80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020rako ordenantza fiskalen tarifak

Berbintzanako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako Udalaren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, baita Berbintzanako Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Berbintzanan, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

UDAL HILERRIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

a) Ehorzketak:

–10 urte bitarteko aldia: 300,00 euro.

–Ehorzketa, lehendik dagoen hilobian: 300,00 euro.

b) Hilobitik ateratze aurreratuak:

–Partikularraren kontura kenduko da hilarria, eta 300,00 euro.

c) Garbiketa:

–Ohikoa: 0,00 euro.

–Garbiketa berezia: zehazteke.

d) Kontzesioak (gehienez ere 40 urte):

–Lurreko hilobiak:

  • Berriak, lehen 10 urteak: 0,00 euro.
  • Berritzeak: 10 urtean behin:
  • Neurri estandarrak (2,20 ml × 0,80): 200,00 euro.
  • Hilobi zaharrak:
  • Beste neurri batzuk (arautu gabeko hilobiak eta araudiaren zain daudenak):
  • 1,20 metro linealetik gorakoak: 210,00 euro.
  • 1,40 metro linealetik gorakoak: 220,00 euro.
  • 1,50 metro linealetik gorakoak: 225,00 euro.

–Nitxoak (kontzesioak: gehienez ere 40 urte):

  • Ez dago nitxorik.

–Kolunbarioak:

  • Kontzesioak (gehienez ere 15 urte), luzaezina: 150,00 euro.

LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO LIZENTZIEN ORDENANTZA

a) Bizitegitarako unitateak.

–Etxebizitzak: 225,00 euro/etxebizitza.

b) Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak:

–Lokalak ≤ 200 m²: 40,00 euro.

–Lokalak ≥ 200,01 m²: 55,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2004336