8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, zehazki lurzoru urbanizaezineko Arauen 10. eta 18. artikuluak. Berako Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, aztertu eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Beran, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1916707