9. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

374/2019 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Horren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzen zaio 271/2019 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoarekin loturiko administrazio espedientea. Fernando Isasi Ortiz de Barron jaunak aurkeztu zuen errekurtso hori, Alfredo Unanua Echavarri jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, honako errekurtso hau ustez ezestearen aurka (Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiaren ustezko ezespena): Barañaingo eta beste udalerri batzuetako udaltzain eta udal agente lanpostuak betetzeko deialdian, oinarrizko prestakuntza ikastarorako onartuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (Barneko zuzendari nagusiaren 222/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia).

2019ko irailaren 30ean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak eskatu zuen errekurritutako egintzari dagokion administrazio espedientea bidaltzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak espediente hori Epaitegiari igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea 271/2019 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoarekin loturiko administrazio espedientea. Fernando Isasi Ortiz de Barron jaunak aurkeztu zuen errekurtso hori, Alfredo Unanua Echavarri jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, honako errekurtso hau ustez ezestearen aurka (Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiaren ustezko ezespena): Barañaingo eta beste udalerri batzuetako udaltzain eta udal agente lanpostuak betetzeko deialdian, oinarrizko prestakuntza ikastarorako onartuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (Barneko zuzendari nagusiaren 222/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia).

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertu ahal izan daitezen bederatzi eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.

3. Organo judizialari jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta metatze kasu bat izan daitekelakoan, honako administrazioarekiko auzi-errekurtso honen berri dagoela: 271/2019 prozedura laburtuarena, Alfredo Unanua Echavarri jaunak aurkeztua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Alfredo Unanua Echavarri jaunari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikora eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusiaren ordez (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua), Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Zapico Revuelta.

Iragarkiaren kodea: F2000096