9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen bestelako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespena, 2020. urterako

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko azaroaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen bestelako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, 2020ko urtarrilaren 1etik ondorioak izango dituena.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 11n, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2019ko abenduaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEETAKO HONDAKINEN ETA GISAKOEN BILKETA, TRATAMENDUA ETA USTIAPENA EDO DEUSEZTATZEA ETA ZERBITZU HORREK ESKAINTZEN DITUEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO 2020KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1.artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua egiteagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal mugape osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak

f) Osasun zentroak

g) Zahar etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukiontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1-a) zergapeko egintzarako: Bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

–1-b), 1-c), 1-d), 1-e), 1-f) eta 1-g) zergapeko egintzetarako:

–Establezimendu unitatea edo jarduera, jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) inskribaturik badago, betiere lokal edo etxebizitza batean gauzatzen bada, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–4.1.2.a) artikuluko zergapeko egintzarako, emandako zerbitzuaren kostua.

–1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera JEZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua.

Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua.

Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen du, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (14 ordainsari) baino gehiago ez bada edo 1,35 aldiz zenbateko hori, ezkontidea edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo seme-alaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbateko hori 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza beterik ere, urteko kopurua delako zenbateko hori bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria zein higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Jasotako prestazioaren egiaztagiria.

c) Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

e) Hobaria eskatu aurreko ekitaldiari dagozkion zerga datuen dokumentua, Nafarroako Zerga Ogasunak egina. Dokumentuak ondasun higiezinei buruko informazioa jaso beharko du.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen diela etxeari dagokion hondakinen gaineko tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa hau eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen segitzen ote den; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie baldintzak betetzetik gelditu diren onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

2. Errenta Bermatua jasotzen dutenendako eta antzeko egoeretan daudenendako kuota berezia.

Ohiko etxebizitzaren tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena, honako egoera hauetako batean dagoenean:

–Errenta Bermatuaren onuraduna denean.

–Bere diru-sarrerak eta ondarea Errenta Bermatuaren onuraduna izateko ezarritako beharkizun diren zenbatekoak baino txikiagoak direla ziurtatzen duen dokumentua, gizarte zerbitzuek egina, aurkezten duenean.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria, edo bere diru-sarrerak eta ondarea Errenta Bermatuaren onuraduna izateko ezarritako beharkizun diren zenbatekoak baino txikiagoak direla ziurtatzen duen dokumentua, gizarte zerbitzuek egina.

c) Erroldaketa ziurtagiria.

Eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina, 21.000 euro baino handiagoa bada, betiere ohiko etxebizitzaren balioa kenduta, ez zaio tarifa berezia emanen.

Tarifa hori Errenta Bermatua jasotzen den epe bererako emanen da. Epe hori zehazterik ez balego, tarifa 6 hilabetetarako esleituko da.

Hartzen den laguntzaren ziurtagiria, edo bere diru-sarrerak eta ondarea Errenta Bermatuaren onuraduna izateko ezarritako beharkizun diren zenbatekoak baino txikiagoak direla ziurtatzen duen dokumentua, gizarte zerbitzuek egina.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa hau eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen segitzen ote den; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie baldintzak betetzetik gelditu diren onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

3. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita ordenantza honen eranskinean ezartzen diren beharkizunak frogatu organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

4. Kuota berezia, hutsik dauden etxebizitzetako titularrendako.

%70 hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Zerbitzuak ematen dituzten enpresa edo entitate hornitzaileen egiaztagirien bidez kreditatuko da.

5. Kuota berezia, etxea botatzeko lizentzia emana bada.

%100eko hobaria egonen da, baldin eta eraisteko lizentzia eman bada etxebitza bat egiteko, eraikin berria egiteko obrek dirauten bitartean. Inguruabar hau frogatzeko, eraisteko udal lizentziaren edo hori dela-eta egindako beste udal ziurtagiri baten kopia aurkeztuko da.

6. Kuota berezia, etxebizitzatik edo lokaletik edukiontzira 500 metro baino gehiago badaude.

Ateratzen den tarifan ehuneko %100eko hobaria izanen da baldin eta etxebizitza edo lokaletik edukiontzira 500 metro baino gehiago badaude. Hobari honetarako eskubidea izateko, ezinbestekoa izanen da subjektu pasiboak eskaera egitea.

7. Zerga salbuespen eta/edo hobari guztiak ematen diren hiruhilekoan aplikatuko dira.

Hobariak ematen den momentutik urte naturala bukatzen den arte izanen du indarra. Urtero berritu beharko da, eta hartarako eskubidea duenak aitortzeko eskabidea egin beharko du urtero. Eskabidea egiteko dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Berritzeko eskabidea Mankomunitatean aurkeztu beharko da urteko lehendabiziko hiruhilekoan, eta epe hori luzaezina izanen da.

Eginbehar horretatik salbuetsita daude 11.2 artikuluan ezartzen den tarifa ordaintzen duten erabiltzaileak. Horiek hobaria emateko epea amaitu baino lehen berritu beharko dute eskabidea, horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztuz.

Berritzeko eskabidea ez egiteak hobaria galtzea ekarriko du berarekin.

XI. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo hiruhilekoan behin.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren hiruhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

15. artikulua.

14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egin ahal izanen da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan: ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoa 1,00 euro gehituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko. Gainera, eskatzen baldin badute Mankomunitateak ordainagiria berriz ere igortzea, 0,50 euro ordaindu beharko dute tramite horregatik.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Baldin ordainagiriak ez badituzte pagatzen borondatez ordaintzeko epean, euro bat ordaindu beharko dute ordaindu ez izana jakinarazteko gastuengatik. Eskatzen baldin badute Mankomunitateak ordainagiria igortzea, 0,50 euro ordaindu beharko dute kudeaketa gastuengatik.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.–Ordenantza honetako tasak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean Sakanako Mankomunitateak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek NAOn argitaratzen denean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1) Etxekoa-erretiratuen klubak eta etxebizitzak.

  • Tarifa finkoa: 83,16 euro.

2) Profesionalen bulegoak.

  • Tarifa finkoa: 139,20 euro.
  • Gestoriak.
  • Agentziak.
  • Kabineteak.
  • Notariotzak.
  • Erregistroak.
  • Bankuak.
  • Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).
  • Ile apaindegiak.
  • Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.
  • Norberaren produktuarendako hotz kamerak.
  • Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, publikora irekita dagoen establezimendurik ez dutenean.
  • Akademiak.
  • Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

3) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 208,79 euro.
  • Kioskoak eta liburu-dendak.
  • Botikak.
  • Bitxi dendak-erloju dendak.
  • Tabako dendak.
  • Ogi saltokiak.
  • Opari dendak.
  • Dolareak eta ardandegiak.
  • Litxarreria dendak.
  • Gorputegiak.
  • Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.
  • Gasolindegia.
  • Elektrizitate dendak.
  • Edari biltegiak.
  • Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.
  • Zapata dendak eta jantzi dendak.
  • Burdindegiak.
  • Drogeriak.
  • Mertzeriak.
  • Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 236,65 euro.
  • Ordezko piezen dendak.
  • Pentsioak.
  • Komentuak.
  • Kontserba lantegiak.
  • Moldiztegiak.
  • Fruta eta barazki biltegiak.
  • Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak.
  • Altzari dendak.
  • Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Harategiak.
  • Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5) Merkataritza

  • Tarifa finkoa: 335 euro.
  • Arrandegiak.
  • Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.
  • Prestalekua duten gozotegiak.

6) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 439,33 euro.
  • Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 399,68 euro.
  • Jatetxeak, hostalak eta apopilo etxeak jatetxearekin.

8) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 403,66 euro.
  • Hotelak, kanpinak.

9) Merkataritza.

  • Tarifa finkoa: 346,49 euro.
  • Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

10) Herriko Etxea, Kontzeju Etxea, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, Kultur Etxeak, Epaitegiak, elizak.

  • Tarifa finkoa: 92,81 euro.

11) Ikastetxeak, haurtzaindegiak.

  • Tarifa finkoa: 199,53 euro.
  • Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

12) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak.

  • Tarifa finkoa: 200,15 euro.

13) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

  • Tarifa finkoa: 389,78 euro.

14) Industriak eta lantegiak:

  • Industriak eta lantegiak, <30 langile: 229 euro.
  • Industriak eta lantegiak, 30-60 langile: 277,22 euro.
  • Industriak eta lantegiak, >60 langile: 397,65 euro.
  • Baskulan emandako pisua: 5,50 euro pisaldi bakoitzeko.

15) Landetxeak.

  • Tarifa finkoa: 90,90 euro.

TARIFEI ZUZENEAN APLIKATZEKO XEDAPENAK

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusitako jardueretan, baldin batez bestekoa baino frankoz ere hondakin gehiago sortzen badira -hala uste izanen da baldin edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada esklusiboki- lehentasunez aplikatuko da edukiontzi esklusiboaren tarifa.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–Lau hilabetetik beheitiko “denboraldian” egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean. Gehienezko kuota ez da aplikagarria izanen edukiontzi esklusiboaren tarifari.

Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

Harako 9. epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa bigarren multzoko (Profesionalen bulegoak) tarifa aplikatuko zaie.

Iragarkiaren kodea: L1916697