73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

18/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 6an, 18/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Kreditu gehigarria gaitzea, 7.058,59 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “3420 6220001 Udal pilotalekua egokitzea 7.058,59 euro”. Honako honen kargura finantzatuko da:

3420 63500 San Migel eskolarako haur parkea 7.058,59 euro.

Uharte Arakilen, 2020ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2004164