9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

8.etik 16.era bitarteko aldaketak 2019ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15. eta 16. aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Elon, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1916173