8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena (2019ko bigarren deialdia).

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak abenduaren 21ean emandako 137/2018 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2019ko deialdia onetsi zen.

Bigarren deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak, 2019ko bigarren deialdiari dagozkionak, gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Proba horiek azaroaren 15ean egin ziren.

2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea galdaretako industria-operadoreen lanbide gaikuntzaren agiriak eta garabi-dorreko operadoreen txartelak presta ditzan, probak gainditu dituztenek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan, espedientearen zenbakia adierazi beharko da: SEMSI-RP-2-2019.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA

Galdaretako industria-operadoreen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

ANTOÑANZAS GIL, VICTOR MANUEL

ARRIZABALAGA ZELAIA, ARTURO

AZCARATE FALGUERA, ALBERTO

CAMPO JUAN, ALBERTO

DE MELCHOR SACRISTÁN, JOSÉ MANUEL

DOMECH VILLAR, ULISES

ELIA LOBERA, FRANCISCO JOSE

ESANDI GANUZA, JUAN JOSÉ

FABO PETRICORENA, JAVIER

FERRANDO CRESPO, JOSE VICENTE

GAMAN, CATALIN COSTINEL

GONZALEZ GALINDEZ, LUIS

GUTIERREZ IÑIGO, MIGUEL ANGEL

HERNANDEZ JIMENEZ, OSCAR

IMAZ LAMBERTO, DAVID

IRIBARREN PASCUAL, IKER

IRIGARAY RINCÓN, JUAN LUIS

JIMENEZ AGUERRI, MIGUEL

LANDA OTAEGUI, JAVIER

LEÓN MERINO, JULIAN JAVIER

LOPEZ BRINGAS, CARLOS

LOPEZ SANCHEZ, VICENTE

MARTICORENA LERA, MARIA JESUS

MARTINEZ LAHERA, CARMELO

MORALES ANDRES, JESUS

SANZ VILOCHE, ANGEL

ULLATE ORTA, JOSE ANTONIO

VELASCO LOPEZ, DIEGO

Garabi-dorreari buruzko ezagutzaren azterketa gainditu duten pertsonen zerrenda

POLANCO LIZARRAGA, MIGUEL ANGEL

Iragarkiaren kodea: F1916120