85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontu orokorra 2020ko otsailaren 27ko osoko bilkuran onetsi zen, eta hasierako onespenaren erabakia 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena, xehetasun honekin:

1.–Berriozarko Udalaren 2020ko aurrekontua, honela xehakaturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.759.092,09 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 230.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 980.986,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.899.137,39 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak, 83.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 1.100.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak 81.000,00 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen bariazioak.

9. kapitulua.–Pasiboen bariazioak.

Diru-sarrerak, guztira: 10.133.565,48 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 5.410.105,41 euro.

2. kapitulua.–Ondasunak eta zerbitzuak erostea: 2.296.660,35 euro.

3. kapitulua.–Interesak eta finantza-gastuak: 15.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 935.618,78 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.196.390,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak 5.475,25 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen bariazioak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Pasiboen bariazioak: 273.615,69 euro.

Gastuak, guztira: 10.133.565,48 euro.

2.–Kirol Martiket 2015 SLk aurkeztutako 2020ko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera; 1.246.489,00 euro egiten du diru-sarreretan eta 1.245.803,76 euro gastuetan.

3.–2020ko aurrekontua betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira.

Atarrabian, 2020ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2004410