9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 3/2019 aldaketaren espedientea, kreditu berezi bat sortuko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tebasen, 2019ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1916169