81. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat irabazi-asmorik gabeko entitateentzako, 2020. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde. DDBN identifikazioa: 501353.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduketak eta ekintzen hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Ondorio horretarako, lege horren 3. artikuluan tributuen %0,7ko esleipenetik ateratzen diren diru-sarreren bidez lagunduko diren taldeak jasotzen dira, eta horien artean dago “Prestaziorik gabeko langabeentzako arretako” taldea. Hortaz, deialdi honen onuradun izanen dira langabe egonik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) kotizaziopeko prestazioak hartzen ez dituztenak.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, 2020ko otsailaren 14ko bilkuran, egokitzat eman du, aho batez, funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gure erkidegoa jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz zuzenean, talde horien barrenean asko ugaritu dira bazterketa sozialeko egoeran izanik oinarrizko errenta jasotzen ari diren pertsonak; horregatik, beharrezkoa da jarduketa horietatik batzuk aipatu prestazioa jasotzen ari diren familia unitateetara bideratzea.

Egoera sozioekonomikoak neurri handiagoan kanporatu ditu lan merkatutik gizarteratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak, dela adinarengatik, prestakuntza maila eskasarengatik, gutxiengo etnikoetakoak izateagatik, osasun mentaleko prozesuetan egoteagatik, etab.

Batzuetan, kolektibo ahulenek ez dituzte baldintzak betetzen prestakuntza arruntera iristeko (lan merkatura sartu aurreko ohiturak, prestakuntza maila gutxienekoa, gaztelania ezagutzea, etab.), eta beharrezkoa izaten da aldez aurreko lan handia, sektore ahulenen gaitasun pertsonalak, prestakuntzakoak eta enplegukoak hobetzeko, enplegagarritasuna eta lan merkaturako sarbidea hobetze aldera.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean, agertzen dira gizarte-bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Bere aldetik, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak ezartzen du zer printzipio bete behar duten Nafarroako Foru Komunitateko agintari publikoek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubide konstituzionala benetakoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan, eta, orobat, eskatzen du berdintasun arloko klausulak ezartzea dirulaguntzen oinarri arautzaileetan.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea dirulaguntza horiek emateko, hots, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntza honen deialdia onestea: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, 2020. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde”.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

900003-91600-4819-231612: PFEZren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidezkoak

2020

1.403.993,00 euro

4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, bai eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari ere.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Bat etorriz COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian zehaztutako aukerarekin, interes orokorra babesteko ezinbestekoa da dirulaguntzen deialdi hau tramitatzea, deialdi honen azken onuradunak gizarte-bazterketa egoeran daudelako eta COVID-19aren eraginak areagotuko die prekariotasunaren eta gizarte-bazterketaren egoera; hortaz, etenaldia bertan behera uztea justifikaturik eta babesturik dago.

Aurrekoa gorabehera, etenda daude deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epeak; martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galdutakoan, hasiko dira kontatzen epeak.

Orobat, etenda dago eskaerak aurkezteko epea. Nolanahi ere, entitate edo pertsona batek eskaera aurkeztuko balu etendako epean, onartu eginen litzateke, eta ulertuko epearen barnean aurkeztu dela.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

2020ko deialdiaren oinarriak, irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, gizarte-inklusioaren arloko proiektuak egitearren aldi berean gizarte-bazterketaren egoeran eta lanik gabe dauden pertsonentzat

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak deialdia egin du irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2020rako, helburua izanik gizartetik baztertuta eta, aldi berean, lanik gabe dauden pertsonentzat gizarteratzearen arloan antolatzen dituzten proiektuak finantzatzea.

Deialdi honen babespean egin beharreko proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, batez ere errenta bermatua jasotzen ari badira eta hainbat faktorerengatik ezin badituzte erabili arlo honetako baliabide arruntak, eta, bazterketako zenbait adierazlerengatik, gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza-ibilbideen onuradun izan badaitezke.

b) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen aldi baterako kontratazioa, laneratzeko aukerak hobetzeko ohiturak eta gaitasunak eskura ditzaten. Modalitate honen babesean kontratatu beharreko pertsonek talde hauetako batean egon beharko dute:

–Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak.

–30 urtetik beherakoak, gizartean bazterturik daudenak edo horretarako arriskuan.

–Salbuespenez, kontrata daitezke bi talde horietan ez daudenak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko.

Proiektu guztiek generoaren ikuspegia izan behar dute txertaturik, prestatzeko nahiz gauzatzeko orduan.

2. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako 1.403.993,00 euro bideratuko dira, 2020ra luzatutako 2019ko aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidez” izeneko 900003 91600 4819 231612 partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A modalitatea.–Proiektu integralak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko. Modalitate honetarako 703.993,00 euro gordeko dira; proiektu bakoitzerako 60.000,00 euro emanen dira, gehienez ere.

Proiektu honen xede izanen dira sarbiderik ez dutenak prestakuntza eta/edo enplegu arloko baliabide arruntetara, prestakuntzan gabeziak izateagatik, edo prestakuntzarik ez izateagatik, gaitasun pertsonal falta izateagatik, edo egoera administratibo irregularrean egoteagatik, etab.

Modalitate honen babesean aurkeztutako proiektuek honako hauek barne har ditzakete:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

Modalitate honetan aurkeztu beharreko proiektuek esku-hartzearen ardatz nagusi gisa izanen dute gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzea, eta, horretaz gain, honako hauetara bideratuko dira:

–Abilezia pertsonala eta gaitasunekoak eskuratzea eta hobetzea.

–Onuradunen enplegagarritasuna handitzeko ekintzak garatzea. Honako hauetan zentratuko dira: ohiturak hartzea, hizkuntza gaitasunak hobetzea, gaitasun okupazionala, enplegurako orientatzea eta laguntzea.

Deialditik kanpo daude profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak.

B modalitatea.–Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak, 30 urtetik beherakoak eta gizarte bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan daudenak, kontratatzea barne hartzen duten proiektuak. Salbuespenez, beste batzuk ere kontrata daitezke, baldin gizarte bazterketa egoeran badaude eta laguntza soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko.

Modalitate honetarako 700.000,00 euro gordeko dira guztira; proiektu bakoitzerako 100.000,00 euro emanen dira, gehienez ere.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan berariaz jasota izatea helburu gisa esku-hartze soziala gizarteratzearen esparruan.

d) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

e) Epai irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz dirulaguntzak jasotzeko aukera galdu ez izana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legedian, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, dirulaguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Bat etorriko da modalitate hauetako batzuekin:

A modalitatea.–Proiektu integralak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko, lehentasunez direnak errenta bermatua jasotzen dutenentzat.

Parte hartzen dutenak izanen dira, ahal dela, errenta bermatua jasotzen duten unitateetako kideak, edo halakorik jaso gabe ere gizartetik baztertuta daudenak eta gizarteratzeko ibilbidea egiteko gizarte akonpainamendua behar dutenak. Azken kasu horretan, oinarrizko gizarte zerbitzuetatik / auzoko unitateetatik, gizarteratze eta laneratze taldeetatik edo enplegu agentzietatik bideratuko dira haietan parte hartuko duten erabiltzaileak. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ofizioz egiaztatzen ahalko du nola egiten den bideratze hori.

Aurkezten diren proiektuek jarduketa hauetako bat jaso beharko dute:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

B modalitatea.–Pertsonak kontratatzea barne hartzen duten proiektuak; honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

1.–Pertsona kontratatuen profilari eta kontratuen ponderazioari dagokienez:

a) Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak. Kontratu guztien %70 izanen dira gutxienez talde honi egindako kontratuak.

b) 30 urtetik beherakoak, gizartean bazterturik daudenak edo horretarako arriskuan, akonpainamendu soziala behar dutenak. Talde honi egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %20 izanen dira.

c) Salbuespenez, kontrata daitezke bi talde horietan ez daudenak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko. Talde honi egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %10 izanen dira.

b eta c kasuetan, dagokion oinarrizko gizarte zerbitzu/auzoko unitatearen txostenaren bidez frogatu beharko da bazterketa egoera. Txostena organo kudeatzaileari igorriko zaio, kontratatu aurretik baimena eman dezan.

2.–Kontratuak sei hilabetekoak izanen dira gutxienez, eta lanaldi osokoak edo erdikoak izan daitezke.

3.–Laguntza soziala koordinatzen duten teknikarien kontratazioa; gastu hori ez da aurreko ataleko gastuaren %10 baino handiagoa izanen.

4.–Prestakuntzarako gastua; bertan, kontratatzen den taldea prestatzeko jardueren gastua sartuko da, edo kontratatzen diren horiek garatzen dituzten jarduerak profesionalki kontrolatuko dituzten lan prozesuetako teknikariak kontratatzeko gastua. Atal hau ez da 1. puntuko kontratazioetako gastuaren %30 baino handiagoa izanen.

c) Proiektuek eraginkorrak eta efizienteak izan beharko dute, artatutako pertsona kopuruaren arabera.

d) Jarduera horiek 2020an egitea. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

e) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %10etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, baldin eta, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2020ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2021eko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Gastu diruz lagungarriak partida hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, zein den eskatu den modalitatea, horren arabera:

A1) A modalitatea:

a.1.1) Higigarrien alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.1.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak, parte-hartzaileen istripu asegurua barne.

a.1.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.1.4) Eskersariak. Honelakoak izan daitezke parte-hartzaileek eskatzen ahal dituzten eskersariak:

–Garraiorako laguntza: prestakuntza ekintzetan eta ekintza okupazionaletan eta lanetik kanpoko praktika ordainduetan parte hartzen dutenek garraio publikorako eskubidea dute, parte hartzen duten egun bakoitzeko. Garraio publiko egokirik ez badago, ibilgailu pribatuen bidezko kilometrajea ordaintzea baloratzen ahalko da, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak oniritzia eman ondoren.

–Ekintza okupazionaletan edo lanekoak ez diren praktiketan parte hartzeagatiko laguntza ekonomikoak. Laguntza horren zenbatekoa ez da eguneko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) baino handiagoa izanen, praktiketan parte hartzen den egun bakoitzeko.

–Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza: 12 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat beren kargura dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta ekintza okupazional bat egiten ari badira. Laguntza horren zenbatekoa izanen da egun bateko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) adinakoa, jarduera okupazionalean parte hartzen den egun bakoitzeko.

a.1.5) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira (ez parte-hartzaileen mugikortasunari lotuak), jarduerak egitearekin ikusteko zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.1.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioa, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko, eta bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.1.7) Finantza-gastuak: Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

a.1.8) Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

Eskersarien gastuak eta bidaia eta dietenak bankuko transakzioen bidez justifikatuko dira (banku transferentzia edo txekea).

A.2.) B modalitatea:

a.2.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak: norbera babesteko ekipamenduak, parte-hartzaileen istripu asegurua eta prestakuntzari dagokion materiala.

a.2.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta laguntzako langileen beste lan karga batzuk, eta entitate onuradunak jarduketak gauzatzeko izendatzen dituen monitorearenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Erabaki da langileen gasturako dirulaguntza gehienez ere Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzuak ematen dituen gizarte-langile batentzat ezarritakoa baino handiagoa ez izatea. Proiektuari lan prozesuetako teknikari gisa atxikitako pertsonek (langile kontratatuak profesionalki kontrola ditzaten) gutxienez ere bigarren mailako lanbide heziketari dagokion prestakuntza izan beharko dute, edo gutxienez ere bi urtez antzeko lanak egin dituztela frogatu. Azken kasu honetan, enpresaren ziurtagiriaren bidez justifikatu beharko dute, kontratuaren iraupena eta egindako jarduerak adierazita.

a.2.4) Onuradunak kontratatzeko gastuak: lanpostu bakoitzeko dirulaguntza 2020. urterako Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %140koa izanen da gehienez, barnean direla aparteko bi sariren hainbanaketa eta gizarte segurantza. Zenbateko horretatik gorako kopuru guzti-guztiak entitate eskatzaileek osorik hartuko dituzte beren gain.

a.2.5) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.2.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazio puntuala, proiektuan jasotzen den prestakuntza emateko, eta bankuko transferentziaren bidez justifikatuko da.

a.2.7) Finantza-gastuak: Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik, dirulaguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: langileen gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Edozein prestakuntza jardueratan eta praktika okupazionaletan parte hartzen dutenek dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunen estaldura izan beharko dute jarduera horietan parte hartzeak sortutako arriskuagatik; horretarako, poliza bat kontratatuko da,non ez duen araudiak galarazten. Parte-hartzaileen kopuruaren eta arriskuaren iraupenaren araberakoa izan beharko du.

5. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahalko du proiektu modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Soilik erregistroa behar bezala ez dabilenean, eta, hortaz, aurkezpen telematikoa ezinezkoa denean (eta hori frogatu beharko da), onartuko dira telematikoak ez diren eskaerak Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan.

Gainera, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaerek bete beharko dituzte posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute telematikoki, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo, kasua bada, fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, dioena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa dirulaguntzen onuradun izateko debekuen gainean, eta zehazki, ez dutela urratzen 13. artikuluko 2. apartatuko g) letran aurreikusitako hauxe: “Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak”.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, bai eta seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntza eskabidearekin batera, aurkez dezakete deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Dokumentazioa baloraziorako:

b.1) Proiektuaren memoria, inprimaki ofizialean egina. Inprimaki ofiziala Nafarroako Gobernuaren webgunea egonen da eskuragai (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/), eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta programaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin, ez da beharrezkoa izanen kasuan eskatutako agiriak aurkeztea, administrazio jardulearen esku daudenean edo beste edozein administraziok eginak direnean, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaren ondorioetarako, bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, kasuan kasuko agiriaren espedientea bukatu zenetik. Halakoetan, aldaketarik izan ez bada agirietan, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko. Edo, entitateek aldatu badute pertsonifikatzeko formula juridikoa, besterik ez, hori entitateen estatutuetan frogatuta egonen da.

39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin bat, ulertuko da baimentzen dela aurkezten ez diren datuak eta dokumentuak kontsultatu edo eskuratzea, salbu eta adierazten bada prozesuan interesdunak berariaz aurka egiten duela edo aplikatu beharreko lege bereziak berariazko adostasuna eskatzen badu.

Bederatzigarrena.–Antolatu, instruitu eta ebazteko prozedura.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu bakar batean ere, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu bakar batean ere, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Gauzatzen diren proiektuek 1.403.993,00 euroko aurrekontua izanen dute guztira, 2020ko aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidez” izeneko 900003 91600 4819 231612 partidaren kargura:

  • 703.993,00 euro, A modalitateko proiektuetarako.
  • 700.000,00 euro, B modalitateko proiektuetarako.

Esleitutako diru guztia banatzen ez bada, beste modalitate batera bideratzen ahalko da soberakina.

1. Eskaerak bereiz eta bakoitza bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 50, gutxienez, ‘’b” atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, dirulaguntza ematea proposatuko da haren kontzesioa eraginkorra bada, eta horretarako 11. oinarriko 2. atalean aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

2. Dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, eta dirulaguntza ematea efizientea bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena, entitatearen ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabide batekin batera eta inprimaki ofizialean, txosten tekniko edo ekonomiko bat aurkeztuko dute, azkena edo partziala, kasua zein den, diruz lagundutako proiektuaren gauzapenari buruzkoa. Inprimaki ofiziala Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoa egonen da eskura (www.nafarroa.eus), eta posta elektronikoko helbide honetan: sincluss@navarra.es

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partziala:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Dirulaguntzaren xedeko proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpen bat gehituko da, non jasoko baita egotzitako gastuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Gastuen egiaztagiri gisa, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Ordainagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu direla frogatzen dituzten banku agiriak onartuko dira bakarrik (ez da onartuko eskudirutan ordaintzea).

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, halakorik badago, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.5) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.8) Entitatean proiektuari egotzitako langileen hileko nominen laburpenak.

a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

a.10) Onuradunen kontratuei dagokienez, honakoa erantsi beharko da justifikazio bakoitzean modu metatuan: horretarako ezarritako ereduaren araberako ziurtagiria, gizarte entitatearen ordezkariak emana. Ziurtagiri horri jarduera hauetako parte hartzaileen dokumentazioa gehitu beharko zaie: SEPEko (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) bulegoan erregistratutako lan-kontratuak, justifikatu beharreko aldian Gizarte Segurantzan kotizatutako buletin ofizialak (TC2) eta langileek sinatutako nominak, ordainketaren frogagiriak daramatzatela.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukaturik:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, desbideratu dena adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Entitatean proiektuari egotzitako langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

b.9) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera.

b.12) Bertze edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Era digitalizatuan aurkeztuko da aurreko puntuetan bildutako dokumentazio guztia.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala balegokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Dirulaguntzaren ordainketa aurreratua aukeratu duten entitateen kasuan izan ezik, 2020ko abenduaren 31 izanen da dirulaguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko azken eguna.

6. Kasu guztietan, azken txostena, beranduenez, 2021eko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak baldin badira aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaile hauetan zehazturiko egiaztagiriak aurkeztea, tartekoak zein azkenekoak, bai Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak proiektuaren gauzapenaz eska dezakeen beste edozein txosten ere, diruz lagundutako programako parte-hartzaileen zerrendari dagokionez.

Kasu guztietan, sexuaren arabera bereizi behar dira pertsonei buruzko datuak (dela programen azken onuradunenak, dela esku hartzen duten profesionalenak...).

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Izan ere, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte. Hortaz, proiektuaren komunikazio elementu guztietan, “Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektua” testua agertuko da, eta ondoan Nafarroako Gobernuaren logo ofiziala. Proiektu guztia finantzatzen bada, testua izanen da: “Nafarroako Gobernuak guztiz finantzatutako proiektua”.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen direnean. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu; betiere, aurtengo azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

m) Ordezkaritza izatea Nafarroako Foru Komunitatean diruz lagundutako programa gauzatzeko.

n) Onuradunak kontratatzen badira, parte-hartzaileen kontratuak igorriko dira Gizarteratzeko Atalera, haiek kontratatu eta 15 eguneko epean.

o) Oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo auzoko unitateei jardueran sartu, hasi eta bukatu izanaren berri ematea, bereziki baldin horrek ekartzen badu lan kontratazioak egitea errenta bermatua jasotzen duten unitateetako kideei.

p) Errenta bermatua jasotzen duten unitateek enpleguari uko egiten diotenean aplikatzen den jarduketa protokoloa betetzea. Nafarroako Gobernuak onetsi zuen protokolo hori 2013ko ekainaren 26ko Erabakiaren bidez.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege honen 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko azken kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen direla maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (aipatutako foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan horretarako emandako epea hura bete gabe iraganik, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntza osorik edo partez jasotzeko eskubidea galduko da edo, bestela, hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz baloratuko da noraino ez diren bete dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak, erabakitzeko zenbat itzuli behar den edo zenbat kenduko den dirulaguntzaren azken ordainketatik.

3. Ez-betetzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 p) artikuluan ezarritakoaren arabera neurtuko dira. Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura hasten denetik, 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Langabeen aldeko gizarte intereseko proiektu komunitarioak baloratzeko irizpideak

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

(A eta B modalitateak).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu bitarte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide artean

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu bitarte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu bitarte)

Superabita (Diru-sarr.> Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu bitarte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 4 finantzabide ezberdin

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratze lanaren arloan

(8 puntu bitarte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratzearen arloan egindako jarduera-proiektuen kopurua (0,50 puntu proiektu bakoitzeko; 0,00 puntu, proiekturik ez bada)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.2.

Entitateak kontratatzen dituen pertsonengatik (0,50 lanaldi osoko kontratu bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu bitarte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu bitarte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu bitarte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa.

A modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(30,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatua

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatua

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(5 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, emaitzen eta jardueren artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 5era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

5,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

3,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

2,50 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

1,50 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(10,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(1,00 puntu bitarte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6 puntu bitarte)

b.4.1.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du Oinarrizko Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin, enplegu agentziekin eta ERSISI programarekin (haren jarduketa eremuan)

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(26,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Errenta bermatua jaso eta proiektuan parte hartzen duten pertsonak (baloratzen dira prestazioa jasotzea eta errenta bermatuaren programan jarraian bi urteko antzinatasuna edo handiagoa izatea)

(5,00 puntu bitarte)

>= %75 dira errenta bermatua jasotzen dutenak, programan bi urteko antzinatasuna edo handiagoa dutenak

5,00 puntu

Pertsonen %50-%74 dira errenta bermatua jasotzen dutenak, eta programan bi urteko antzinatasuna edo handiagoa dutenak

4,00 puntu

>= %75 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

3,00 puntu

%50-%74 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

2,00 puntu

b.5.3.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

(5,00 puntu bitarte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

5,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(2,00 puntu bitarte)

Baditu

2,00 puntu

Ez du

0,00 puntu

b.5.5.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.5.6

Proiektuan parte hartzen duten adingabe atzerritarren portzentajea

(4,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

4,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.6.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu bitarte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

B modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(31,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(3,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

3,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

1,50 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(4,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

4,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

2,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena eta haien egutegia

(3,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

3,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(3,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

3,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Kontratazio kop. Guztirako kontratazio hilabeteak kontuan hartuta (kontratatuen kopurua bider kontratazio hilabeteen kopurua)

(8,00 puntu bitarte)

> 36 kontratazio hilabete

8,00 puntu

25 hilabetetik 35era

4,00 puntu

15 hilabetetik 24ra

2,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(10,00 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 10era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,50 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak eta egiaztatze iturriak

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(15,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Lan prozesuetako teknikariak kontratatu dira lanean laguntzeko

(3,00 puntu bitarte)

b.3.2.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(1,00 puntu bitarte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(5,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

5,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

3,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6,00 puntu bitarte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(18,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Errenta bermatua jasotzen dutenen ezaugarriak

(Etenik gabeko bi urte edo gehiago izanez gero baizik ez da baloratuko prestazioaren antzinatasuna)

(5,00 puntu bitarte)

>= %90 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

5,00 puntu

%75 eta %90 artean

3,00 puntu

%50 eta %74 artean

1,00 puntu

b.5.2.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

(6,00 puntu bitarte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

6,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

4,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu bitarte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, etab.):

(2,00 puntu bitarte)

Baditu

2,00 puntu

Ez du

0,00 puntu

b.6.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(6,00 puntu bitarte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

6,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2004343