87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 27an, 2020ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Beraz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 21.897,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 800,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 23.197,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 487,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.590,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 14.200,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.920,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 23.197,00 euro.

Eguesen, 2020ko martxoaren 24an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L2004515