9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, bertako kirol koordinatzailea lagun izanik, 2020ko ekitaldirako aurkeztu duen jardueren proiektua.

Ikusirik 1. arau fiskala aldatzeko proposamena 2020ko ekitaldirako. Arau horrek kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen ditu.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldirako jardueren proiektua.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako 1. arau fiskalaren aldaketa. Arau horrek kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen ditu.

Hirugarrena.–Kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen 1. arau fiskalaren aldaketaren espedientea ikusgai edukitzea Tafallako Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoko Idazkaritzan (Nafarroako plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Laugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea kirol koordinatzaileari eta Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei.

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L1916336