89. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ezereztea lehenbiziko proba egiteko data eta tokia

2020ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an, Mankomunitateko buruak emandako 19/2020 Ebazpena. Horren bidez onetsi ziren Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta lehen proba egiteko eguna eta tokia.

Estatuko Gobernuak ezarritako alarma egoeraren indarraldia eta bertan jasotako neurriak kontuan hartuta, Mankomunitateko buruaren apirilaren 22ko 22/2020 Ebazpenaren bidez, lehenbiziko probaren ezereztea argitaratzen da, eta alarma egoeran hartutako neurriek ahalbidetzen dutenean baino ez da atzeratzen ariketa egiteko datari buruzko erabakia. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da noiz eginen den, bat etorriz 2019ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an, argitaratutako deialdiarekin, zeina zuzendu eta berriz argitaratu baitzen 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an.

Corellan, 2020ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2004647