87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

4., 5. eta 6. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 4/2020, 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak egitea 2020ko udal aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Berriobeitin, 2020ko apirilaren 8an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2004473