9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza, Lekunberriko bestetako suziriari eta kartelei buruzko araudia arautzen duena. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko bestetako suziriari eta kartelei buruzko araudia arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespen hori 2019ko urriaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 199. zenbakian, eta jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunez, eta hura zela-eta ez zen erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu. Beraz, suziriari eta jaietako kartelei buruzko araudia arautzen duen ordenantza behin betiko onetsi da.

Horrenbestez, haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

BESTETAKO SUZIRIA BOTATZEKO ETA KARTELA AUKERATZEKO ARAUDIA

Suziria nork jaurtiko duen eta bestak zein kartelek iragarriko dituen aukeratzeko orduan Lekunberriko bizilagunek beren iritzia emateko araudia da hau.

Suziria

Udalak, bestetako batzordearekin koordinatuta, proposamenak jaso eta Lekunberriko jaietan suziria nork (pertsona batek edo gehiagok) botako duen ikusteko prozesua jarriko du martxan. Zenbait aukera aurkeztuko dira eta bizilagunek horietako bat aukeratu beharko dute.

Hona hemen horretarako prozedura:

Pertsona bat proposatuko da suziria botatzeko; proposatutakoak pertsona bat baino gehiago edo talde bat badira, pertsona horiek elkarren artean harremana izan beharko dute (elkarte bereko bazkideak izatea, zaletasun berberak izatea...).

Aukeratutako pertsonak edo taldeak harreman zuzena izan behar du Lekunberrirekin.

Proposamenek bi atal izanen dituzte:

a) Suziria jaurtiko duen pertsonaren edo taldearen izena.

b) Azalpen laburra, hautaketa arrazoituz.

Proposamenak anonimoak izanen dira, eta udaletxeko postontzian edo bulegoetan utzi beharko dira.

Behin proposamenak aurkezteko epea amaituta, bestetako batzordeak haiek aztertu eta teknikoki egokiak ez direnak baztertuko ditu (akatsak dituztelako, ezarritako irizpideak betetzen ez dituztelako, aurreko urteetan ere suziria botatako pertsona berak direlako...). Lehentasuna izanen dute integratzaileak diren proposamenek, errespetua oinarri dutenek, eta ahalik eta adostasun eta onarpen handiena lortzen dutenek. Bestetako batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, proposamen horiek aztertuko dituen lantalde bat sortzeko aukera izanen du.

Ezarritako epearen barruan proposamenik aurkezten ez bada, bestetako batzordeak berea eginen du, proposamenaren zergatia azalduz.

Erabakia egindako proposamenekin konparatuko da, eta behin betiko zerrenda prest dagoenean, Udalak bere komunikazio-bideak erabiliko ditu bizilagunak informatzeko: Udalaren webgunea, sare sozialak, bandoa eta abar.

Herri bozketarako egun bat ezarriko da, eta bozketa aurrez aurre edo on-line eran egin ahal izanen da. On-line eran egin ahal izateko, lehenago erregistratu beharko da udaletxean. Ezinbestekoa da Lekunberrin erroldatuta egotea.

Botoa eman ahal izateko:

14 urtetik gorakoek parte har dezakete (urteak 2019an betetzen dituztenak).

Botoa ematera joan ezin bada, beste norbaiten esku utz daiteke botoa. Pertsona horrek paper hau aurkeztu beharko du sinatuta:

Nik, ......(e)k ...... NAN zenbakia duenak, nire botoa honen esku uzten dut: ......, ...... NAN zenbakia duena.

NANaren kopia bat ere eraman beharko du.

Botoen zenbaketa bestetako batzordearen aurrean eginen da, eta batzordekide bat izanen da aukeratuari informazioa emanen diona.

Bozketa egiten den egunean suziria nork jaurtiko duen jakinaraziko da. Horretarako, bestetako batzordeak aurrez argitaratu beharko du aukeratutako pertsonaren izena.

Kartela.

Bestetako kartela aukeratzeko prozesuaren proposamena.

Honela eginen da prozesua:

Kartelak aurkezteko epea ezarriko da.

Honako hau izanen da aurkezpena:

Kartelean, testu hau agertuko da: Lekunberriko festak 2019 Urriaren 9tik 13ra.

Lanek jatorrizkoak izan beharko dute.

A3 tamainakoak izanen dira, eta formatu bertikala izanen dute.

Kolorea eta teknika libreak izanen dira.

Gutun-azalean “lelo” bat idatziko da. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal txikiago bat egonen da, egilearen datuekin: izen-deiturak eta telefono-zenbakia.

Behin kartelak aurkezteko epea amaituta, bestetako batzordeak haiek aztertu eta teknikoki egokiak ez direnak baztertuko ditu (akatsak dituztelako, ezarritako irizpideak betetzen ez dituztelako, aurreko urteetan ere suziria botatako pertsona berak direlako...). Bestetako batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, proposamen horiek aztertuko dituen lantalde bat sortzeko aukera izanen du.

Erabakia egindako proposamenekin konparatuko da, eta behin betiko zerrenda prest dagoenean, Udalak bere komunikazio-bideak erabiliko ditu bizilagunak informatzeko: Udalaren webgunea, sare sozialak, bandoa eta abar.

Herri bozketarako egun bat ezarriko da, eta bozketa aurrez aurre edo on-line eran egin ahal izanen da. On-line eran egin ahal izateko, lehenago erregistratu beharko da udaletxean. Ezinbestekoa da Lekunberrin erroldatuta egotea.

Botoa eman ahal izateko:

14 urtetik gorakoek parte har dezakete (urteak 2019an betetzen dituztenak).

Botoa ematera joan ezin bada, beste norbaiten esku utz daiteke botoa. Pertsona horrek paper hau aurkeztu beharko du sinatuta:

Nik, ......(e)k ...... NAN zenbakia duenak, nire botoa honen esku uzten dut: ......, ...... NAN zenbakia duena.

NANaren kopia bat ere eraman beharko du.

Botoen zenbaketa bestetako batzordearen aurrean eginen da, eta batzordekide bat izanen da aukeratuari informazioa emanen diona.

Kartel irabazlea zein den besten aurreko larunbatean emanen da jakitera, bestetako batzordeak urte bakoitzerako ezarritako lekuan. Egun horretan, halaber, bestetako egitaraua banatuko dute.

Egutegia eta balizko ezustekoak.

–Araudi honetan zehazten ez den ezustekoren bat gertatuz gero, bestetako batzordeak izanen du erabaki-ahalmen osoa.

–Egutegiaren diseinua bestetako batzordeak proposatuko du.

Egutegi proposamena.

Abuztuaren hasiera: suziria botatzeko proposamenetarako iragarkia eta bestetako kartelen aurkezpena.

Abuztuaren azken bi asteak: suziria botatzeko proposamenak eta jaietako kartelak aurkeztuko dira, kartazal itxi batean.

Iraileko lehen astea: proposamenak onartzeko batzordearen bilera.

Iraileko bigarren astea: Lekunberrin erroldatutako guztiek botoa emateko eguna.

Lekunberrin, 2019ko abuztuaren 23an.

Iragarkiaren kodea: L1915653