9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

375/2019 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita 323/2019 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtsoaren sustatzaileak hauek dira: Juan Jesús Castillo Resano jauna, Juan Manuel Rubio Berrendero jauna, Beatriz Casarejos Oses andrea, Jesús Soto Medrano jauna, Marcos García Martínez jauna, Javier María Lizarraga Liberal jauna, Luis Fernando Pérez Pérez jauna, César Blanco García jauna, Israel Fuertes Martínez jauna eta Roque Muñoz Huerta jauna. Errekurtsoa Nafarroako Gobernuaren jarduerarik ezaren aurka jarri zen, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea garatzeko erregelamendu-araua ez emateagatik. Lege horrek Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen du, Nafarroako toki-erakundeetako udaltzaingoei aplikatzeko.

2019ko irailaren 25ean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko Justizia Administrazioko legelariak eskatu zuen bidaltzeko errekurritutako egintzari dagokion administrazio espedientea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak espediente hori Epaitegiari igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 323/2019 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtsoaren sustatzaileak hauek dira: Juan Jesús Castillo Resano jauna, Juan Manuel Rubio Berrendero jauna, Beatriz Casarejos Oses andrea, Jesús Soto Medrano jauna, Marcos García Martínez jauna, Javier María Lizarraga Liberal jauna, Luis Fernando Pérez Pérez jauna, César Blanco García jauna, Israel Fuertes Martínez jauna eta Roque Muñoz Huerta jauna. Errekurtsoa Nafarroako Gobernuaren jarduerarik ezaren aurka jarri zen, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea garatzeko erregelamendu-araua ez emateagatik. Lege horrek Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen du, Nafarroako toki-erakundeetako udaltzaingoei aplikatzeko.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertu ahal izan daitezen bederatzi eguneko epean, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

Jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Juan Jesús Castillo Resano jaunari, Juan Manuel Rubio Berrendero jaunari, Beatriz Casarejos Oses andreari, Jesús Soto Medrano jaunari, Marcos García Martínez jaunari, Javier María Lizarraga Liberal jaunari, Luis Fernando Pérez Pérez jaunari, César Blanco García jaunari, Israel Fuertes Martínez jaunari eta Roque Muñoz Huerta jaunari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara ere.

Iruñean, 2019ko abenduaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusiaren ordez (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua).–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Zapico Revuelta.

Iragarkiaren kodea: F2000095