79. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa babes araubidean, “Lurzoru urbanizaezina, Babesa, Ingurumen balioa: estepako hegaztien eremua” aipamenean. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2020ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea Carcarko Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua, honako honi buruzkoa: Lurzoru urbanizaezina, “Babesa” kategoria, “Ingurumen balioa: estepako hegaztien eremua” azpikategoria (SNUPrtA:AEIF). Carcarko Udalak sustatu du aldaketa.

Xedea da babes araudia aldatzea, Hirigintzako Araudi Partikularraren 1.1.4 artikuluan, hain zuzen ere. Egungo testuan duten debeku espresua kentzen zaie jarduera batzuei, eta indarrean dagoen goragoko mailako legedira igortzen da.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean jarrita eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Carcarren, 2020ko martxoaren 24an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2004200