73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

822/2020 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 51E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Natalia Artigas Piñar andreak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onartutako txanda irekiko hautapen prozeduran parte hartu zuen, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko abuztuaren 7an,Natalia Artigas Piñar andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean emandako 51E/2020 Foru Aginduaren bidez, partez baietsi da Natalia Artigas Piñar andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen maisu-maistren kidegoan -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan- sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Foru agindu horrekin bat, ikusi da Administrazioak Natalia Artigas Piñar andreari egindako baremazioan 0 puntu eman dizkiola “Prestakuntza akademikoa” izeneko 2. atalean, nahiz eta interesdunak, akatsak zuzentzeko eta erreklamatzeko fasean, aurkeztu zuen ikasketa-ziurtagiri pertsonal baten eredua, non hasiera batean aurkeztutako ziurtagiriaren datu berberak jasotzen ziren (irakasgaiak, kredituak eta kalifikazioak), baina, oraingoan, ikasketa horietan lortutako notarekin osatua.

Foru agindu horretan adierazten da ezen, interesdunak akatsak zuzentzeko eta erreklamatzeko fasean aurkeztutako dokumentazioa ikusita, ondorioztatzen dela 2.1 atalean (Ezinbesteko baldintza gisa eskatutako tituluaren espediente akademikoa) eman beharreko puntuazioa 1,25 puntukoa dela, deialdian ezarritakoaren arabera. Izan ere, baldintza gisa eskatutako tituluan, 1,909/7,292ko batez besteko nota ziurtatu du.

Hortik ondorioztatzen da Administrazioak egindako baremazioak ez dituela deialdiaren oinarriak betetzen ikasketa-ziurtagiri pertsonalaren baremazioari dagokionez (2.1 atala), eta jarduketa horrek kalte egiten diola errekurtsogileari. Izan ere, bere merezimenduen azken puntuazioa 9,7500 puntukoa izan beharko litzateke, ez 8,5000 puntu.

Hori guztia kontuan hartuta, hauxe izan beharko litzateke errekurtsogileak lehiaketaldian lortutako azken puntuazioa:

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Puntuazioa guztira: 9,7500 (I. atala “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 7,000. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 1,2500 puntu. III. atala, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,500 puntu).

Horregatik, foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari 1,25 puntu eman diezazkiola Natalia Artigas Piñar andreari 2.1 atalean (Ezinbesteko baldintza gisa eskatutako tituluaren espediente akademikoa), zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jasotzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horri oposizioaldian lorturikoa (7,8450 puntu) gehituta, azken puntuazio bateratua hau izanen da: 8,6070 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean emandako 51E/2020 Foru Agindua gauzatzea. Hala, Natalia Artigas Piñar andreari 1,25 puntu esleitzen zaizkio merezimendu baremoaren 2.1 atalean (Ezinbesteko baldintza gisa eskatutako tituluaren espediente akademikoa), zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jasotzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

2. Azken puntuazio hau ematea Natalia Artigas Piñar andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 8,6070 puntu.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 20an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004149