80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2019ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin.

Iragarkiak argitaratuta 2020ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, aipatu jendaurreko legezko epean ez da alegaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da plantilla organikoa, aipatutako artikuluei jarraikiz.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: gizarte-langilea; lanpostu bat (1); B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %34,73; euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: animatzaile soziokulturala; lanpostu bat (1); B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %34,73; euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: administrari laguntzailea; lanpostu bat (1); D maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %46,54. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: familia-langileak; 2 lanpostu; D maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %20,35. Euskara eskakizuna: B2 maila, HEOko 4. maila edo horren baliokidea ahozkoan.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: kirol koordinatzailea; lanpostu bat (1); A maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea. Egoera: hutsik.

Lanpostua: berdintasuneko teknikaria; lanpostu bat (1); B maila; lanaldi osoa; sarbidea: OL; osagarria: %15. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: familia-hezitzailea; lanpostu bat (1); C maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %20,52. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: Eskola sustatzaileen programako familia-hezitzailea; lanpostu bat (1); C maila; lanaldi osoa; iraupena: 6 hilabete urtean; sarbidea: OL; osagarria: %15. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: ESBko programako teknikaria; lanpostu bat (1); C maila; lanaldi partziala; osagarria: %20,52. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea.

Lanpostua: familia-langilea; 2 lanpostu; D maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %20,35. Euskara eskakizuna: B2 maila, HEOko 4. maila edo horren baliokidea ahozkoan.

Lanpostua: familia-langilea; lanpostu bat (1); E maila; lanaldi erdia; sarbidea: OL; osagarria: %38,73. Euskara eskakizuna: B2 maila, HEOko 4. maila edo horren baliokidea ahozkoan.

LANGILEEN IZEN ZERRENDA

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Txaro Castañares Larrea; gizarte-langilea; B maila; lanaldi osoa; lanpostuko osagarria: %34,73; antzinatasuna: 1999/01/04.

Karmentxu Garcés Ducar: animatzaile soziokulturala; B maila; lanaldi osoa; lanpostuko osagarria: %34,73; antzinatasuna: 1995/09/27; egoera: borondatezko eszedentzia.

M.ª Aránzazu Mariñelarena Zubillaga; administrari laguntzaile; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %46,54; antzinatasuna: 1991/12/13.

Txaro Larrayoz Arregui; familia-langilea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %20,35; antzinatasuna: 1992/05/11.

Alicia Ilarregui Elizaincin; familia-langilea; D maila; lanaldi osoa; osagarria: %20,35; antzinatasuna: 1995/05/09.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Asier Pazos Arbizu; kirol koordinatzailea; A maila; lanaldi erdia; antzinatasuna: 2018/05/28.

Miren Huarte Jaca: animatzaile soziokulturala; B maila; lanaldi osoa; lanpostuko osagarria: %34,73; antzinatasuna: 2019/09/01.

Amaya Paz Vallejo; berdintasuneko teknikaria; B maila; lanaldia osoa; osagarria: %15; antzinatasuna: 2019/07/17.

Miren Huarte Jaca: familia-hezitzailea; C maila; lanaldi erdia; osagarria: %20,52; antzinatasuna: 2002/10/29; egoera: borondatezko eszedentzia.

Asier Larrinaga Alvarez; eskola sustatzaileen programako familia-hezitzailea; C maila; lanaldi osoa; iraupena, 6 hilabete urtean; osagarria: %15; antzinatasuna, 2007/06/13.

María Angeles Zozaya Mariezcurrena: familia-langilea; D maila; lanaldi erdia; osagarria: %20,52; antzinatasuna: 2007/07/02.

Virginia Iragui Ollo: familia-langilea; D maila; lanaldi erdia; osagarria: %20,35; antzinatasuna: 2007/05/31.

Francisca Barriola Saralegui: familia-langilea; E maila; lanaldi erdia; osagarria: %38,73; antzinatasuna: 1999/03/08.

2020. URTERAKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Langileen/monitoreen zerrenda bat egitea aurreikusi da, Mankomunitateak eskaintzen dituen kirol ikastaro eta jarduerak eman ditzaten, lanaldi partzialean kontrataturik, haien espezialitatearen arabera; aldi baterako kontratuak izanen dira, eta obra edo zerbitzu jakin baterako.

Langileen/monitoreen zerrenda bat egitea aurreikusi da, Mankomunitateak eskaintzen dituen kultur ikastaro eta jarduerak eman ditzaten, lanaldi partzialean kontrataturik, haien espezialitatearen arabera; aldi baterako kontratuak izanen dira, eta obra edo zerbitzu jakin baterako.

Beharrezkoa izanez gero, langile-zerrendak osatzeko deialdiak onetsi eta izapidetuko dira, Mankomunitateko lanpostuetan gertatzen diren bajak betetzeko. Horien ondorioz gero egiten diren kontratazioak aldi baterakoak izanen dira, bitarteko gisa.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004401