dutxa).

Sei eta hamabost metro bitarteko luzerako harguneen kasuan, diametroa handituko da saileko hurrengo balioraino. Hamabost metrotik aurrerako luzerako harguneen kasuan (eta 40 bitartean), diametroa handituko da saileko bi baliotan.

2.2. Etxebizitza edo bizitegi baten emari nominala kalkulatzeko prozedura.

Zehazte aldera beharrezko hargunearen diametroa eta etxebizitza edo bizitegi bat hornitzeko jarri beharko den kontagailuaren kalibrea, kalkulatu beharko da zerbitzua jasotzen duen etxebizitzaren edo etxebizitzen instalazioaren emari nominala, kontuan hartuta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HS 4ko 2.1 taulan adierazitako berehalako emari minimoak (ur hotzarenak zein ur bero sanitarioarenak). Dagokion aldiberekotasun koefizientea aplikatuta, honako honen arabera:

L2004355_0.pdf

Hauek izanik:

QN = Instalazioaren emari nominala (l/s)

KV = Instalazioaren aldiberekotasun koefizientea

Ql = Instalazioan instalatutako emaria (l/s)

1) Instalazioan QI instalatutako emariaren kalkulua.

Lortuko da hau eginez: eraikinak guztira dituen aparatuak batu, bider guztizko kopurua eta aparatu mota bakoitzerako Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HS 4ko 2.1 taulan adierazitako berehalako emari minimoak (ur hotzarenak zein ur bero sanitarioarenak).

2) Instalazioaren KV aldiberekotasun koefizientea.

Ondoko formula aplikatuz lortuko da:

L2004355_1.pdf

Hauek izanik:

KV = instalazioaren aldiberekotasun koefizientea

X = Instalazioaren aparatu guztien kopurua

a = Faktore zuzentzailea, eraikinaren erabileraren araberakoa:

a = 1 Bulegoetarako

a = 2 Etxebizitzetarako

a = 3 Hotel eta ospitaletarako

a = 4 Eskola, unibertsitate eta kuarteletarako

3. Harguneak dimentsionatzea industria, merkataritza edo zerbitzu jardueren hornidurarako.

Bizitegi baten emari nominala kalkulatzeko aurreko paragrafoan zehaztutako prozedura bera erabiliko da industria baten eta merkataritza edo zerbitzu jarduera baten instalazioaren emari nominala kalkulatzeko.

Honako hauek izanen dira hargunearen diametro nominalak, kontuan izanik zer instalaziori eman behar zaion zerbitzua, haren emari nominalaren arabera:

DIAMETRO NOMINALAK

(mm)

INSTALAZIOAREN EMARI NOMINALA

FD

PEBD

-

32

QN < 1,11 l/s

-

40

QN < 1,75 l/s

-

50

QN < 2,78 l/s

-

63

QN < 13,89 l/s

-

75

QN < 18,06 l/s

80

-

QN < 33,33 l/s

4. ERANSKINA

Presio probetarako prozedura

1. Ohar orokorrak.

Hoditeria betetzean, artikuluetan deskribatu diren neurriak bete behar dira, eta betetze horrek bat etorri behar du instalatu diren purgatze eta aireztatze sistemekin. Hoditerian airea egoteak akats larria eraginen du presio probaren garapenean; horrenbestez, hoditeriaren puntu garai guztiak purgatu beharko dira (sute-ahoak, ur-harguneak, harguneak, eta abar).

Proba hiru fasetan egin daiteke. Nolanahi ere, atariko proba eta presio proba nahitaezkoak dira:

1.–Atariko proba.

2.–Purgatze proba (IM/SAV-AIZek erabakiko du premiazkoa den edo ez purgatze proba egitea).

3.–Presio proba nagusia.

Hala eta guztiz ere, presioa handitzeko abiadurak ez du 0,1 MPa/min gainditu behar.

2. Atariko proba.

Atariko probak helburu hauek ditu:

a) Probatu beharreko hoditeria zatia egonkortzea, denboraren mende dauden mugimendu gehienak ahalbidetuta;

b) Ur asetasun egokia lortzea ura xurgatzen duten materialetan;

c) Ahalbidetzea hodi malguen presiopeko bolumena handitzea, proba nagusia egin aurretik.

Igarotzeko moduan dauden proba tarteetan zatitu behar da hoditeria. Guztiz urez beteta egon behar dute eta purgatuta. Presioa handitu behar da MDP presio maximoaren balioa lortu arte, eta sarearen proba presioa gainditu gabe (STP). Probak 24 ordu iraunen du.

Hodiaren edozein zatitan onargarriak ez diren posizio aldaketak gertatzen badira, eta/edo ur ihesak agertzen badira, hodia despresurizatu, eta akatsak zuzendu beharko dira.

3. Purgatze proba.

Purgatze probak aukera ematen du hoditerian gelditzen den airearen bolumena estimatzeko. Probatu beharreko hodi zatian airea egoteak datu okerrak eragiten ditu, eta datu oker horiek adieraz dezakete ur ihesa dagoela edo, kasuren batean, ur ihes txikiak ezkuta ditzakete. Airea egoteak gutxitu eginen du presio galera neurtzeko probaren zehaztasuna.

Berariazko kasuetan, IM/SAV-AIZek erabakiko du purgatze proba egin behar den edo ez, eta, egin behar bada, gauzatzeko erabili beharreko metodoa.

4. Presio proba nagusia.

Presio galeraren edo beheratzearen metodoa baliatuko da.

Presioa handituko da erregulartasunez, sarearen proba presioaren balioa (STP) lortu arte. Une horretatik aurrera hasiko da zenbatzen probaren denbora (ordubete). Probak iraun bitartean, Ap presioa beheratzeak joera erregresiboa eduki behar du.

Probaldiaren ondoren, onar daitekeen presio beheratze maximoa 0,02 MPa izanen da.

5. ERANSKINA

Harguneetako kontagailuen zehaztapen teknikoak

1. Ezaugarri orokorrak.

Kontagailuen homologazioa bat etorriko da neurgailuen gainean Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuarekin. Instalatutako modeloek izanen dituzte aipatutako errege dekretu horretan ezarritako ezaugarriak eta onespen ebaluazioa, eta bereziki beteko dituzte IV. eta V. eranskinetan ezarritako oinarrizko baldintzak.

Instalatuko diren kontagailu guztiak aurretik hornituta etorriko dira, teknologia induktiboa izanen dute, urrutiko irakurketa sistemak egokitzeko. Ez dira onartuko “reed” motako sistemak.

Hornitutako kontagailuen serie zenbakia alfanumerikoa izanen da, eta hamabi karaktere izanen ditu. Zehazki, hauei buruzko informazioa emanen du: kontagailuaren marka eta modeloa, kalibrea, fabrikatze urtea, serie zenbakia eta kontrol digitua, SPDE ordenaren eta kontrolaren arabera.

Instalatutako ur emariaren arabera dimentsionatuko da kontagailua, instalaziorako aurreikusitako aldiberekotasun indizearekin zuzendua eta kontuan hartuta Q3 ur emari etengabeko erregimenean kontagailuak duen ahalmena.

2. Ezaugarri bereziak. DN13 mm, DN15 mm eta DN20 mm kalibreak.

Abiadura kontagailuak izanen dira eta zurrusta bakarreko sistemakoak.

DN 13 mm kontagailuen ur emari etengabea, Q3, 2,5 m3/h izanen da, eta ur emari etengabearen eta gutxieneko ur emariaren arteko erlazioa, Q3 /Q1, 100 edo handiagoa izanen da (R > 100).

DN 20 mm kontagailuen ur emari etengabea, Q3, 4,0 m3/h izanen da, eta ur emari etengabearen eta gutxieneko ur emariaren arteko erlazioa, Q3 /-Qi, 100 edo handiagoa izanen da (R > 100).

DN 13 kontagailuen luzera eta sarrera eta irteera uztaiak hauek izanen dira: 115 mm 7/8” - 3/4”.

DN 20 kontagailuen luzera eta sarrera eta irteera uztaiak hauek izanen dira: 115 mm 1” - 1”.

3. Ezaugarri bereziak. DN > 25 mm kalibreak.

Totalizatzailea hartzen duen ganbera estankoa izanen da, IP 68 kategoriakoa edo handiagokoa.

Onartuko da teknologia desberdinak dituzten kontagailuak erabiltzea, kontrolatu beharreko instalazioaren ezaugarrien eta kontsumo ereduaren arabera. Instalatu beharreko kontagailua edo emari neurgailua hautatzeko aintzat hartuko dira irizpide hauek:

a) Zurrusta askoko abiadura: egokia da kontagailuaren funtzionamendu erregimenean aldaketa gutxi dakarten tarteko ur emariak kontrolatzeko (adibidez, ureztatzea, biltegiak betetzea eta abar).

b) Zurrusta bakarreko abiadura: egokia da ur emari txikiak, ertainak edo ertain-handiak kontrolatzeko, eskaera aldakorra izanen dela aurreikusten den instalazioetan (adibidez, komunitateak, zuzkiduretarakoak, bulegoak, industriakoak eta abar).

c) Woltman: egokia da eskaera handiko instalazioak kontrolatzeko, kontsumo araubidea gutxi aldatzen denetan (adibidez, ureztatzea, suteen kontrola, industria ekoizpen handia eta abar).

d) Bolumetrikoa: egokia da eskaera aldakorreko instalazioak kontrolatzeko eta ur emari txiki edo ertainak (adibidez, komunitateak, zuzkiduretarakoak, bulegoak, industriakoak eta abar).

e) Elektromagnetikoa: egokia da kontrolatzeko eskaera handiko instalazioak eta kontsumo aldakorreko araubidekoak.

6. ERANSKINA

Sareen eta zuhaitzen landaketen arteko distantzia

1. Zurezko sustraien gunearen erradioa.

Landare elementuak landatzean edo ordezkatzean, dauden hornidura edo saneamendu hoditerietara gutxieneko distantzia batzuk errespetatu beharko dira. Distantzia hori ezartzeko, dagokion espeziearen neurriak hartuko dira kontuan garapen heldua duenean (50 urte).

Zurezko sustraien gunearen neurrietatik abiatuta lortuko da segurtasun distantzia (enborraren neurrien arabera), eta horri %20ko babesleku bat gehituko zaio. Hartara, sustraien segurtasun gunearen erradioa izanen dugu.

ENBORRAREN PERIMETROA

(cm)

ENBORRAREN ERRADIOA

(cm)

r: ZUREZKO SUSTRAIEN GUNEAREN ERRADIOA

(cm)

SUSTRAIEN SEGURTASUN GUNEAREN ERRADIOA

(cm)

< 60

< 10

150

180

60-100

10-15

200

240

100-150

15-25

250

300

150-250

25-40

300

360

250-350

40-55

350

420

> 350

> 55

400

480

2. Distantzia hoditerietara.

Hala lortutako balioa dagokio, lerrokatze eta diametro berari eutsita, hoditeria berritzeko egin beharko litzatekeen zangaren ertzaren eta arbolaren artean egon beharreko gutxieneko distantziari. Hartara, landatzetik hoditeriaren ardatzera distantzia bat gordeko da, hauek kontuan hartuko dituena: hoditeriaren diametroa, zangaren gainzabalera eta zangaren ezpondaren proiekzio horizontala:

Gutxieneko tartea:

Dmin ≥ r + 0,2·r + 0,5·D + s + t·H

Hauek izanik:

r: zurezko sustraien gunearen erradioa

D: hoditeriaren kanpo diametroa

s: zangaren gainzabalera oinarrian

t: zangaren ezponda

H: zangaren sakonera

7. ERANSKINA

Ura hartzeko gailua, substantzia toxikoekin
egiten diren jarduketak gauzatzeko

Ura hartzeko gailuaren krokisa, substantzia toxikoekin egiten diren jarduketak gauzatzeko.

[Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen ez den informazio grafikoa].

Di = elikadura hodien barne diametroa.

A = aire-ganberaren garaiera (A > 10 cm eta A > 2 × Di)

Ur sarrerak eta ura hartzeko ontziak osatzen dute babes gailua. Ur sarrera edateko ura garraiatzeko egokia den elikatze hodi baten bidez eginen da.

Sartzeko zuloaren eta ura hartzeko ontziaren barneko urgunearen gehieneko kotaren artean aire-ganbera bat egonen da, inolako oztoporik gabea, A distantzia batean, 10 cm baino handiagoa eta 2Di baino handiagoa den distantzian (Di da elikatze hodiaren barne diametroa cm-tan). Fluxuaren noranzkoak ura hartzeko ontziraino erori behar du presio atmosferikora, airearen bidez eta β angelu bat eratuz, 15.º gainditzen ez duela bertikalarekiko.

Elikatze hodia ura hartzeko ontzian bertan edo kanpoan egon daiteke instalatuta, euskarri finko batean, besteak beste, zutoin batean, fatxada batean, eta abar. Nolanahi ere, ziurtatu eta bermatu behar da aire-ganbera beti egotea, etengabe, eta oztoporik gabe. Euskarri finkoaren gainean instalatzea antzekoa izanen litzateke.

8. ERANSKINA

Ordenantzan aipatu diren legeriaren eta arauen zerrenda

1. Legeria.

–Izarbeibarko Mankomunitateko estatutuak. 1999ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa, 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3koa eta 2014ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa.

–Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamendua. 2000ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa, 2003ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa eta 2015eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 5ekoa.

–Egiturazko hormigoiari buruzko zuzentaraua (EHE08). 1247/2008 Errege Dekretua.

2. UNE araudia eta beste batzuk.

ARAUA

ARAUAREN TITULUA

UNE 23500

Suteen kontrako ura hornitzeko sistemak

UNE EN 19

Balbula industrialak. Metalezko balbulak markatzea

UNE EN 124

Oinezkoek eta ibilgailuek erabilitako zirkulazio eremuak estaltzeko eta ixteko gailuak. Eraikitzeko oinarriak, tipo-saiakuntzak, markatzea, kalitate kontrola

UNE EN 545

Burdinurtu nodularreko hodi, errakore eta osagarriak, eta haien loturak uraren kanalizazioetarako. Betebeharrak eta saiakuntza metodoak

UNE EN 558

Balbula industrialak. Kontrako aldeen arteko dimentsioak eta erdigunearen neurriak balbula metalikoen alde batekiko, kanalizazio sistema bridadunetan erabiltzeko. PNaren eta motaren arabera izendatutako balbulak

UNE EN 681-1

Elastomero junturak. Ur hoditerian eta drainatzean erabilitako hodien estankotasun junturetarako materialen betebeharrak. 1. zatia: Kautxu bulkanizatua

UNE EN 712

Kanalizazio sistemak material termoplastikoetan. Ahalegin axialeko lotura mekanikoak presiozko hodien eta horien osagarrien artean. Urradurarekiko erresistentzia indar konstantean saiatzeko metodoa

UNE EN 713

Kanalizazio sistemak material plastikoetan. Poliolefinen presiozko hodien eta horien osagarrien arteko lotura mekanikoak. Kurbadura jasaten duten loturen barne presioko estankotasunaren saiakuntza

UNE EN 715

Kanalizazio sistemak material termoplastikoetan. Ahalegin axialeko lotura mekanikoak diametro txikiko presiozko hodien eta horien osagarrien artean. Barne presio hidraulikoko estankotasunaren saiakuntza, ahalegin axialarekin

UNE EN 805

Ur hornidura. Eraikinetatik kanpoko sareen eta haien osagaien zehaztapenak

UNE EN 911

Kanalizazio sistemak material plastikoetan. Elastomero estankotasun juntura duten loturak eta lotura mekanikoak presiopeko kanalizazio termoplastikoetarako. Estankotasunaren saiakuntza kanpoko presio hidrostatikopean

UNE EN 1074-1

Ur hornidurarako balbulak. Ohiko gaitasun betebeharrak eta egiaztapen saiakuntza egokiak

UNE EN 1092-2

Bridak eta haien loturak. Brida zirkularrak hodi, txorrota, osagarri eta pieza berezietarako, PN izendapena. 2. zatia: Burdinurtuzko bridak

UNE EN 1563

Burdinurtua. Grafito esferoidalezko burdinurtua

UNE EN 10088-1

Altzairu herdoilgaitzak. 1. zatia Altzairu herdoilgaitzen zerrenda

UNE EN 10240

Barrengo eta/edo kanpoko babes estaldurak altzairuzko hodietarako. Lantegi automatikoetan aplikatzen diren beroan eginiko galvanizatuen estaldura. Zehaztapenak

UNE EN 12164

Kobrea eta kobre aleazioak. Mekanizazio barrak

UNE EN 12165

Kobrea eta kobre aleazioak. Forjaketarako erdiproduktuak

UNE EN 12201-2

Ur hornidurarako eta presio bidezko saneamendurako plastikozko kanalizazio sistemak. Polietilenoa (PE). 2. zatia: Hodiak

UNE EN 12667

Eraikuntzako materialak. Erresistentzia termikoa zehaztea, gordetako plaka beroaren metodoaren eta bero-fluxuaren neurgailuaren metodoaren bidez. Erresistentzia termiko handiko eta ertaineko produktuak

UNE EN 13101

Lurpeko kontrol-putzuetarako pateak. Betebeharrak, markatzea, saiakuntzak eta onespen ebaluazioa

UNE EN 13469

Eraikuntza ekipoetarako eta industria instalazioetarako produktu isolatzaile termikoak. Aurrez prestatutako maskor isolatzaileetan ur-lurruna transmititzeko propietateak zehaztea

UNE EN 14901

Burdinurtu nodularreko hodi, errakore eta osagarriak. Epoxi estaldura (erresistentzia handia) burdinurtu nodularreko errakore eta osagarrietarako. Betekizunak eta saiakuntza metodoak

UNE EN ISO 2409

Pinturak eta bernizak. Erreja bidezko mozketa

UNE EN ISO 6509

Metalen eta aleazioen korrosioa. Letoiaren deszinkeztarekiko erresistentzia zehaztea

UNE EN ISO 8501-1

Altzairuzko substratuak prestatzea pinturak eta erlazionatutako produktuak aplikatu aurretik. Gainazalen garbiketaren ebaluazio bisuala

INFORMAZIO ERANSKINAK

A. ERANSKINA

Suteen kontrako sareetarako harguneak.
Eremu pribatuko zatia (barnealdea)

1. Suteen kontrako sareetarako harguneak. Eremu pribatuko zatia (barnealdea).

Hoditeriak indarrean dauden araudietako eskakizunak bermatu behar ditu. Suteetarako ur-hargune hornituetan, irteerako zuloan, hoditeriak gutxienez 0,2 MPako presio dinamikoa bermatu behar du, ordubetez gutxienez, hidraulika aldetik desegokienak diren suteetarako bi ur-hargune aldi berean funtzionatzen ari direnean ere.

UNE 23500 Arauaren arabera, barneko banaketa sareak izan behar du:

a) 1942/1993 eta 2267/2004 Errege Dekretuek, xedapen gehigarriek eta aplikatu beharreko gainerako araudi espezifikoak finkatzen dituzten zehaztapenekin bat mantendu behar da, eta bertan zehazten diren organismoek mantendu behar dute.

b) Saretua eta helburu honetarako bakarrik prestatua izan behar du (sektorizazio balbulak, isurbidea, bentosak, atzeraezeko balbulak, etab.).

Sarea lurpekoa eta/edo airekoa izan daiteke:

–Lurpekoa bada, burdinurtu nodularreko hodiak erabili behar dira, korrosioa saihestearren.

–Airekoa bada, UNE EN 10240 arauaren araberako altzairu galvanizatua erabili behar da, eta inola ere ezin da altzairu beltzezko hodirik instalatu.

Sare publiko motaren arabera, suteetarako harguneak hurrengo orrian ageri diren eskemei jarraikiz egin behar dira.

B. ERANSKINA

Ebakitze balbulen ezaugarriak kontagailuen baterietan

1. Ebakitze balbulen ezaugarriak kontagailuen baterietan.

1.1. Erabilera baldintzak.

Kontagailuen baterietan erabiltzeko, ebakitze (sarrera) eta ebakitze eta atzera ezineko (irteera) baterako eginkizunerako.

1.2. Zehaztapenak.

Esfera balbulak, PN 16 atm presiokoak eta DN 20 mm diametrokoak, atzera ezinekoa dutela irteera balbulan, torpedo motako itxigailua, malguki gidatuak aktibatua, alboetarako mugimenduak saihesteko, eta ixte-eraztun motako ixte juntura dutela.

Sarrera balbulak sarrera juntura edukiko du, brida orientagarri baten bidez, UNE 19804 arauaren araberako neurrietakoa, baterian, eta irteerakoa hari ar bidezkoa ezkerretara 3/4”-koa eta eskuin-ezker errakore bidezkoa 3/4” - 7/8”-koa.

Irteera balbula hari ar bidezko sarrera duena, ezkerretara, 3/4”-koa, eta 1”-eko hari ar bidezko irteera duena, lotura egiteko flexo edo errakore zoro bidez, hari eme bidez, 1”-ekoa.

Pasabideak DNa edukiko du uraren ibilbide osoan balbula guztiz irekita duela, karga galera 0,77 l/s-ra eta 25 kPa baino txikiagoa duela sarrera balbulan eta 30 kPA baino txikiagoa irteera balbulan.

Eskuzko maniobra gailua, “tximeleta-azkoin” bidezkoa edo antzekoa. Maniobrak ezin izanen du gainditu UNE 19804 arauan zehaztutako haustura momentua eta erloju-orratzen ixte noranzkoa.

Egiaztapen hargunea hari ar bidezkoa DN 3/8” edo 1/2 ” tapoia duena irteera balbulan.

UNE 19804-9227 arauan zehaztutako saioak bete beharko dituzte.

1.3. Proiektuan, muntatzean eta paratzean aintzat eduki beharrekoak.

Sarrera balbularen ondoren instalatuko da egonkortzeko zati bat luzera zuzen nahikokoa, kontagailuaren sarreran nahasmenduak saihesteko, ISO 4064 arauaren 1. zatiaren arabera.

1.4. Marka.

UNE 19804 arauaren araberako marka eduki beharko dute balbula guztiek.

Iragarkiaren kodea: L2004355