87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

ARO-07 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 17ko 17/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea ARO-07 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Héctor Cabeza Goñik sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogei eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik hasita; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Eritze Atetzen, 2020ko apirilaren 17an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2004559