84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Aberingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://aberin.clmtec.es.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Udalaren egoitza elektronikoan eta web-atarian argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Aberingo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

Aberinen, 2020ko martxoaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2004366