73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

821/2020 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 29ko 280E/2019 Foru Agindua gauzatzen duena.

Luis Erneta Altarriba jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 16an emandako 2838/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen. Ebazpen horren bidez lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 13an emandako 1280/2018 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa autonomikoaren deialdiko destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzat, eta, halaber, lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren

Ebazpen horren I. eranskinean (2017-2018 lekualdatze-lehiaketa. Irakaskuntza ertainetako irakasleen destinoen behin betiko esleipena), ez da Luis Erneta Altarriba jauna ageri.

Ebazpen horren II. eranskinean (2017-2018ko lekualdatze-lehiaketako behin betiko puntuazioa), Luis Erneta Altarriba jauna ageri da, bere azken puntuazioa 54,4164 puntukoa dela espezialitate hauetan: esparru zientifiko-teknikoa, esparru zientifiko-teknologikoa, Biologia eta Geologia eta Natur Zientziak. 6.1 atalean 1,85eko puntuazioa mantentzen zaio.

3. Balorazio Batzordearen 6. aktan, 2018ko martxoren 15ekoan, ezetsi egiten da Luis Erneta Altarriba jaunak egindako erreklamazioa (akta ebazpen honi erantsi zaio). Akta horretan, hauxe adierazten zen: “Puntuazioa berrikusi da. 6.1 atalean argitalpen mota bakoitzerako emandako puntuazioak 2838/2007 (sic) Ebazpenaren 1. eranskinean ezarritakoaren araberakoak dira”.

2018ko maiatzaren 6an, Luis Erneta Altarriba jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deialdian, eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 29ko 280E/2019 Foru Aginduaren bidez, partez baietsi zen Luis Erneta Altarriba jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deialdian, eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari agintzen dio 1,97 puntu eman diezazkiola Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenean jasotako merezimenduen behin betiko baremoaren 6.1 atalean (Argitalpenak), 1,85 puntu eman beharrean. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deialdian, eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Era berean, Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzen dio ezen, gora jotzeko errekurtsoaren baiespen partziala ikusita, egokitu ditzala Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 2838/2017 Ebazpenaren ondoriozko ebazpenak. 2838/2017 Ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenean jasotako merezimenduen behin betiko baremoaren 6.1 atalean (Argitalpenak), 1,97 puntu ematea Luis Erneta Altarriba jaunari, 1,85 puntu eman beharrean. Horrenbestez, hauxe da izangai horren azken puntuazioa: 54,5364 puntu. 1280/2018 Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deialdian, eta lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

2. Ikusirik gora jotzeko errekurtsoaren baiespen partziala, egokitzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenaren II. eranskina. Ebazpen horren bidez, destinoak behin betiko esleitu ziren kidego hauetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketa autonomikoaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta katedradunen kidegoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen eta katedradunen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta katedradunen kidegoak eta Arte plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoak. Orobat, lekualdatze-lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitara ematea agindu zen ebazpen horretan.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 20an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004148