9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan, 2020rako tarifak eguneratzearren. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzen dituen espedientea, 2020rako tarifak eguneratu beharrez.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horien aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Zizur Nagusian, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ORDENANTZA, ETXEKO LAGUNTZA
ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

9. artikuluaren aldaketa. Prezio publikoa. Tarifen sistema

Finantzaketari aplikatzen ahal zaizkion irizpide eta printzipioak honako hauek dira:

–Zerbitzu unitatearen definizioa: zerbitzu unitatea neurtzen da kontuan hartuz ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean.

–Familia unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko, indarrean den PFEZaren gaineko araudian xedatutako familia unitatea hartuko da aintzat.

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak:

  • Errenta: PFEZaren etekin garbiak eta pentsio edo prestazio salbuetsiak. Ez dira prestazio edo errenta salbuetsitzat joko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak mendeko pertsonak familia ingurunean zaintzeko ematen dituen laguntzak.
  • Gastu kengarriak:
  • Ohiko etxebizitzako gastuak (gehienez ere 400 euro hilean).
  • Ohiko etxebizitzaren, tutoretzapeko apartamentu publikoaren edo gisakoaren alokairua.
  • Ohiko etxebizitza eskuratzeko maileguaren amortizazioa.
  • Ohiko etxebizitzan egin behar diren egokitzapenen edo berritzeen gastuak.
  • Langileria gastuak, langileak kontratatzen badira etxean mantendu ahal izateko eta laguntza pertsonala emateko (gehienez ere 700 euro hilean), beharrezkoa bada pertsona horien egoera soziosanitarioa dela eta. Mendekotasuna aitortzen duen ebazpena edo oinarrizko gizarte zerbitzuen txostena aurkeztu beharko da hori frogatzeko.
  • Eguneko zentroko egonaldi gastuak edo egoitza geriatrikokoak (gehienez ere 1.000 euro hilean).
  • Hileko per capita errenta garbia: aurreko kontzeptuak batu eta familia unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez zatituta sortzen dena.

Erabiltzailea PFEZaren aitorpena egitera behartua ez dagoenean, aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera zehaztuko da ahalmen ekonomikoa.

–Kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea: 15,61 euro (Nafarroako Udalen Federaziotik jasotako datua-2019ko abuztua).

–Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:

Karga-eskala familia unitatearen per capita errenta garbiari egotziko zaio, eta errenta horrek urteko OAEAParekiko (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa) gordetzen duen proportzioan oinarrituko da:

Kostuaren oinarrizko unitatea (KOU)

15,61 euro

OAEAP 2020

KOEFIZIENTEA

ETXEKO LAGUNTZA

LEKUALDAKETAK

Tarifa

Tarifa

OAEAPren %105 arte

3,00 euro

2,00 euro

OAEAPren %120 arte

KOUren %5

ordua

KOUren %2,5

lekualdaketa

OAEAPren %140 arte

KOUren %10

ordua

KOUren %5

lekualdaketa

OAEAPren %160 arte

KOUren %15

ordua

KOUren %7,5

lekualdaketa

OAEAPren %180 arte

KOUren %25

ordua

KOUren %12,5

lekualdaketa

OAEAPren %200 arte

KOUren %35

ordua

KOUren %17,5

lekualdaketa

OAEAPren %220 arte

KOUren %45

ordua

KOUren %22,5

lekualdaketa

OAEAPren %240 arte

KOUren %55

ordua

KOUren %27,5

lekualdaketa

OAEAPren %260 arte

KOUren %70

ordua

KOUren %35

lekualdaketa

OAEAPren %280 arte

KOUren %85

ordua

KOUren %42,5

lekualdaketa

OAEAPren %280tik gora

KOUren %100

ordua

KOUren %50

lekualdaketa

ORDENANTZA FISKALA, ZIZUR NAGUSIKO HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TASEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–Nitxoetan: 134,40 euro.

–Kolunbarioetan (errautsak): 25,90 euro.

II. epigrafea.–Hilobitik atera eta gorpuzkinak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

–Hilobitik atera eta beste hilobi batean ehorztea: 124,00 euro.

–Gorpuzkiak hilobitik atera eta ematea: 72,40 euro.

–Hilobitik atera eta hezurtegi orokorrera eramatea: doan.

III. epigrafea.–Nitxoak, panteoiak eta kolunbarioak.

–Nitxoak:

  • 10 urteko kontzesioa: 258,40 euro.
  • Bi luzapen, 10 urtekoa bakoitza: 196,40 euro.

–Errauts-kolunbarioa (errautsendako):

  • 10 urteko kontzesioa: 82,70 euro.
  • Bi luzapen, 10 urtekoa bakoitza: 82,70 euro.

–Kolunbarioak (gorpuzkinendako):

  • Kontzesio bakarra 10 urterako: 165,40 euro.

UDAL ORDENANTZA, ZEREMONIA ZIBILAK ETA ZERBITZU
HORI EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFAK

13. artikulua.

–Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

  • Bi ezkontideak Zizur Nagusian erroldaturik daudenean: 82,70 euro.
  • Ezkontide bat Zizur Nagusian erroldaturik dagoenean eta bestea ez: 103,40 euro.
  • Ezkontideetako bat ere ez dagoenean Zizur Nagusian erroldaturik: 155,00 euro.

(...).

33. artikulua.

–Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

  • Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik bazegoen zendu zen unean: salbuetsita.
  • Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik ez bazegoen zendu zen unean: 155,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.–Mahaiak, aulkiak, itxitura egonkorrik gabeko terraza beladoredunak, metro karratuko:

–Urtekoa: 20,20 euro.

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, iraileko festetan zehar soil-soilik: 7,10 euro.

I.2.–Itxitura egonkorreko terraza beladoredunak, metro karratuko:

–Urtekoa: 40,40 euro.

I.3.–Tabernetako barrak herriko festetan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak, metro karratuko: 20,20 euro.

I.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean:

–Banku entitateen kutxazainak: 121,10 euro.

–Salmentarako makinak: 65,60 euro.

I.5.–Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko.

–Eguneko: 12,20 euro.

–Denboraldikoa: 633,60 euro.

I.6.–Jarduera ekonomikoetarako bestelako erabilera edo aprobetxamendua, metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko, egunean 0,18 euro.

I.7.–Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitza.

–Eguneko: 1,10 euro.

–Hilabeteko: 15,10 euro.

–Urteko: 149,80 euro.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,42 euro.

–Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 8,40 euro.

–Metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 83,90 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Jarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 299,40 euro.

–Okupatutako zorupeko metro karratu bakoitzeko, urtean: 9,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak jarraian adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

–Aldamioak: 25,00 euro.

–Hesiturak: 25,00 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 15,00 euro.

–Jarduera salerosketa denean: 50,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN BERRIKUNTZA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1.–Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 27,30 euro.

I.2.–Zanga egiteagatik ibilgailuen trafikoa itxi behar bada, dela norabide edo bide bat dela eremu handi bat, aurreko epigrafeetako zenbatekoak %20 handituko dira.

II. epigrafea.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak eta kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egitea.

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 40,00 euro.

III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

I.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.1.1.–Harrizko zoladura duten lekuetan: 159,70 euro.

I.1.2.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 148,40 euro.

I.1.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 79,90 euro.

I.2.–Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

I.2.1.–Harrizko zoladura duten lekuetan: 179,70 euro.

I.2.2.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 166,90 euro.

I.2.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 100,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA: TARIFAK

1. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkienen tramitazioa.

1.1.–Arma txartelen tramitazioa, txartel bakoitzeko: 21,20 euro.

1.2.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren tramitazioa, lizentzia bakoitzeko: 36,40 euro.

2. epigrafea.–Txostenak.

2.1.–Udaltzaingoaren txostenengatik: 82,70 euro.

2.2.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoengatik: hirigintzako txostenaren kostua.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1.–Ziurtagiri bakoitzagatik: 2,10 euro.

–Ziurtagiriak egiteagatik 4 urte baino zaharragoak diren datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan jadanik jasota ez badaude: 4,10 euro.

–Ez dute tasa sortuko automatikoki egiten diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira.

3.2.–Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik: 0,60 euro.

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Agirien fotokopiak eta planoen kopiak, interesdunek eskatuak.

4.1.–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,20 euro.

4.2.–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,30 euro.

4.3.–DIN A-3 tamainatik gorako planoen kopia bakoitzeko: 8,10 euro.

4.4.–CDko kopia bakoitzeko: 3,10 euro.

5. epigrafea.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea.

5.1.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik: 15,20 euro.

6. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA PASABIDE EDO APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko a) eta b) ataletako kasuak.

I.1.–Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, bakar batentzat nahiz batzuentzat izan: 111,20 euro urtean.

I.2.–Etxebizitza multzoei lotutakoak:

–1 - 4 etxebizitza: 154,10 euro urtean.

–5 - 10 etxebizitza: 161,40 euro urtean.

–11 - 25 etxebizitza: 183,40 euro urtean.

–26 - 50 etxebizitza: 220,10 euro urtean.

–51 - 100 etxebizitza: 293,40 euro urtean.

–101-150 etxebizitza 366,80 euro urtean.

–150 etxebizitza baino gehiago: 440,10 euro urtean.

I.3.–Bestelako eraikin mota bati lotutakoak:

–1 - 4 aparkatoki: 154,10 euro urtean.

–5 - 10 aparkatoki: 161,40 euro urtean.

–11 - 25 aparkatoki: 183,40 euro urtean.

–26 - 50 aparkatoki: 220,10 euro urtean.

–51 - 100 aparkatoki: 293,40 euro urtean.

–101 - 150 aparkatoki: 366,80 euro urtean.

–150 aparkatokitik gora: 440,10 euro urtean.

II. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko c) eta d) apartatuetako kasuak.

II.1.–Gau eta eguneko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 73,40 euro.

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba:

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 55,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

A.–Jarduera sailkatuetan aritzeko:

–Jarduera lizentzia: 462,90 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 370,40 euro.

–Eskualdatzeko lizentzia: 312,20 euro.

B.–Jarduera kaltegabeetan aritzeko:

–Irekitzeko lizentzia: 277,80 euro.

–Eskualdatzeko lizentzia: 231,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLERAKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

I.1.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa:

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, jarraian zehazten den eskalaren arabera likidatuko ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa gehituko zaie. Honatx eskala:

–5 hektarea bitarte, hektareako (euro/ha): 698,40 euro.

–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 597,80 euro.

–10 hektarea baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 498,40 euro.

–50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 399,10 euro.

I.2.–Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea:

Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada.

I.3.–Xehetasun-azterketak tramitatzea:

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, jarraian zehazten den eskalaren arabera likidatuko ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa gehituko zaie. Honatx eskala:

–5 hektarea bitarte, hektareako (euro/ha): 349,20 euro.

–5 baino gehiago, 10 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 299,40 euro.

–10 hektarea baino gehiago, 50 hektarea bitarte, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 249,50 euro.

–50 hektareaz gora, hektarea bakoitzeko (euro/ha): 198,70 euro.

I.4.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea:

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.

I.5.–Birzatiketen tramitazioa:

I.5.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraituz. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbakoa gehituko zaie. Hona hemen:

–100 m³ eraikigarri bakoitzeko: 7,10 euro.

–100 m² eraikigarri bakoitzeko: 9,00 euro.

I.5.B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

–Tarifak I.5.A. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

II. epigrafea.

II.1–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

–Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III.1.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean emandako lizentziak:

III.1.1.–Lurzatitzeko lizentziak.

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira. 100 m² bakoitzeko: 4,80 euro.

III.1.3.–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie. 100 m² bakoitzeko: 10,40 euro.

III.1.4.–Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatuko da 12. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuz: %0,50.

IV. epigrafea.

IV.1.–Gutxieneko eskubideak:

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beherakoak badira, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoen zenbatekoa eta prentsako iragarkien kostua, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.2.–Antolamendurako plan partzial edo berezien aldaketen tramitazioa: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.3.–Xehetasun-azterketak tramitatzea: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.4.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.5.–Birzatiketen tramitazioa: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.6.–Udal Planean egin aldaketak tramitatzea: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

II.1.–Urbanizazio proiektuak tramitatzea: 601,80 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

III.1.1.–Lurzatitzeko lizentzia: 48,60 euro.

III.1.4.–Obra lizentziak eta lizentzia jakinaraziak: 52,40 euro.

ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIAK EDUKI
ETA BABESTEA ARAUTZEN DUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

–Zakurrak biltzea, oro har: 23,50 euro.

–Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 5,20 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK IBILGETU, EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

A) Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak:

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira:

1) 2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 80,80 euro.

2) 2500 - 5.000 kg bitarteko ibilgailuak: 131,20 euro.

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak: 232,10 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau izanen da: 50,50 euro.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzerik ez bada gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.

B) Ibilgailuak gordetzeko zerbitzuaren kuotak:

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondoren, inork hartu gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotoreak eta motozikletak: 2,10 euro.

2) 2.500 kg bitarteko ibilgailuak: 5,10 euro.

3) 2.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 15,20 euro.

C) Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak:

Ibilgetutako ibilgailuen titularrei eskatzen ahal zaizkien eskubideek zenbateko hauek izanen dituzte:

1) 3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 75,70 euro.

2) 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 100,90 euro.

3) Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen 24 orduak kenduta: 10,10 euro.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Hurrengo paragrafo hau ezabatu da 6. artikulutik, ordenantzan aplikatu beharreko zenbatekoari buruzkoa baita:

“Poltsa ekonomiko bat sortuko da esleipenaren eta bildutako tasen artean dagoen aldearekin.

Poltsa hori egoera txarrean dauden pertsonei edo familiei gehikuntza hori osorik edo haren zati bat itzultzeko erabiliko da. IPREMaren (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) araberako irizpidea erabiliko da, itzulketa proposatzen baitu IPREMaren %1,25etik beherako diru-sarrerak dituzten familia unitateei (kide bakarraren kasuan), IPREMaren %1,50etik beherakoentzat (bi kide) eta IPREMaren %0,26 gehiago aurreko tarteari, familia unitateari gehitzen zaion kide bakoitzeko (%1,76 hiru kiderentzat, %3,02 lau kiderentzat...). “

Hurrengo paragrafoa erantsi zaio 6. artikuluari, ordenantzan aplikatu beharreko zenbatekoari buruzkoa baita:

“Egurra: 2,50 euro unitateko”.

Iragarkiaren kodea: L1916710