73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2020ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 331.800 euro.

2.–Zeharkako zergak: 50.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 206.365 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 464.000 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 53.310 euro.

7.–Kapital transferentziak: 46.285 euro.

Guztira: 1.151.760,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 479.675 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 259.015 euro.

3.–Finantza-gastuak: 7.265 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 183.650 euro.

6.–Inbertsio errealak: 181.340 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 40.815 euro.

Guztira: 1.151.760,00 euro.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 26an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagasatibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2004288