80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, 18. poligonoko 83. lurzatian, Berriozarko etorbideko 45ean. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, Berriozarko etorbideko 45eko jabeen erkidegoak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Berriozarren, 2020ko apirilaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004417