87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Plan bereziarekin bat Gipuzkoako etorbideko 50eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du 2020ko martxoaren 4an (20200176):

Ikusirik Berriozarko Udalak 2019ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 50ean igogailua paratzeko hiri-jarduketarako plan berezia, desjabetzea ezarri da jarduketa sistematzat planeamenduaren exekuziorako, eta onura publikotzat eta okupatu beharrekotzat deklaratzen dira eraikinaren 1. solairuko eskuineko pisuko 2,30 m².

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, desjabetzearen legezko tresna baita, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluan ezarritakoaren babesean: “Desjabetze sistemaren bidez garatu beharreko exekuzio unitateen mugaketak eta hirigintza-planak onetsiz gero, onespenak berarekin ekarriko du obra horiek onura publikokoak direla eta behar diren lur eta eraikinak okupatu behar direla deklaratzea, desjabetzearen edo zortasunak ezartzearen ondorioetarako”.

Ikusirik udal teknikariek prestaturiko nahitaezko desjabetzearen proiektua eta ukitutako ondasunaren balorazioa/balio justuaren orriak.

Ikusirik Hirigintza Departamentuaren txostena, 254/2018 barneko erreferentzia duena, desjabetzeari, onura publikoaren deklarazioari, okupazioari eta presakoa izateari buruzkoa.

Udaleko alkatetza izanik desjabetze proiektua hasiera batez onesteko organo eskuduna.

Hori guztia kontuan harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea plan bereziaren behin betiko onespenak ukitutako eskubideen eta ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa. Planak jasotzen du 2,30 m² desjabetzea eraikineko 1. solairuko eskuineko pisutik, Gipuzkoako etorbideko 50 zenbakidun eraikinean igogailua jartzeko:

Finka: 18. poligonoa, 228-1-4 lurzatia. Kokapena: Gipuzkoako etorbidea, 50. Desjabetu beharreko azalera: 2,30 m². Jabea: Artur Perez Melnikov.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2020ko apirilaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004420