88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Dirulaguntza deialdia, Berriozarko establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 503272.

Deialdi honen xedea da euskara Berriozarko establezimenduetako errotuluetan erabiltzeagatik sortutako gastua hein batean finantzatzea.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udalaren Erregistroa. Agiriak: eskabide sinatua eta:

–Errotuluaren faktura (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua).

–Errotuluaren bi argazki digital (bat orokorra, aurrealde osokoa, eta bestea zehatza, errotuluarena).

Eskatzailek errotulu berriaren gastuaren %50 jaso ahalko du gehienez, eta 300 euro arte.

Berriozarren, 2020ko apirilaren 6an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004561