80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Arazuriko 2. poligonoko 583. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko martxoaren 26ko 157/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Helvia Izcue Martínez de Murguía eta Iker Villanueva Ollerrek sustatutako xehetasun-azterketaren proiektua, Arazuriko 2. poligonoko 583. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua aplikatu beharrez.

Oltza Zendean, 2020ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2004313