84. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako hau erabaki zuen apirilaren 15eko 2020/3 Ebazpenaren bidez:

1.–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.ultzanueta.es. Egoitza elektronikoaren aplikazio-eremua izanen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea, Ultzama, Anue eta Odieta udalerriek osatua. Hala ere, Nafarroako udalerri gehiago gehitzen ahalko dira, estatutuen edukiarekin bat etorriz, betiere. Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea da egoitza elektronikoaren titularra, bai eta bere jabetzako Interneteko domeinuarena ere. Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiak izanen du ardura egoitza elektronikoa nahiz hartan herritarren esku jarritako zerbitzuak kudeatu eta administratzeko. Egoitza elektronikoaren bidez erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak aurrez aurreko arretan ematen diren berberak izanen dira: erregistro orokorra, eskabideak hartzea, kexa eta iradokizunak jasotzea, gestioak eta abar.

Egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzuetara iristeko bide hauek izanen dira:

Erregistro Orokor Elektronikoa. Hartara bide telematikoz iristen da, egoitza elektronikoaren beraren bidez, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen webgunetik: www.ultzanueta.es.

Era berean, erabiltzaileek zein gainerako interesdunek honako bitarteko hauek baliatuz jartzen ahalko dira harremanetan Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearekin:

Posta elektronikoa: mancomunidadultzanueta@gmail.com.

Telefonoa: 663 208677.

Arreta pertsonala eta aurrez aurreko zein posta ziurtatu bidezko Erregistro Orokorra: San Sebastian kalea 107. 31799 Erripa, Odieta. Jendearentzako arreta-ordutegia: 09:00-14:00.

Iradokizunak eta kexak egiteko, bitarteko hauek baliatzen ahalko dira:

–Erregistro Orokor Elektronikoa. Hartara bide telematikoz iristen da, egoitza elektronikoaren beraren bidez, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen webgunetik: www.ultzanueta.es.

–Aurrez aurreko eta posta ziurtatu bidezko Erregistro Orokorra.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.–Udal alor guztiei jakinaraztea, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5.–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erripan, 2020ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2004531