84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aldaketa, 2020. urteko aurrekontuan kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua gaitzeari buruzkoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Allon, 2020ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2004372