1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
8/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako beharrei erantzuteko.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:
FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN BAITA, COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN PUBLIKOKO ARRAZOIAK DIRELA-ETA HARTUTAKO NEURRI BEREZI ETA URGENTEEK EKARRITAKO BEHARREI ERANTZUTEKO.
ATARIKOA
2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdiari, gaitza nazioartean zabaltzeak herrialde guztietako osasun publikorako arriskua dakarrelako eta nazioarteko erantzun koordinatua eskatzen duelako. Testuinguru horretan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.
463/2020 Errege Dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, bai eta, zein bere ardura eremuan, ministerio hauetako titularrak ere: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Hiri Agenda. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere kasuan kasuko agintaritzaren zuzeneko aginduen esparruan.
Horrela, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen aparteko egoeraren ondorioz, zenbait neurri berezi eta urgente hartu behar izan dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Horregatik, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri urgente batzuk onetsi ziren, osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.
Behar berezi eta urgenteko inguruabarrak ikusita, bigarren neurri-sorta bat ezarri behar izan zen; hain zuzen ere, COVID-19 koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onetsi zituen martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren bitartez.
2020ko martxoaren 27an, Nafarroako Parlamentuak bi foru lege-dekretuak baliozkotu zituen, eta erabaki zuen presako eta irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetzea, foru lege proiektu gisa. 2020ko apirilaren 3an onetsi zituen.
Foru lege bidez, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitako funtsa 130 milioi egiteraino igo da COVID-19arekin lotutako gastuak arintzeko, eta horren xedeak aldatu dira. Zenbateko hori aplikatuko da kasuko aurrekontu-aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak agintzen duenaren arabera izapidetuz.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatuta dagoena aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa, lehen kasuan, edo kreditu-gehigarri bat ematekoa, bigarrenean. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal direla, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz berariaz onetsitako kredituetatik datozenekin.
1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.
Kreditu-gehigarri bat ematen da, 28.427.728,25 eurokoa, 2020ko ekitaldirako, honela banatuta:
PROI. | ORGAN. | EKON. | FUNTZ. | IZENA | ZENBATEKOA |
051000 | 02100 | 2269 | 132102 | COVID-19 Gastu arruntak | 55.334,40 |
051000 | 02100 | 6054 | 132104 | COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa | 1.530,00 |
054000 | 02800 | 2269 | 131102 | COVID-19 Gastu arruntak | 20.810,61 |
054000 | 02800 | 6054 | 134204 | COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa | 15.413,33 |
054000 | 02800 | 6060 | 131102 | COVID-19 Informazio prozesuetarako ekipoak | 6.000,00 |
054001 | 02500 | 2269 | 131102 | COVID-19 Gastu arruntak | 9.856,51 |
054001 | 02500 | 6031 | 134102 | COVID-19 Instalazioak | 13.162,38 |
054001 | 02500 | 6054 | 134103 | COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa | 10.659,85 |
054001 | 02500 | 6060 | 131102 | COVID-19 Informazio prozesuetarako ekipoak | 1.259,80 |
054001 | 02500 | 6094 | 131100 | COVID-19 Aplikazio informatikoak | 20.000,00 |
080002 | 08200 | 2600 | 232303 | COVID-19 Harrera baliabideen kudeaketa | 10.000,00 |
111000 | 11300 | 2271 | 923102 | COVID-19 Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak | 477.250,76 |
540000 | 52000 | 2269 | 311103 | COVID-19 Askotariko gastuak | 5.000.000,00 |
543000 | 52200 | 6057 | 312805 | COVID-19 Ekipamendu medikoa | 12.000.000,00 |
543000 | 52200 | 6059 | 312804 | COVID-19 Ekipamendu orokorra | 4.000.000,00 |
545000 | 52400 | 6057 | 312802 | COVID-19 Ekipamendu medikoa | 950.000,00 |
545000 | 52400 | 6059 | 312803 | COVID-19 Ekipamendu orokorra | 50.000,00 |
546000 | 52500 | 6057 | 312802 | COVID-19 Ekipamendu medikoa | 950.000,00 |
546000 | 52500 | 6059 | 312802 | COVID-19 Ekipamendu orokorra | 50.000,00 |
547001 | 52300 | 6057 | 312802 | COVID-19 Ekipamendu medikoa | 1.000.000,00 |
900003 | 91600 | 4609 | 231504 | COVID-19 Larrialdiko laguntzak | 500.000,00 |
900003 | 91600 | 4609 | 231505 | COVID-19 Etxegabeentzako harrera zerbitzua | 100.000,00 |
920000 | 93000 | 2216 | 231002 | COVID-19 Material klinikoa | 651.743,12 |
920000 | 93000 | 2270 | 231002 | COVID-19 Ikuztegiko zerbitzuak | 77.176,01 |
920000 | 93000 | 2271 | 231002 | COVID-19 Garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak | 149.878,21 |
920000 | 93000 | 2279 | 231002 | COVID-19 Zerbitzuen errentamendua | 472.410,68 |
920000 | 93000 | 2284 | 231002 | COVID-19 Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak | 29.000,00 |
920000 | 93000 | 2285 | 231002 | COVID-19 Jantziak eta oinetakoak | 10.182,59 |
920000 | 93000 | 6020 | 231000 | COVID-19 Obrak zentro berekietan | 236.460,00 |
920000 | 93000 | 6059 | 231000 | COVID-19 Altzariak eta ekipoak | 282.800,00 |
950000 | 96000 | 4809 | 241304 | COVID-19 Kalte-ordainak kontratuak eteteagatik | 315.300,00 |
F10000 | F1000 | 2279 | 231902 | COVID-19 Itzulpenak | 1.000,00 |
F10000 | F1000 | 2262 | 231902 | COVID-19 Publizitatea eta propaganda | 1.500,00 |
F20001 | F2000 | 2284 | 112102 | COVID-19 Garbiketa- eta txukuntze-materiala | 1.500.00 |
G30002 | G3200 | 2061 | 921C02 | COVID-19 Software korporatiboaren lizentziak eta mantentze-lanak | 15.000,00 |
G30002 | G3200 | 2273 | 921C06 | COVID-19 Jarduera eta zerbitzu-maila (Giza baliabideak, GE21, GPI eta beste batzuk) | 30.000,00 |
G30003 | G3300 | 2276 | 921C02 | COVID-19 Laguntza ofimatikoa Nafarroako Gobernuarentzat eta departamentuetako proiektuen kudeaketa | 30.000,00 |
G30003 | G3300 | 6094 | 921C02 | COVID-19 Garapen arkitekturaren bilakaera eta aplikazioen bilakaerari dagozkion mantentze-lanak | 40.000,00 |
G30005 | G3500 | 2061 | 921C02 | COVID-19 Erabilera orokorreko eta azpiegituretako software lizentziak | 25.000,00 |
G30005 | G3500 | 2190 | 491102 | COVID-19 NASERTICi egindako enkargua. Ahots eta datuen sare korporatiboaren mantentzea eta kudeaketa | 141.000,00 |
G30005 | G3500 | 2220 | 491303 | COVID-19 Telekomunikazio zerbitzua | 122.000,00 |
G30005 | G3500 | 2273 | 921C07 | COVID-19 Bigarren mailako asistentzia eta bestelako lanak hirugarrenekin | 335.000,00 |
G30005 | G3500 | 2279 | 491102 | COVID-19 Segurtasun kudeatuko zerbitzuak | 39.000,00 |
G30005 | G3500 | 6059 | 491102 | COVID-19 Telekomunikazioetako ekipamendua eta terminalak | 33.000,00 |
G30005 | G3500 | 6060 | 921C02 | COVID-19 Ekipamendu informatikoa eta azpiegitura teknologikoak | 80.000,00 |
G30006 | G3600 | 2276 | 311103 | COVID-19 Software-arkitektura Osasun Departamenturako | 67.500,00 |
2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.
Kreditu-gehigarria finantzatzeko, “Gastu orokorretako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002-12100-8700-000002 partidan aurreikusten diren diru-sarrera handiagoak erabiliko dira; guztira, 28.427.728,25 euro.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2020ko apirilaren 8an.–Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria, María Chivite Navascués.
Iragarkiaren kodea: F2004469