9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Planeamenduko hirigintza hitzarmena 1. poligonoko 206. lurzatiari buruz. Hasierako onespena

Zugarramurdiko udalak, 2019ko azaroaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, espedientea abiarazteko baino ez, planeamenduko hirigintza hitzarmena Juan Jaurena Gaztambiderekin Zugarramurdiko 1. poligonoko 206. lurzatiari buruz. Helburua da Zugarramurdin sarrera berria egitea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluak ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zugarramurdin, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2000122