80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 6an, 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

GASTUAK: 10.000,00.

Kreditu-gehigarria.

1 3239 6220001 Blanca de Navarra ikastetxe publikoa: 10.000,00.

FINANTZAKETA: 10.000,00.

Diruzaintzako gerakina.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.000,00.

Lerinen, 2020ko martxoaren 31n.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2004348