73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren 2020ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran erabaki zen (2020ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa).

Lanpostuen zerrenda

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko Idazkari-Kontu hartzailea, buru den udala Bakaiku izanik. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria %35; lanpostuko osagarria %5,72; lanaldiaren luzapena %10. Egoera: hutsik. Euskaraz nahitaez jakin beharra: C1-EGA.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %8,35. 2004-2005 eta 06-07 urteetarako sindikatuekin hitzarturiko osagarria. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra.

Administrari-ofiziala: Iturmendiko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Iturmendi. Lanaldiaren %40 Bakaikun. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Euskaraz jakin beharra: C1-EGA.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alejandro Galarza Celaya. Maila: D. Antzinatasuna: 1994-04-25.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izenen zerrenda

Idazkari-Kontu hartzailea: Eunate Nicuesa Txakon. Maila: A. Antzinatasuna: 2006-08-31.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Maila: C. Antzinatasuna: 2016-06-06.

Bakaikun, 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2004273