89. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerri honetako bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabidea udal bulegoetan aurkezteko. Erabaki hori Basaburuko Udalak onetsi zuen, 2020ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran.

Basaburuan, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2004453