9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3/2019 aldaketa urte bereko aurrekontuan, kreditu gehigarriari buruzkoa. Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Allon, 2019ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1916171