8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

185/2019 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Bat etorriz 8/2015 Foru Aginduaren 2. oinarriaren 7. apartatuan eta 3. oinarriaren 3. apartatuan ezarritakoarekin, zehaztu behar da, ikasturte akademiko bakoitzerako, alde batetik, zer herritan aplikatuko den hurbiltasun linealaren irizpidea, zein den irizpide hori erabiltzeko kontuan hartuko den gehieneko distantzia, eta zer ikasketatan eta zer ikasmailatan hartuko den kontuan irizpidea, eta, bestetik, zer datak eta zer jarraibidek zehazten duten prozesua ikasturte bakoitzean; foru agindu horren bidez (abenduaren 29ko 141/2016 Foru Aginduak aldatua) oinarriak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzeko.

Orobat, eta bat etorriz apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin, bidezkoa da zehaztea Hezkuntza Departamentuak ezarritako plangintzarekin bat ikastetxe bakoitzari esleitutako ikaspostuak, hezkuntza itunetarako ezarritako berariazko arauak betez ikastetxe itunduen kasuan. Foru dekretu horren bidez ikasleak onartzeko arauak ezartzen dira unibertsitateaz kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan.

Hori guztia eskolatze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean zehaztuko da urtero.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketetan gehieneko distantzia linealaren irizpidea aplikatzea 2020-2021 ikasturterako, ikasketa horiek ematen dituzten eta udalerri hauetan dauden ikastetxeetan: Iruña, Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Eguesibar, Ezkabarte, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Oltza Zendea, Orkoien, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

2. Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduaren 5. oinarriaren 5. paragrafoan ezarritako hurbiltasun linealaren irizpidea aplikatzean, 1.500 metroko gehieneko distantzia lineala hartuko da kontuan. Eskatzaileak erabakiko du zer bi punturen artean kalkulatuko den distantzia hori: lehen aukera gisa hautatutako ikastetxearen eta eskatzailea benetan bizi den bizilekuaren artean, edo lehen aukera gisa hautatutako ikastetxearen eta gurasoetako edo legezko tutoreetako baten benetako lantokiaren artean -Mercator-en zeharkako unibertsalen (UTM) koordenatuak kontuan hartuko dira horretarako–. Distantzia hori zehazteko, eskola informazioa kudeatzeko EDUCA sistemaren geolokalizazio tresna erabiliko da, 2020-2021 ikasturterako Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman oinarritutakoa.

3. Hurbiltasun linealaren irizpidea 0,5 punturekin baloratzea.

4. Irizpide hori aplikatzean kontuan izatea zer ezarri den Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten legeetan.

5. Talde bakoitzeko gehienez ere 25 ikasleko ratioa ezartzea Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako, bat etorriz Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157.1.a artikuluan ezarritakoarekin. Gerta daiteke ebazpen hau onesten den unean ikastetxeren batek ratio hori handiagoa izatea. Horrelakoetan, ezin izanen dira bajak ordeztu, baldin eta horrek arestiko ratioa gainditzea badakar.

6. Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedurarako jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak onestea, 2020-2021 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten; ebazpen honen I., II. eta III. A eta III. B eranskinetan jaso dira jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak.

7. Ikaspostua hizkuntza eredu jakin batean eta ikastetxe publiko batean eskatzen dutenek garraio eta jantokirako eskubidea izanen dute eskatutakoa eman ezean, betiere eskaerak Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 13ko 102/2017 Foru Aginduaren 2. artikuluko baldintzak betetzen baditu, eta Hezkuntza Departamentuak antolakuntza arrazoiengatik ezin badu ikaspostu bat esleitu hizkuntza eredu horretan eskatzailearen bizilekuari dagozkion erreferentziako ikastetxe publikoetan, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

8. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

10. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako
eta Lehen Hezkuntzarako jarraibideak

Ikaspostu eskaera:

1. Ikastetxeek zigilua daraman fotokopia emanen diote eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

2. Aurreinskripzioa egiteko eskabidearekin batera, errolda agiria aurkeztu behar da. Hor, gutxienez ere, ikaslearen izena eta aitaren, amaren edo legezko tutorearen izena agertuko dira. Etxebizitza berean bizi beharko dute dagokion puntuazioa lortzeko.

3. Lantokia egiaztatzeko, enpresaren titularrak egindako dokumentua aurkeztu behar da. Dokumentu horretan zehaztuko da non dagoen lantokia, eta zer lan zerbitzu eman ohi duen hor. Langile autonomoek EJZ aurkeztu beharko dute (ekonomia jardueren gaineko zergan alta hartuta dagoela dioen agiria), herriko udalak egina. Dokumentu hori 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izanen da.

4. Eskatzaileek zalantza badute ikaslearen promozioaren gainean, inprimaki berean egin daiteke onartzeko eskaera bai ikasmailaz igarotzeko bai errepikatzeko.

5. Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskaera guztiak aurreinskripzioa egiteko epean, puntu guztiak beteta dituztela.

6. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikula aurreikuspena, horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” atalaren bidez.

Eskabideak aurkeztea eta banantze eta dibortzio kasuak (112/2013 Foru Agindua):

Eskaera baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: “Adierazten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Horietako batek bakarrik eginikoa, baldin laukitxo hau markatu badu: “Adierazten dut gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela, eta neuri baino ez dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea eta aurkezten dudala hori horrela dela aditzera ematen duen ebazpena edo indarreko dokumentazioa”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik ondorioztatuko da berari baino ez dagokiola erabakia hartzea. Agiri horietatik ezin baldin badaiteke ondorioztatu erabakia berari soilik dagokiola, eskabidea tramitatuko da baldin eta uler badaiteke bi gurasoek onartzen dutela (banantze edo dibortzio egoeretarako ikastetxeentzako jarraibideetan –eskolatzeari buruzko atalean, 1. apartatuan– ezarritako irizpideekin bat etorriz), eta baldin eta egiaztatu bada egoera hori emandako agiriekin.

–Gainerako kasuetan eskatzaileari errekerituko zaio eskaera osa dezan, eta ohartaraziko zaio eskaera bertan behera geldituko dela baldin eta adierazitako epean osatzen ez badu.

Jaiegunak:

1. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera eguna” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Irizpide osagarria (hurbiltasun lineala):

1. Bat etorriz 8/2015 Foru Aginduak, zeina abenduaren 29ko 141/2016 Foru Aginduak aldatu baitzuen, bere 2. oinarriaren 8. apartatuan ezarritakoarekin, eta aintzat hartuz Arartekoaren gomendioa, ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak 0,5 puntu emanen dizkio eskatzaileari baldin eta ebazpenean hurbiltasun lineal gisa ezarritako distantzia bera edo hortik beherakoa bada bere bizilekutik edo gurasoetako baten edo legezko tutoreetako baten lantokitik lehen aukera bezala hautatutako ikastetxera dagoen distantzia, kontuan izanik eskatzaileak puntuazioa kalkulatzeko aukeratutako helbidean, bizitokia den kasuetan, 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenago egon behar duela alta emanda, eta lantokia den kasuetan, hor zerbitzu ematen behar duela 2019ko abenduaren 31n.

Onartzeko baremoa:

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazio bat egiteko ezarri den prozedurek.

2. Dokumentuz egiazta daitezkeen irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

3. 2018. urteko lanbide arteko gutxieneko soldata 10.302,6 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, balidazio mekanikoaren kodea izan beharko du. Per capita errenta kalkulatzeko, ondoan dagokion atalean heldu diren jarraibideak hartuko dira kontuan. Per capita errenta kalkulaturik, EDUCA aplikazioaren dagokion laukitxoan sartuko da balio hori.

4. Errenta tarteak eta EDUCAk bakoitzari emanen dion puntuazioa ondoko hauek dira:

–Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada per capita errenta (5.151,3 euro): 1,5 puntu.

–Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa eta soldata horren hiru laurdenak edo txikiagoa bada per capita errenta (7.726,95 euro): 1,0 puntu.

–Lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurdenak baino handiagoa eta soldata hori bera edo txikiagoa bada per capita errenta (10.302,6 euro): 0,5 puntu.

–Lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada per capita errenta: 0 puntu.

5. Minusbaliotasun maila, %33koa edo handiagoa, dokumentu hauetako baten bidez frogatuko da:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena, ziurtagiria edo txartela (Nafarroan, gaur egun, Eskubide Sozialetako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, ezintasun iraunkor absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

c) Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako ezgaitasunagatik erretiro pentsioa esleitzen duena.

6. Legez familia ugaria izatea horretarako ezarritako titulu ofizialaren bidez egiaztatuko da.

7. Eskaerak hartzeko epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

8. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean, toki ageri batean, erakutsiko dira.

9. Zerrendak argitaratu aurretik, ikastetxeek EDUCAren bidez jakinarazi beharko dute onartu izana.

10. Anai-arreba edo guraso edo tutore izaera ikastetxeak egindako ziurtagiri bidez egiaztatuko da.

Per capita errentaren kalkulua, onartzeko baremorako:

1. Likidazio oinarri osoa(k) hartuko da (dira) familia unitatearen errentatzat (NFK-ko errenta aitorpenaren 525 laukia).

2. Familia unitatetzat hartuko dira aitorpenaren lehen orrialdean ageri diren familia kideak (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarri bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak).

Familia unitatearen per capita errenta kalkulatzeko likidazio oinarri osoa (apartatu honetako 1. puntua) zati familia unitateko kideen kopurua eginen da (apartatu honetako 2. puntua).

Gizarte eta kultura egoera ahulean dauden ikasleentzako erreserba:

Erreserbatutako ikaspostu horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren txostena aurkeztea.

Bestelako erreserbak:

1. Ikasleak beste ikastetxe batera joan daitezke atzerriko hizkuntza bat ikastera. Hori errazteko, ikastetxeek matrikulatuta utziko dituzte ikasle horiek haien ikaspostuetan, gehienez ere ikasturte batez. Epe hori igarota, eta ikaslea ikastetxera itzuli ez bada, zegokion ikaspostua galduko du.

2. Behin matrikulatuta, aurreko puntuan aipatutako ikasleak ikastetxeari eman beharko dio horren berri, eta esan zer herrialde eta herritan dagoen ikastetxea eta zein izen duen.

Jendaurreko zozketa:

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak, unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituenak, 15. artikuluan ezartzen du ezen, berdinketa gertatuz gero, zozketa eginen dela organo eskudunaren aurrean.

Zozketa hori jendaurrekoa izanen da eta Hezkuntza Departamentuan eginen da (San Domingo kalea, 8), ebazpen honen II. eranskinean ezarritako egunean eta orduan.

1. Jendaurreko zozketarako prozedura:

a) Zerrenda bat eginen da Nafarroan inskribatutako eta matrikulatutako ikasle guztiekin, eta bakoitzari zenbaki bat emanen zaio.

b) Gero, zenbaki bat aterako da, ikasle batena izanen dena.

c) Zenbaki hori nori dagokion, pertsona horretatik hasita zehaztuko da ikaspostuak esleitzeko lehentasuna.

d) Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2015 Foru Aginduaren 2. oinarriko 10. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

e) Zozketa bukatuta, haren emaitzaren arabera eratuko da onartu direnen zerrenda.

f) Ikaspostu huts guztiak esleituta direla, prozedura berari jarraituko zaio itxaron zerrenda osatzeko, zozketan parte hartu dutenen zerrenda bukatu arte.

g) Esleitutako ikaspostuei inork uko eginez gero, zerrenda hori erabiliko da.

h) Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta hor jasoko da zozketaren emaitza.

Ikasleak alfabetikoki ordenatzeko irizpideak, berdinketak hautsi behar diren kasurako:

Ikasle guztiak ordenatzeko kontuan hartzen dira, lehenik eta behin, abizenak, eta, bigarrenik, izen berezia, EDUCAren ordena irizpideen arabera, hau da:

1. Ikasleek abizen bakarra badute, abizen horrez gain beste bat ere daukatenen atzetik jartzen dira.

2. Aurrizkia duten abizenak eta abizen konposatuak: preposizioak, kontrakzioak, artikuluak eta zenbait abizenen parte diren bestelako hitzak abizen bakoitzaren berezko zatitzat hartzen dira. Kasu horietan, zuriunea a letraren aurreko karakteretzat hartzen da.

3. Letra larriak, tiletak, apostrofoak eta marratxoak ez dira aintzat hartzen ordenatzeko garaian.

Erreklamazioak behin-behineko zerrendari:

Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango zuzendariari edo titularrari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeko azken eguneko 14:00ak baino lehen.

Dokumentazioa:

1. Epe arruntean, epe berezian edo ikasturtea hasita dagoela ikastetxe batean sartzen diren ikasle berriek matrikula egiteko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Familia Liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia eta, ikastetxeak erka ditzan, jatorrizko agiriak.

b) Txerto txartela, edo zein txerto dosi hartu dituen edo zer osasun azterketa egin zaizkion adierazten duen beste agiri mediko bat.

c) Osasun txartelaren fotokopia.

d) Egindako osasun azterketen txostenak, ikasleak minusbaliotasunik, eritasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, baldin ikastetxeak jakin beharrekoa bada (txosten audiometrikoak, otorrinolaringologikoak, oftalmologikoak eta abar).

e) Erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurreinskripzio eskaerarekin batera aurkeztuko da ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

2. Eskaera eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentu guztietan, ikaslearen izen-abizenak bat etorriko dira Familia Liburuan agertzen direnekin.

Itxaron zerrendak:

Epe arrunteko nahiz bereziko itxaron zerrendek indarra izanen dute aurreinskripzioa egiten den urteko urriaren 30a arte.

Ikaspostua galtzea jatorrizko ikastetxean:

1. Ikasle bat ikastetxe batean behin betiko onartzen dutenean, ikaspostua galtzen du jatorrizko ikastetxean.

2. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela joko da onartutako ikasleen behin betiko zerrendan agertzen denean, edo Hezkuntza Departamentuak ikastetxe batean ikaspostua esleitzen dionean.

Hiru urteko ikasleak: aukerak, matrikula eta aukera hobetzea:

1. 3 urteko ikasleen kasuan, behin betiko zerrendak argitaratu ondoren (epe arrunta, 1. zerrenda) ikasposturik ez badute sei aukeretako ezeinetan ere, aurreinskripzioa egin zuten ikastetxera jo beharko dute, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan, beste hiru aukera gehitzeko.

2. Inskripzio inprimakian lehenengo aukera gisa adierazitakoa ez den beste batean ikaspostua lortzen duten ikasleek, matrikula formalizatzeko garaian “aukera hobekuntza” adierazi dezakete horretarako ezarritako laukitxoan.

3. Aukera horren alde egiteak berekin dakar lehenetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzea. Aukera hobekuntza egin eta gero onartutako 3 urteko ikasleen behin betiko zerrenda (3. zerrenda) ebazpen honen II. eranskinean zehaztutako datan argitaratuko da.

4. Aukera hobekuntza baliatuz gero, nahitaez aldatu beharko da ikastetxez. Hori dela eta, epe bat ezarri da aukera hobekuntza horri uko egiteko, 2020ko ekainaren 30ean, 14:00etan, amaituko dena.

Epe berezia:

1. Epe arruntean herrialdez edo bizilekuz aldatzeagatik eskaera egin ezin izan duten ikasleek bakarrik izanen dute eskaera epe berezian aurkezteko aukera. Horretarako, helbide aldaketa frogatutzat joko da baldin eta posta kodea aldatzen bada.

2. Bizilekuz aldatu izana frogatzeko, erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurkeztuko da, erakusteko aurreinskripzioaren epe arrunta itxi ondoren hartu duela alta bizileku berrian.

Epetik kanpo eskolatzea:

1. Epe bereziaren ondotik bizileku aldaketa frogatzen duten ikasleek eska dezakete ikaspostua. Horretarako, helbide aldaketa frogatutzat joko da baldin eta posta kodea aldatzen bada. Hori dokumentu bidez frogatuko da.

2. Era berean, ikaspostua eskatu ahal izanen dute Nafarroako hezkuntza sisteman lehen aldiz sartzen diren ikasleek.

3. Ikastetxe guztiek eman eta jasoko dituzte eskaerak, ikaspostu hutsak izan edo ez, eta tramitatu eginen dituzte behar diren oharrekin, Hezkuntza Departamentuari ikasle horiek eskolatzen laguntzeko.

Jakinarazpenak egiteko bideak:

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es.

–Gurasoentzako eta ikasleentzako aholkuak eta orientazioa: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Faxa: 848 426987.

II. ERANSKINA

2020-2021 ikasturtea. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Ikastetxean inskribatzeko epea.

Otsailaren 3a

Otsailaren 7a

(14:00ak arte)

Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea.

Otsailaren 12a

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan.

Otsailaren 14a

(13:00etan)

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean ikusgai jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean. Onartutako ikasleak nondik datozen ikastetxeei jakitera ematea (Educa).

Martxoaren 2a

Ikastetxean onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak egiteko egunak.

Martxoaren 9a

Martxoaren 10a

(14:00ak arte)

Ikastetxeak ebaztea onartutako ikasleen behin-behineko zerrendari jarritako erreklamazioak.

Martxoaren 11

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean ikusgai jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean (3 urtekoen kasuan, 1. zerrenda).

Martxoaren 12a

VII. eranskina EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea: “Matrikularen aurreikuspena, aurreinskripzio-epe arruntaren ondoren”.

Martxoaren 12a

3 urteko ikasleak: beste 3 aukera ere gehitzeko azken eguna, ikasposturik lortu ez duten ikasleentzat.

Martxoaren 18a

Onartu gabeko ikasleak: Hezkuntza Departamentuak ikaspostuak esleitzea.

Martxoaren 13a

Martxoaren 24a

Ikaspostua esleitua duten 3 urteko ikasleen zerrenda (2. zerrenda)

Martxoaren 24a

3 urteko ikasleen matrikula.

Martxoaren 25a

Martxoaren 27a

(14:00ak arte)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igortzea berari atxikitako ikasleen zerrenda.

Martxoaren 30a

Apirilaren 3a

Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleen matrikula (3 urtekoak izan ezik).

Ekainaren 22a

Ekainaren 25a

(14:00ak arte)

VII. eranskina EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea: “Matrikularen aurreikuspena ekainean”.

Ekainaren 29a arte

3 urteko ikasleak: aukera hobekuntzari uko egiteko azken eguna.

Ekainaren 30a

(14:00ak arte)

3 urteko ikasleak: aukera hobekuntza egin ondoren onartutako ikasleen behin betiko zerrenda (3. zerrenda).

Irailaren 4a

EPE BEREZIA

Ikastetxean inskribatzeko epea.

Irailaren 1a

Irailaren 2a

(14:00ak arte)

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzeko.

Irailaren 2a

VII. eranskina EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea: “Matrikularen aurreikuspena irailean”.

Irailaren 2a

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean ikusgai jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean. Onartutako ikasleak nondik datozen ikastetxeei jakitera ematea (Educa).

Irailaren 4a

Ikastetxean onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak egiteko egunak.

Irailaren 7a

Irailaren 9a

(14:00ak arte)

Ikastetxeak ebaztea onartutako ikasleen behin-behineko zerrendari jarritako erreklamazioak.

Irailaren 10a

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean ikusgai jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean (3 urteko ikasleen kasuan, epe bereziko 1. zerrenda).

Irailaren 10a

Epe arrunteko ikasleen matrikula (aukera hobekuntza 3 urteko ikasleentzat) eta epe berezikoa.

Irailaren 11

Irailaren 14a

(14:00ak arte)

Onartu gabeko ikasleak: Hezkuntza Departamentuak ikaspostuak esleitzea.

Irailaren 14tik

III A ERANSKINA

3 urteko ikasleak inskribatzeko eskabidea. 2020-2021 ikasturtea(PDFa).

III B ERANSKINA

Haur eta Lehen Hezkuntzako inskripziorako eskabidea, 3 urtekoak izan ezik. 2020-2021 ikasturtea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1916003