84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44E/2020 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona “4190 L02 Zidacos-Uxue” izeneko erdi tentsioko aireko linea, 13,2 kV-ekoa, San Martin Unxeko udal-mugartean lurperatzeko proiektuari. Sustatzailea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

2019ko urriaren 14an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketan lurperatu gogo dira “4190 L02 Zidacos-Uxue” izeneko erdi tentsioko aireko linearen (13,2 kV) 117 m inguru, 1404 euskarriaren eta “San Martin Unx I” izeneko transformazio zentroaren artean. Horrek berekin dakar aipatu euskarria aldatu beharra: aireko lineatik lurpekora pasatzeko euskarri berria jarri beharko da, baita zenbait elementu ere, hala nola terminalak, etengailu polobakarra eta tximistorratza. Euskarri berria eta lurpeko linearen lehen 20 metroak San Martin Unxeko lurzoru urbanizaezinean daude, hiri inguruko eremu batean, aparkaleku zolatu batean. Lurpeko linearen gainerako zatia, hots, “San Martin Unx I” transformazio zentrora artekoa, udalerri horretako hiri lurzoruan edota lurzoru urbanizagarrian dago, aparkaleku horretatik abiatu eta San Salvador kalean barna baitoa.

Aurkeztu diren agiriek adierazten dute aireko lineatik lurpekora pasatzeko jarriko den euskarri berriak zenbait prebentzio neurri izanen dituela, basoko hegaztiak elektrokutatzeko arriskuari aurrea hartzeko.

Espedientean aldeko bi txosten daude: Ingurumen Eraginaren Atalak egindakoa, batetik, eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 2020ko martxoaren 2an egindakoa, bestetik; azken horrek zenbait baldintza ditu. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoa betez egin dira biak.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea “4190 L02 Zidacos-Uxue” izeneko erdi tentsioko aireko linea, 13,2 kV-ekoa, San Martin Unxeko udal-mugartean lurperatzeko proiektuari. Sustatzailea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Ingurumen arlokoak:

  • Euskarri berriak hegaztientzako arriskuak prebenitzeko neurriak izanen ditu, tramitatutako dokumentazioan aipatzen direnak: etengailuko tentsio elementuak gurutzetaren azpian jarriko dira; isolagailuak U70YB66P AL motakoak izanen dira, 1 m-eko isolamendua dutenak; eta zubi lasaiak forratu eta babestuko dira, baita konektoreak, lotura grapak, autobalbulen eta lurpeko kablearen bukaerak, lur konexioko puntu finkoa eta eroalea (metro bat, euskarritik hasita).
  • Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratuko dira.
  • Obran sortutako hondakinak kudeatzaile baimendu batek eramanen ditu –zer hondakin izan, halakok– arlo horretan indarrean den araudia betez.

–Hirigintza eta lurralde arlokoak:

  • Baimen honek lurzoru urbanizaezinean kokatutako azpiegitura zatia babesten du, eta baldintza gisa izanen du posible izatea “4190 L02 Zidacos-Uxue” izeneko erdi tentsioko aireko linea, 13,2 kV-ekoa, 1404 euskarritik “San Martin Unx I” transformazio zentrora arte lurperatzeko proiektu osoa exekutatzea (180406650).
  • Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren jarduerak azpiegitura honekin lotzea.
  • Obrak egitean, aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du horren berri eman behar zaiola lehenbailehen Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste larritzat hartuko dira, aipatutako foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.
  • Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo horren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak automatikoki bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita eta/edo kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek leheneratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, San Martin Unxeko Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitatea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 31n.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2004356