8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2020ko zerga-tasak

Enerizko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, 2020ko ekitaldirako zerga-tasak onetsi zituen; hona hemen:

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,411.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,48.

–Herri-lurretako aprobetxamenduak (Igoera %tan): %0,00.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: 1,33.

Ibigailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Gainbalioak:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Eneritzen, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L1916009