87. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak hartutako Erabakia, 3/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko apirilaren 21ean egindako bileran, baliozkotu zuen 3/2020 Foru Lege-dekretua, apirilaren 15ekoa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua 2020ko apirilaren 17ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko apirilaren 17ko 46. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko apirilaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2004604