2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
1. eta 2. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2020ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Espedientean dago Idazkaritzaren txostena, alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren epeak eteteari buruzkoa.
1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Aparteko kreditua
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 1320 62301 | Segurtasun kamerak instalatzea | 42.500,00 |
HONAKO KREDITU BEHEITITZE HAUEN BIDEZ FINANTZATUA: |
1 9290 51000 | Aurreikusi gabeko gastuak | 42.500,00 |
2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-transferentzia
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 3410 48202 | Berritxacoren kirol jardueretarako hitzarmena | 500,00 |
1 3350 2260901 | Euskara sustatzeko eta hedatzeko jarduerak | 5.500,00 |
HONAKO KREDITU TRANSFERENTZIA HAUEN BIDEZ FINANTZATUA: |
1 9290 51000 | Aurreikusi gabeko gastuak | 4.500,00 |
1 3350 48203 | Lankidetza “Euskaraz 365 egun” dinamikarekin | 5.500,00 |
Berriobeitin, 2020ko martxoaren 31n.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2004371