80. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2020rako lan-egutegia

Arantzako Udaleko Osoko Bilkurak, 2020ko urtarrilaren 14an egindako bilkuran, behean hitzez hitz transkribatutako erabakia hartu zuen:

Ohiko osoko bilkurak aho batez erabaki du:

1. Onestea Arantzako Udalaren lan egutegia 2020. urterako. Hauek izanik jaiegunak eta udal bulegoa itxita egonez.

–Urtarrilaren 1a eta 6a.

–Otsailaren 7a.

–Martxoaren 19a eta martxoaren 20a.

–Apirilaren 9a, 10a eta 13a.

–Maiatzaren 1a.

–Abuztuaren 15a eta abuztuaren 17a.

–Abenduaren 3a, 8a, 24a, 25a eta 31a.

2. Onestea Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da. Ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:00etatik 9:00ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2020. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era arte.

5. Akordio hau Udaleko langileei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Arantzan, 2020ko martxoaren 28an.–Alkateak, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2004362